Elhuyar Fundazinoak 'Armix Ilargian Galduta' plataformako bideo-joko didaktikoa argitaratu dau
2008-11-19 17:16Elhuyar Fundazinotik adierazo dabenez, joko barriaren demoa www.elhuyar.org/armix2 webgunean dago. Horrezaz gan, webgune horretan, jokoari buruzko irudiak eta bideo bat be badagoz.
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak bosgarren urteurrena ospatzeko ekitaldi bereziak preparau ditu
2008-11-19 13:53Museoak Nabigatzailearen Eguna antolatu dau zapatu honetarako, zemendiak 22, eta egun horretan museoaren ateak zabalik izango dira. Ganera, ekitaldi ugari antolatu dira egun osorako, besteak beste, itsasadarrean gora ibilaldia ontzian, museoraino bertaraino.
'Lo breve si breve (cuentos sobre películas cortas)' literaturearen omenaldia Zinebiri
2008-11-19 13:52 BarriakJuan Basek hamabi autoreen ipuinak batu ditu liburuan. Liburuaren sarreran azaltzen dauenez, 'formatu laburrean ipuinen eta film laburren arteko paralelismoa argia da'. Liburuaren izena 'Lo breve si breve (cuentos sobre películas cortas)', Alberdania argitaletxeak argitaratu dau, Zinebiren babesagaz.
Zinebik Zinemaldiaren 50 urte batzen dituan liburua eta Bilbon filmautako pelikulen zikloa aurkeztu ditu
2008-11-19 11:44 BarriakBilboko zinemaldiak bizi izan dauen historia batzen dauen liburua argitaratu dau Zinebik. Zine munduan eta Bilboko zinemaldian eskarmentu handiko Alberto López Echevarrieta kazetariaren lana da 'Zinebi 50: Historia del Festival Internacional de Cine Documental y Cortometraje de Bilbao' izeneko liburua.
Badator IX. FIOP-PNZJ Portugaleteko Nazinoarteko Zortzikote Jaialdia
2008-11-19 11:00 MusikeaGaur, zemendiak 19, hasi eta datorren domekan amaituko da Portugaleteko IX. Nazinoarteko Zortzikote Jaialdia bertoko zein kanpoko taldeakaz.
Jaularitzeak 702.000 eurogaz lagundu dau Kepa Junkeraren 'Etxea' proiektua
2008-11-19 10:29 MusikeaEuskal musikea barritzea eta kanpora zabaltzea eta interkulturalidadea bultzatzea helburu dauen Kepa Junkera musikariak aurkeztutako egitasmoari babesa emotea erabagi dau Jaurlaritzeak. 'Junkerak euskal musikea buztartuko dau kontinenteen arteko bidaian, beste musika eta musikariakaz, sorkuntzea bultzatuz eta kultura, gizarte eta personen arteko hartu-emonak sustatuz'.
Buber sarietan parte hartzeko epea zabalik dago
2008-11-18 16:46Abenduaren 3ra bitartean emon daiteke izena Internet&Euskadi alkarteak euskal webgunerik onenentzako Buber Sarien seigarren edizinoan. Edozein norbanako, enpresa edo erakunderen webgunea aurkez daiteke.
Elikatze eta nutrizino programa komunitarioakaz udalerri inplikatuena izateagaitik saritu dabe Bilbo
2008-11-18 16:44 Jan edanakBilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Elikatze Komunitarioaren Unitateko profesionalen lanari emondako saria izan dala nabarmendu dabe Udal bilbotarretik, bai eta 'ikastetxe, Bilboko jantoki sozial zein hirugarren adinerako zentroetan egindako lanari' emondakoa be.
Pakea Bizkaia olatuen ganean dantzan Cabo Verdera bidean
2008-11-18 14:53 Euskaldunak munduanDana ondo doa, aurrez planifikau bezela, Pakea Bizkaian. Unai Basurko hegoalderantz azkar nabigatzen ari da, Ipar-ekialdeko aldeko haizeagaz. Bere hurrengo helburua, Cabo Verdeko ugartedia bihar bertan zeharkatzea da, ezaguna dan Doldrumseko inguru gatxera heltzeko, Ekuatore inguruko barealdietara hain zuzen be.
Markettroops, erosteko modu barri bat, saltzeko modu barri bat
2008-11-18 14:20Markettroops behar bardinak dituen erosleak topetako eta fabrikatzaile, saltzaile eta banatzaileakanako negoziazino bateratua egiteko plataformea da. Markettroops-ek merkatu kanal barritzaile, erabilgarri eta erraza eskaintzen dau.
