Jose Andres Rojo eta Manuel Vicent idazleek eleberri biografikoaren gaia jorratuko dabe Bilbon
2011-05-16 15:49 jardunaldiakEztabaidak literatureagaz Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Manuel Vicent eta José Andrés Rojo (Rosa Regas ordezkatuko dau, osasun arazoak dirala eta ezin baita etorri) idazleak alkartuko ditu bihar, maiatzak 17, eleberri biografikoari buruz berba egiteko.
Eztabaidak literatureagaz, jentaurreko alkarrizketearen edo eztabaidearen bitartez, idazleakana hurreratzeko eta letrak eta beste zenbait diziplina lotzeko asmoa dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Manuel Vicent eta José Andrés Rojo (Rosa Regas ordezkatuko dau, osasun arazoak dirala eta ezin baita etorri) idazleak alkartuko ditu bihar, maiatzak 17, eleberri biografikoari buruz berba egiteko.
Alkarrizketa saioak hilero izaten dira, martitzenez, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializautako kazetari batek ekitaldiaren aurkezle eta gidari lana egiten dau. Oraingo honetan, topaketearen moderatzailea, Idoia Jauregi kazetaria, Radio Euskadiko kultura.com saioko aurkezleetako bat izango da.
Oraingo honetan, topaketak eleberri biografikoaren inguruko eztabaidea proposatuko deusku. Holan, konbidautako idazleek zenbait gairi buruz berba egingo dabe, eleberri biografikoa benetan existiduten dan ala eleberri itxurako biografiak baino ez diran, zelan bereiztu jazoera errealak edo kontakizuna erakargarriago egiteko makilautako jazoerak diran, edo kronologiaren garrantzia, besteak beste. Beste zenbait gai be aitatuko dira, idazleek biografien aurrean daben gero eta zaletasun handiagoa edo genero horretan espezializauta dagozan idazleen existentzia.
Manuel Vicent (La Vilavella, Castellón 1936) Zuzenbidean eta Filosofia eta Letratan lizentziau zan Valentziako Unibersidadean, eta, horrezaz gan, Kazetaritzan be lizentziau zan Madrilgo Eskola Ofizialean. Bere kazetari ibilbidea Triunfo aldizkarian hasi eban, eta gero politikari buruzko zutabeak idatzi zituan El Periódico Madrid egunkarian. Lan horregaz jarraitu eban urte batzuk geroago El País egunkarian. Literaturan egiten dauen lanagaz batera arte galerista legez be ibilten da. Bere eleberrietako batzuk zinemara eroan izan dira, eta, beste sari batzuen artean, 1987an Nadal Saria irabazi eban eta birritan irabazi dau Alfaguara saria. Eleberri, kontakizun labur, antzerki, bidaia liburu eta biografia asko eta asko idatzi ditu. Azken horreen artean dago Aguirre, el magnífico (Alfaguara, 2011), Jesús Aguirreri, Albako Dukesaren azken senarrari buruzkoa, salmenta arrakasta handia lortu dauen lana.
José Andrés Rojo (La Paz Bolivia, 1958) Soziologian lizentziatua da Madrilgo Unibersidade Konplutensea. Hotel Madrid (Fondo de Cultura Económica) liburuaren egilea da, laurogeiko hamarkadako kultureari buruzko saiakera lana, eta, horrezaz gan, Peter Gabrieli buruzko azterlan bat be argitaratu dau (Cátedra). El Urogallo eta Vogue aldizkarietako erredakzino taldeetan egin dau lan, eta Teatra argitaratzen dauen taldeko kidea da. 1992an El Paisen sartu zan, Babelia gehigarrian. 1997 eta 2001 artean bertako liburu orrialdeen koordinatzaile izan zan, eta 2001 eta 2006 artean egunkariko Kultura saileko arduraduna izan da. Argitaratu dauen azken liburua, Vicente Rojo. Retrato de un general republicano (Tusquets, 2006) da, XVIII. Comillas Saria.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!