Leioako Umore Azokeak 45.000 lagun batu zituan asteburuan
2011-05-17 11:43 KultureaLeioako Umore Azokeak 45.000 lagun batu zituan maiatzaren 12tik 15era bitartean, antolatzaileek adierazo dabenez. Aurreikuspenak hobetu egin dira, arduradunen arabera, proposamen eszenikoen kalidadeari eta emonaldien kopuruari esker.
Leioako Umore Azokeak 45.000 lagun batu zituan maiatzaren 12tik 15era bitartean, antolatzaileek adierazo dabenez. Aurreikuspenak hobetu egin dira, arduradunen arabera, proposamen eszenikoen kalidadeari eta emonaldien kopuruari esker.
Ganera, Umore Azokeak kaleko arteen sektoreko dinamizatzaile legez daukan papera indartu egin dauela azaldu dabe antolatzaileek. Azokearen egunetan akreditatutako 152 profesionalek parte hartu dabe, ikuskizunak ikusteko eta kontratetako prest. Leioako kaleetan programatzaileak eta banatzaileak be izan ziran. Kaleko Arteentzat erakusleiho bikaina bihurtuda Leioa, ganeratu dabe.
Hamabigarren edizino honetan Umore Azokeak ikuskizunen produkzinoan daukan ardurea berretsi dau, lau ikuskizunen garapenean parte hartuta: Euskal Herriko Kukai Dantza Konpainia, Deabru Beltzak eta Markeliñe, eta Gaztela Leoneko Alicia Soto-Hojarascaren lanak. Modu horretan, esperimentetan eta dramaturgia barriak lantzen dabilzan taldeei espazioa eskaini gura deutsegu.
Beste alde batetik, azokeak arte eszenikoetan daukan tokia indartu egin dau Artekale Euskadiko Kaleko Arteen Profesionalen XIV. Topaketekaz. Bertan nazinoarteko profesionalek hartu dabe parte, besteak beste, Alemania, Frantzia, Polonia, Erresuma Batua eta Herbeeretakoak.
Hamahirugarren Umore Azokea noiz egingo dan be jakinarazo dabe jaialdiaren arduradunek, hain zuzen be, 2012ko maiatzaren 24tik 27ra bitartean izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!