Hainbat ekitaldi antolatu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak maiatzaren 18rako, gerra zibileko biktimen omenez

Bizkaie! 2011-05-17 14:52

Maiatzaren 18an, gerra zibileko biktimak gogoratuko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak. Egun zehatz hori aukeratu eban Udalak 2009an Bizkaiko herri honek gerran zibilean, 1937an hain zuzen, sufridu zituan okupazinoa eta bonbardaketak gogora ekarteko.

Maiatzaren 18an, gerra zibileko biktimak gogoratuko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak. Egun zehatz hori aukeratu eban Udalak 2009an Bizkaiko herri honek gerran zibilean, 1937an hain zuzen, sufridu zituan okupazinoa eta bonbardaketak gogora ekarteko.

Hainbat ekitaldi antolatu dira udalerrian, oroimen historikoa berreskuratzeko lanean dabilzan alkarteakaz lankidetzan. Omenaldiari hasierea emoteko, lore eskaintza egingo da iluntzeko 19:30ean, joan dan urtean Zelaieta parkean gerra zibileko biktimak gogorarazoz inaugurau zan plakearen parean.

Gregorio Arrienek egingo dau lore eskaintzea. Erbesteratuen Lagunak kultur alkartearen ordezkari hau Gerra Zibilaren eta errefuxiatuen gaineko hainbat libururen egile da. Eskaintzearen ondoren proiektauko dan film laburraren protagonista dan neskatoa izango dau lagun lore eskaintzarako.

Film labur horretarako Bizkargin erregistrau eta grabau zan Erauskinen Guda Zitala interpretauko dau ekitaldi horretan Zornoza abesbatzak.

Ostean, Hiru belaunaldiren emozioak film laburraren proiekzinoa izango da Zelaietako auditorioan. Itesa produkzino extea Bizkaiko Foru Aldundiaren kolaborazinoagaz Gerra Zibileko bonbardaketei buruz egiten dagoan dokumentalaren atal bat da. Gerra zibilean 30 herritik gora bonbardeau zituen Bizkaian, eta bertako biztanleen hiru belaunalditakoak diranen emozinoak islatu nahi ditue lan honetan.

Horren ondoren, luncha eskainiko da Zelaietako hallean, udalerriaren antxinako irudiak eta gerraren biktimek bizi izandako sentsazinoak eta emozinoak tartekaturik, filmaren grabazinorako egin dan horma-irudia bertan ikusgai ezarrita.

Maiatzaren 19an, barriz, Galdakaoko bonbardaketa handienaren urtemugea izango da: 74 urte beteko dira Plazakoetxeko babeslekuan bonbak jausi eta 14 persona hil zituela.

Kontuak kontu, Torrezabal Kultur etxeko zineman bideo emonaldi bat eta lekukoen testigantzak entzuteko modua izango da. Sarrerea dobakoa da.

Horrezaz gan, Maximo Moreno musika eskolako korala be entzuteko aukerea izango da, Belen Madariagaren zuzendaritzapean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu