Irailaren 4an, Getxoko Folk Jaialdian aurkeztuko dau Kepa Junkerak 'Hiri' diskoa

Bizkaie! 2006-08-21 02:00   Musikea

Musikari bilbotar honen lanetan arrunta dan legez, kolaboratzaile multzo handia topauko dogu disko honetan be. Munduko herrialde desbardinetatik etorri diran kolaboratzaile horreek kutsu berezia emongo deutse hemendik gitxira aurkeztuko dan lan barri horri.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Atzerriko doinuak euskal aretoetan

Bizkaie! 2006-08-18 02:00   Musikea

‘Noise On Tour Promotions’ musika enpreseak abuztuan, irailean, urrian eta azaroan euskal musika aretoetara 15 rock talde ekarriko ditu, Mother Superior, Gallon Drunk eta The Dexateens, besteak beste.

Munduko surflari onenak barriro Mundakan

Bizkaie! 2006-08-17 02:00

Association of Surfing Professionals (ASP) dalakoak Munduko Surf Zirkuituko proba bat barriro Mundakan egitea erabagi dau, ‘Billabong Pro Mundaka’ deituko dana, datorren urriaren 3tik 14ra bitartean. Munduko 45 surflari onenak batuko dira herri bizkaitarrean 300.000 euroko sarien bila.

Musikea eta jantzea nagusi Berangoko II. Folklore Jaialdian

Bizkaie! 2006-08-16 02:00   Kulturea Abuztuaren 18tik 20ra

Poloniako Zespol Piesni i Tanga Bestwina, Alemaniako Tanz und Folkloreensemble Ihna, Euskal Herriko Iruriko Dantzariak eta Xiberotarrak (Zuberoa) eta Otxandategi Dantza Taldea (Berango), eta Mexikoko Mariachi Mexico Lindo taldeek hartuko dabe parte abuztuaren 18, 19 eta 20an Berangoko II. Nazioarteko Folklore Jaialdian.

Bob Dylanek abuztuaren 29an kaleratuko dau lan barria

Bizkaie! 2006-08-16 02:00   Musikea

Bost urtez grabazino estudioetatik urrun ibili ostean, Bob Dylan musikari estadubatuarrak hamar kanta barri batzen dituan ‘Modern Times’ disko barria kaleratuko dau.

1941eko maiatzaren 24an Duluthen (Minnesota, AEB) jaio zan artisteak argitaratuko dauen 44. diskoa izango da, 1962. urtean lehenengoa atara ebanetik.

Segunduko blog barri bi sortzen dira

Bizkaie! 2006-08-11 02:00

Weblogak edo Sarean dagozan eguneroko personalak nabarmen ugaritu dira Interneten azken urteotan. Oraintsu egindako ikerketa baten arabera, orain dala hiru urte baino 100 bider blog gehiago dagoz.

Barricadaren taupadak eta haginkadak

Bizkaie! 2006-08-11 02:00   Musikea

Barricada rock talde nafarrak 'Mordiscos' lana kaleratu dau, zezeilaren 24an Gayarre Antzokian (Iruña) eskainitako kontzertuan grabautako kantak batzen dituan diskoa. Bertan, betiko kanten bersino akustikoak agertzen dira, CD eta DVD formatuetan.

'Euskal Herriko Gazteluak eta Dorre Gotorrak' liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2006-08-11 02:00

Euskal Kultur Ondarearen Zentroak ‘Defentsarako arkitektura. Euskal Herriko Gazteluak eta Dorre Gotorrak’ izenburuko liburutxua eta CDa argitaratu ditu. Argitalpenean argibide ugari emoten dira euren jaubeen defensarako preparauta Euskal Herrian dagozan Erdi Aroko eraikinen inguruan. Eraikin horreetako asko ikus daitekez oraindino.

'Musika kosmikoa' Sodupen

Bizkaie! 2006-08-10 02:00   Musikea

Sodupek euskal musikearen erakusketa bat eskainiko dau abuztuaren 10etik 12ra bitartean, 'San Lorentzoren malkoak' gertakari astronomikoagaz bat eginez. Tapia eta Leturia, Iñoren Ero Ni, Sagarroi, Makala eta Ruper Ordorika izango dira.

