Kukai eta Coliflor Circo-Teatro konpainien lanak saritu ditu Leioako Umore Azokeak

Bizkaie! 2011-05-16 11:14   Kulturea

Leioako XII. Umore Azokako Sarien Epaimahaiak Kukai konpainiaren Karrikan eta Coliflor Circo Teatroren Salir ikuskizunak saritu ditu. Danetara, berrogeita hamar talde lehiatu dira aurten. Aitamen bereziak be egin ditue epaimahaikideek, Irrwisch Theater eta Metralleta y Murmuyo konpainiei, hain zuzen be.

Leioako XII. Umore Azokako Sarien Epaimahaiak Kukai konpainiaren Karrikan eta Coliflor Circo Teatroren Salir ikuskizunak saritu ditu. Danetara, berrogeita hamar talde lehiatu dira aurten. Aitamen bereziak be egin ditue epaimahaikideek, Irrwisch Theater eta Metralleta y Murmuyo konpainiei, hain zuzen be.

Maiatzaren 12a eta domekara arte, kaleko artistak izan dira protagonista nagusiak Leioan. Egunotan, diziplina ugari batu dira Leioan: antzerkia, jantzea, instalazinoak, musikea, zirkua, clownak, eta abar. Euskal Herriko zein kanpoko taldeak alkartu dira Leioan.

Euskal Herriko taldeen artean, lanik onena, epaimahaiaren arabera, Kukai jantza konpainiaren Karrikan izan da. Euskal jantza tradizionaletan oinarritutako lengoaia eta jantza garaikidea ikertzen egindako ahalegina azpimarratu dabe epaimahaikoek. Eszenaratzea eta jantzarien ezaugarri artistiko eta teknikoak be nabarmendu ditue.

Kanpotik etorritako ikuskizun onenari saria Coliflor Circo Teatroren Salir lanak jaso dau. Italia, Frantzia eta Txileko jantzariek osotzen dabe taldea. Tempo eszenikoaren kontrol bikaina eta eszenografia adierazgarriaren erabilera irudimentsua nabarmentzeko modukoak dirala eretxi deutso epaimahaiak.

Austriako Irrwisch Theater konpainiak eta Txilekoa Metralleta y Murmuyo konpainiek, barriz, epaimahaiaren aitamen berezia jaso dabe. Kaleko paisaia, espazio publiko zein pribaduak, dramaturgian sartzeko ahalmena izan ditue kontuan epaimahaikideek, eta ikusleen parte-hartzea bultzatzeko gaitasuna bere bai.

Hamabigarren edizinoan, Umore Azokako Epaimahaia Jorge Sanz Pulidok (Aguilar de Campooko Udaletxeko Kultura eta Festak Saileko arduraduna), Carmen Blasco Alvaredok (Zaragozako Udaleko Kultur Goi Teknikaria), Javier Alcorta Ruiz Txortasek (antzezlea, kudeatzailea eta Araiako Umore Antzerki Jaialdiko zuzendaria), Jordi Durán i Roldósek (Fira Tárregako zuzendari artistikoa), Eduardo López Velascok (Medina del Campoko Udaletxeko kultur programatzailea) eta Carlos Gil Zamorak (Artez aldizkariko zuzendaria eta antzerki kritikaria) osotu dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu