Maiatzaren 17a, homofobia, lesbofobia eta transfobiaren kontrako nazinoarteko eguna

Bizkaie! 2011-05-17 12:50

Maiatzaren 17a Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazinoarteko Eguna da, izan be, gaurko egunez, 1990ean, Munduko Osasun Erakundeak homosexualidadea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu eban.

Maiatzaren 17a Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazinoarteko Eguna da, izan be, gaurko egunez, 1990ean, Munduko Osasun Erakundeak homosexualidadea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu eban.

EHGAM, Medeak, Garaipen eta Bilgune Feminista taldeek alkarretaratzeak antolatu ditue Bilbon eta Donostian. Gay, lesbiana eta gizon eta emakume transexualen eskubideak defendatzen doguz, eta alkarretaratzeekaz, sexu-orientazinoa edo genero identidadea dala-eta jasotako diskiriminazinoen aurrean gizartea sensibilizau nahi dogu. Munduko herri gehienetan oraindino eraso egiten gaitue, iraindu, adierazo dabe alkarteek.

Gay, lesbiana eta transexualen egoereak hobera egin badau be, gaur egun munduko 76 estadutan zigortu egiten jake. Zazpi herrialdetan, ganera, heriotz zigorra dago: Saudi Arabian, Mauritanian, Iranen, Nigerian, Sudanen, Yemenen eta Arabiar Emirerrri Batuetan. Horrek guztiorrek be salatu gura ditue EHGAM, Medeak, Garaipen eta Bilgune Feminista taldeek.

Bilboko alkarretaratzea, maiatzaren 17an, Bilboko PP alderdiaren egoitza (Kale Nagusia 89) aurrean izango da, 19:30ean; Donostiakoa, barriz, Boulevardean egingo dabe, ordu berean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu