Roberto Mattaren lan esanguratsuenak ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan
2011-05-16 18:26 KultureaRoberto Matta artista txiletarraren erakusketea zabaldu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. Matta surrealismoaren eta abstrakzinoaren egile esanguratsuenetakoa izan zan. Erakusketea agorrilaren 21era arte egongo da.
Roberto Matta artista txiletarraren erakusketea zabaldu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. Matta surrealismoaren eta abstrakzinoaren egile esanguratsuenetakoa izan zan. Erakusketea agorrilaren 21era arte egongo da.
Ricardo Matta Echaurren euskal jatorriko margolariari egindako omenaldia da Arte Eder Museoak atondu dauen Matta 1911-2011 erakusketea. Txiletarraren lan garrantzitsuenak batu ditue, danetara formatu handiko 32 margo.
Mattak espazioa eta eremuaren kontzeptuak lantzen ditu, bai gaztea zala bai Tarquinian (Italian) egin zituan lanek agirian ixten dabenez. Tarquinian bertan hil zan Matta, 2002an, 91 urte zituala. Koadro handiak dira Mattarenak: Wake (1974-76), 10 metroko luzerea eta lauko zabalerea; L'homme descend du signe (1975), 8,35 metroko zabalerea eta lauko altuerea; Les plaisirs de la presence (1984), 7 metro luze eta hiru zabaletara; eta Architecture du temps (1999), 6,6 metro zabalerea eta 4,5ko luzerea. 1939 eta 1999. urteen artean egindako lanak dira.
Mattak eragin handia izan eban espresionismo abstraktu amerikarraren garapenean. Aitzindaria izan zan artearen, zientziaren eta naturearen arteko hartu-emonak aurrez ikuteko; ganera, arteak gizakiaren garapenean izan behar dauen rolaren garrantzitsua defendatu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!