'Gau ilunekoak', Joseba Sarrionaindiaren lan barria plazan

Bizkaie! 2008-11-14 15:14   Kulturea

Fikzinozko lana da 'Gau ilunekoak'. Ipuin bat, berbearen zentzu guztietan. Narrazino fantastiko moduan irakur daiteke, besterik barik; umeentzako kontakizun entretenigarri eta jostalaria be izan daiteke, holan hartu gura izan ezkero; alegoria filosofikotzat be har leiteke, interpretazino asko izan leikezana, hainbat alorretara zabalik: erlijiosoa, politikoa...

'Ongi etorri euskeraz bizi gura dogunon herrira' lelopean hasiko da Korrika 2009ko martiaren 26an

Bizkaie! 2008-11-14 13:49   Euskerea berbagai

AEK-k 2009ko martiaren 26an Tuteran hasi eta apirilaren 5ean Gasteizen amaituko dan Korrika 16ren ardatz nagusiak eta 'Korrika Laguntzailea' kanpaina aurkeztu ditu gaur Bilbon egin dauen prentsaurrekoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Filmaketarako plato erraldoia izango da Bilbo astegoien honetan

Bizkaie! 2008-11-14 11:11   Barriak

Bizkaiko uriburuak 'Zinebi Express' film laburren lehiaketea hartuko dau Zinebiren 50 urteurrenaren ospatzeko jardueren barruan. Antolatzaileak Bilboko zine eskolak izango dira: Kinema Escuela de Cine, Imval, Iefps Ategorri-Tartanga, Artebi eta Claro de Luna.

Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako blog batek lortu dau Teknoskopioa 2008 gazteentzako ideia-lehiaketako sari-nagusia

Bizkaie! 2008-11-14 11:08

'Berdundis superheroia' izeneko blogagaz lortu dau lehenengo saria Anais Sanchezek egindako blogak eta horri esker, bideokamera bat jaso dau sari moduan. Bigarren sariduna Donostiako La Anunciata ikastetxeko Ivan Matellanes izan da, 'Earthman' izeneko blogagaz. Hirugarren saria, Bilboko Luis Briñas ikastetxeko hiru ikaslek egin daben 'Forestwoman' blogak lortu dau.

Bilbok kultura hazkunderako eragile legez daukan zeregina aztertuko dabe Frantzian

Bizkaie! 2008-11-14 10:10

Bilboko Udala Avignongo Foroan izango da datorren astelehenean, zemendiaren 17an. Europako Batasunaren presidentetza frantsesak bultzatutako ekimena Frantziako uri horretako Aita Santuen Jauregian egingo da, EBko politika, ekonomia, kultura eta komunikabideen arloetako 300 lagun ingururen partaidetzeagaz.

www.euskaletxeak.net webguneak mundu osoko euskal herritarrak hartu-emonetan jarriko ditu

Bizkaie! 2008-11-14 10:08

www.euskaletxeak.net gune globala izango da, parte-hartzailea eta estaduen mugaz gaindikoa. Munduko mutur batean bizi dan euskaldun batek beste muturrean bizi diranen barri izateko aukerea izango dau, bere barri emoteko eta baita hartu-emonak bideratzeko be.

Euskaltzaindiak zemendiaren 21ean egingo ditu Bilbon XIII. Jagon Jardunaldiak

Bizkaie! 2008-11-14 09:46   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren XIII. Jagon Jardunaldiak edegiak izango dira eta entzule moduan nahi duena joan daiteke. Izena emoteko epea zemendiaren 20an amaituko da, eta aurretiaz izena emon behar da ondoko helbide elektronikoan: info@euskaltzaindia.net.

Lekeitioko XXXI. Euskal Zine eta Bideo Bilera hilaren 17tik 22ra

Bizkaie! 2008-11-13 13:47   Barriak

Euskal Zine eta Bideo Bilerak hogeita hamaikagarren urtea beteko dau aurten eta arazoak arazo, laguntza eta babes ekonomikoaren falteagaitik, urteroko hitzordua bertan behera ixteko erabagia tarteko, barriro indartsu dator Benito Ansola eta JL de la Torreren ekimenez hasitako ekimena eta euskerazko ikus-entzunezko lan laburren topagune izaten jarraituko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Hamaika Telebista Bilbo urtarrilean hasiko da emitiduten

Bizkaie! 2008-11-13 12:09

Hamaika Telebista Bilbok urtarrilean emitiduten hasteko asmoa dauka, eguneko 2 orduko programazino propioagaz. Edukiok bertoko informazinoa eta entretenimendua izango dabe oinarri.

Euskara 21 ekimena 'fase erabagiorrean' sartu da eta Batzorde Iraunkorrak behin betiko agiria idazteari ekingo deutso

Bizkaie! 2008-11-13 09:39   Euskerea berbagai

Gaurtik aurrera, kideek gaitegiari emondako erantzunak eskuragarri izango dira Euskara 21 webgunean (http://blog.euskara21.euskadi.net). Horrezaz gan, liburu formatuan be argitaratuko dira epe laburrean.

