Abian da Bilbao Lorategia nazinoarteko lehiaketearen edizino barria
2011-05-17 15:27Aurten be, Bilboko kaleek eta plazek itxura berezia eukiko dabe Bilbao Lorategia Nazinoarteko Lehiaketeari esker. Lorategiak maiatzaren 16tik aurrera eregiko dira, eta hilaren 27an, irabazlea nor dan jakinarazoko dabe antolatzaileek. Lorategiok ikusgai egongo dira maiatzaren 27tik garagarrilaren 10era arte. Bilbao 700 eta Udalak antolatu dabe ekimena.
Aurten be, Bilboko kaleek eta plazek itxura berezia eukiko dabe Bilbao Lorategia Nazinoarteko Lehiaketeari esker. Lorategiak maiatzaren 16tik aurrera eregiko dira, eta hilaren 27an, irabazlea nor dan jakinarazoko dabe antolatzaileek. Lorategiok ikusgai egongo dira maiatzaren 27tik garagarrilaren 10era arte. Bilbao 700 eta Udalak antolatu dabe ekimena.
Bilbao Lorategia ekimenaren antolatzaileek adierazo dabenez, hau lehiaketa hau urian bertan egiten dan bakarra da. Urte birik behin antolatzen da. Danetara, lehiaketara 134 proiektu aurkeztu dira; horreetatik hogeik egin dabe aurrera. Aukeraketa-batzordeak materia bizidunak oinarri dituan lanak baloratu ditu.
Bilbao Lorategia lehiaketeak lorategi-diseinatzaileen, paisajisten, arkitektoen edo beste sortzaile batzuentzako konbitea da. Erakusketearen gaia librea da.
Lorategi sarituaz gan, akzesit bi be emongo ditu epaimahaiak. Horrek hurrengo edizinoan parte hartzeko aukerea eukiko dabe, aukeraketa-prozesua gainditzeko beharrik barik. Herritarrek, ganera, euren lorategi gogokoena aukeratu ahal izango dabe.
Edizino honetan, Bilbao Lorategiko Epaimahai Ofiziala osatzen daben aukeraketa-batzordeagaz batera, hiru konbidau ezagun izango dira: Benedetta Tagliabue (Italia) arkitektoa, Kirmen Uribe idazlea eta Angel Pavlovsky (Argentina) antzezle transformista.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!