Gasteiz-Dublin hegazkinez zentimo bakarra ordainduta

Bizkaie! 2006-08-10 02:00

Ryanair hegazkin-konpainiak Gasteiz-Dublin ibilbidea egingo dau 2007ko urtarrilaren 24tik aurrera. Promozino legez, zentimo bakarrean salduko dabez txartelak (tasak baino ez dira ordaindu behar).

Alex Ubagok hirugarren lana kaleratuko dau irailean

Bizkaie! 2006-08-09 02:00   Musikea

Azken hiru urteotan lanik kaleratu barik egon ostean, Alex Ubago abeslari eta konpositoreak disko barria kaleratuko dau irailaren 25ean, Aviones de cristal izenburupean.

Errukizko basektomia

Bizkaie! 2006-08-09 02:00

Cleto Ruiz Diaz 37 urteko argentinarrak basektomia egiteko baimena eskatu deutso Justiziari. Zergaitik? 44 urtegaz 37 seme-alaba daukazalako.

Lurrun trena barriro martxan

Bizkaie! 2006-08-09 02:00

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoan EuskoTren sozietate publikoaren Trenaren Euskal Museoak lurrun trenen lau zirkulazino eskainiko ditu asteburu honetan eta abuztuaren 15ean, Azpeitia eta Lasao artean.

BFAk hainbat kultura-jarduera antolatzeko diru-laguntzinoa emon dau

Bizkaie! 2006-08-09 02:00

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak 270.000 euro banatu ditu diru-laguntzatan 2006. urtean lurraldean egin diran 15 bat kultura-jarduera antolatzen laguntzeko.

Haur Dramaturgiaren V. Sari Iberoamerikarra

Bizkaie! 2006-08-08 02:00   Kulturea

Umeen artean antzerki-literaturearen sormena bultzatzeko asmoz eta arlo horretan egon daitekezan proposamen barrien garapenean laguntzeko antolatu dabe sariketea.

Udagoieneko nobedadeak

Bizkaie! 2006-08-08 02:00   Musikea

Oraindino udeaz disfrutau behar dogu baina disketxeak honezkero udagoieneko nobedadeen barri emoten jatorkuz. Hona hemen Oihukaren eskutik etorriko jakuzan disko barriak: Urgabe, Betagarri, Kauta, Keike, Une, Athom Rhumba...

Euskal diasporearen egoerea sarean ikertu dau Pedro Oiarzabalek

Bizkaie! 2006-08-08 02:00   Euskaldunak munduan

Pedro Oiarzabal ikerlari eta EuskalIdentity fundazinoaren sortzaileak 'The Basque Diaspora Webscape: Online Discourses of Basque Diaspora Identity, Nationhood and Homeland' (Euskal Diasporaren egoera sarean: nortasuna, naziokotasuna eta sorterria) izeneko doktorego-tesia aurkeztu barri dau.

Hamabostaldiak musikaz jantziko dau Donostia

Bizkaie! 2006-08-07 02:00   Musikea

Irailaren 3ra bitartean, ehun kontzertu eta jantza-ikuskizun baino gehiago eskainiko dabez Donostiako Musika Hamabostaldiaren 67. edizinoan. Inaugurazino ekitaldian, abuztuaren 3an, 17 ekitaldi aurkeztu ebezan Gipuzkoako uriko hainbat eszenalekutan.

Idazketa tailerra Michel Gaztambideren eskutik

Bizkaie! 2006-08-07 02:00

Michel Gaztambide gidoigileak (Vacas edota La Caja 507 lanen autorea) gidoi idazketa tailerra emongo dau Bilboko Esperientzia Gelatan irailaren 11tik 15era. Ikastaroa, SGAEk Autore Fundazinoaren bitartez bultzatzen dauen formazinoaren programan antolatu da.

Ahozko Euskal Literaturea berbagai Argentinan

Bizkaie! 2006-08-07 02:00   Euskaldunak munduan

Abuztuaren 10etik 14ra bitartean, Jon Kortazar Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko Lehendakariorde eta EHUko Literatura katedradunaren ardurapean egingo da Ahozko Euskal Literaturearen ganeko Graduaondoko Ikastaroa Argentinako La Platako unibersidadean.