Juan Mari Lekuonaren ganeko pasarteak batzen dituan liburua aurkeztuko dabe barikuan

Bizkaie! 2008-11-12 17:45   Kulturea

Zemendiaren 14an, barikua, 'Juan Mari Lekuona hurbiletik (1927-2005)' liburua aurkeztuko dabe Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean. Liburua Oiartzuneko Udalak eta Euskaltzaindiak argitaratu dabe, Juan Mari Lekuona zanaren omenez.

Hamahirugarren eta azken 'The Pub Ibiltaria' aurkeztu dau Oskorrik

Bizkaie! 2008-11-12 14:41   Musikea

Hamahirugarrena. Hamahirugarrena eta azkena. Oskorrik The Pub Ibiltaria abenturearen azken lana izango dana aurkeztu dau gaur Bilbon. Izango danaren aurrekari moduan, Santo Tomas egunaren bezperan (aurten egun bat lehenago ospatuko baita, abenduaren 20an hain zuzen be) taldeak hainbat herritako musikarigaz batera grabauko dituan kanten barri emon dau Natxo de Felipek, alboan Antton Latxa dauela.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator Kameratoia!

Bizkaie! 2008-11-12 14:38   Barriak

Azken hiru urteotan egin dauen legez, aurten be Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu dau Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak. Bideo-lehiaketearen laugarren edizinoa abenduaren 13an izango da, Donostian, Tabakaleraren instalazinoetan.

Jokin Otaegi misiolariaren ‘Rwanda bihotz-minez' liburua plazan

Bizkaie! 2008-11-12 13:03

Otaegik Ruandan lan egin eban hutu eta tutsien arteko gerra zibilaren garaian, 90. hamarkadan, herrialde osoa suntsitu eban gerran eta ‘Rwanda Bihotz-minez’ liburuak, gerra-gatazkeagaz sortutako ondorio latzak deskribiduten ditu.

Mikel Laboak Urrezko Domina jasoko dau abenduaren 23an

Bizkaie! 2008-11-12 10:03   Musikea

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Mikel Laboak Urrezko Domina jasoko dau. Domina horrek, Markel Olano Diputadu Nagusiaren ustez, autorpen eta omenaldi bat izan gura dau, 'gure ikur eta sinbolo nagusietako bat dan sortzaileari, euskal kulturearen biziraupenaren eta bilakaeraren lekuko izan dan persona bati egindako autorpena'.

Pakea Bizkaiak lehenengo denporale handia gainditu dau Vendee Globen

Bizkaie! 2008-11-12 09:58   Euskaldunak munduan

'Benetan gogorra izan da, inguru honetako gogortasuna ondo ezagutzen dogu eta bagenkian hau pasau eitekeala. Orain haizea lasaitzen doa eta nabegazinoa hobea da. Oso ondo nago, ontzia be bai baina hau hasi baino ez da egin' adierazo dau Unai Basurkok

Bilbao Basket Fundazinoak eta Ipar Kutxak kirolaren balore positiboak sustatzen dituan komiki bat argitaratu dabe

Bizkaie! 2008-11-11 16:46

Bilbao Basket Fundazinoak eta Ipar Kutxak eskolarteko populazinoari zuzendutako argitalpen bat aurkeztu dau gaur Bilbon. Danetara, 24 orrialde dituan komiki formatuan kaleratutako argitalpen honek, lehia kirolean zein egunerokotasunean praktikan jarteko balore positiboak sustatzen ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alkoholik Bako Nazinoarteko Eguna ospatuko da Bilbon zapatuan

Bizkaie! 2008-11-11 14:56

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, Droga-mendekotasunen Negoziatuaren bitartez, 'Utzi laguntzen' jardunaldia antolatu dau zapaturako, zemendiak 15, Alkoholik Bako Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Bilerea La Bolsa Auzo-Etxean izango da, 10:00etatik 12:30era.

HABEk jai-giroan ospatuko dau bere 25. urteurrena Donostiako Kursaalen

Bizkaie! 2008-11-11 13:51   Euskerea berbagai

Danetara, 350.000 ikasle pasau dira HABEren euskaltegietatik eta euskaltegien sarea haziz joan da; aurten, esaterako, 107 euskaltegi dagoz, 1.500 irakasle eta 35.000tik gora dira euskerea ikasten dabilzanak. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, gainera, 60 Euskal Etxegaz daukaz hitzarmenak.

'Kiribil', Zura taldearen lan barria plazan

Bizkaie! 2008-11-11 11:50   Musikea

'Kiribil' Bidasoaldeko Zura taldearen bigarren diskoa da, euskeraz egindako bossanova diskoa, hain zuzen be. Bertan, iturri desbardinetatik edaten dauen bossanova barritzailea topauko dogu: rocka eta funkaren tradizinoak brasildar samba eta bossagaz nahasten dira.