Bilboko San Frantzizkoko liburutegiak 60 herrialdetako 180 egunkari eskainiko ditu
2008-11-18 13:39 Etorkinak gizarteratzen laguntzea da 'Munduko Egunkariak' ekimenaren asmo nagusia, egunero jatorrizko herrialdeakaz hartu-emonetan egoteko aukerea eskainizPrograma hau Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala eta beste erakunde batzuen arteko lankidetzaz bultzatutako 'Kulturaniztasuna eta liburutegiak' proiektuaren barruan gauzatu da Kulturearen Euskal Planari jarraituz, etorkinen gizarteratzea sustatzeko asmoz.
EiTBk eta EHUk 'Der Kaiser von Atlantis' operea eskainiko dabe
2008-11-18 13:20 MusikeaEuskaltelen eta Innobasqueren babesagaz, Viktor Ullmannen 'Der Kaiser von Atlantis' (Atlantidaren enperadorea) operea Euskadi Irratiak antolatutako 'Sormenaren gaua' ekitaldiaren bigarren edizinoan eskainiko da zemendiaren 20an, eguena, 19:00etan eta 22:00etan EiTBren egoitzan, Bilbon. Sarrerak eitbinfo@eitb.com helbidera mezu bat bialduta lor daitekez, doban.
Euskal Plataforma Eszenikoa eta euskal editoreen bi alkarteak Mexikora Eusko Jaurlaritzearen eskutik
2008-11-17 17:47 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eskutik, Euskal Plataforma Eszenikoak lau proposamen eskainiko ditu Mexiko Uriko Arte Eszenikoen III. Erakusketan, eta euskal editoreak (Euskal Editoreen Alkartea eta Euskadiko Editoreen Alkartea) stand bateratua konpartiduko dabe Guadalajarako (Mexiko) Nazinoarteko Liburu Azokan
Kimuak proiektuko lau film laburrek sariak irabazi ditue Alcala de Henaresko Zinema Jaialdian
2008-11-17 16:30 BarriakDavid Gonzalezen 'El tiempo prestado' filmak Ciudad de Alcala saria irabazi dau, jaialdi horretako garrantzitsuena; Xabier Erkiziaren 'Berbaoc' lanak, barriz, soinu onenaren saria eroan dau; 'On the Line' filmak (Raul Lopez) muntaia onenari jagokon saria jaso dau eta 'Yo solo miro' film laburreko protagonista dan Susi Sanchez emakumezko aktore onena aukeratu dabe.
Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskoleak hamar ikastaro berezi eskainiko ditu
2008-11-17 14:52 MusikeaMusika animazinoa, gitarra akonpainamentua, perkusinoa ume eta nagusientzako, panderoa, txalapartearen hasiera ikastaroa, ahots teknikak, ume antzerkia, gaitea eta batukadearen ganekoak izango dira ikastaroak.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustu Fundazinoak enpresa barrien mintegia inaugurau dabe Deustuko Unibersidadean
2008-11-17 14:07Ekimen hau sortu eta martxan jartea Deustu Fundazinoa eta Bizkaiko Foru Aldundia eta BEAZ bere alkarte publikoa bat egitearen ondorioz sortu da, esparru akademikoan sortutako proiektuei enpresa azpiegiturea emoteko eta Bizkaiko barrikuntza sistemea sustatzeko, unibersidadearen eta enpresaren arteko lankidetzea hobetuz.
EHU bere hezkuntza-eskaintza aurkezten hasi da
2008-11-17 13:46Euskal Herriko Unibersidadeak bere hezkuntza-eskaintza aurkezteko informazino-saioak eskainiko ditu zemendian eta abenduan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat eskualdetan, eta Araban hasiko dau bere ibilbidea, gaur, zemendiak 17, Gasteizen.
Resurreccion Maria Azkue Literatur sarien edizino barria honezkero martxan dago
2008-11-17 13:31 KultureaEuskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak Narrazioak eta olerkiak 2007 izeneko liburua kaleratu dabe, igazko Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dituan lana. Eta, bide batez, aurtengo sariketarako deialdia egin dabe.
Amets Arzallusentzat Iparraldeko txapela
2008-11-17 10:13 Bertsolaritzea Amets Arzallus eta Sustrai Colinaz gan, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Odei Barroso Euskal Herriko TxapelketaraIpar Euskal Herriko lehenengo Bertsulari Xapelketaren finala Donibane-Lohizuneko Jai-Alai frontoian jokatu da astegoienean 1500 bat bertsozaleren aurrean.
Jabier Muguruza saritu dabe Vila-Secako Musika Azokan
2008-11-14 15:34 MusikeaSaria nori emon Kataluniako Musikaren Etxeetako arduradunek erabagi dabe, eta Jabier Muguruzak aukerea izango dau, horri esker, kontzertu bana emoteko momentuz aitatu sarea osotzen daben bost etxeetan, hau da, Terrassa, Mataro, Salt, L'Hospitalet eta Manresa urietan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...