The Twilight Singers, Les Savy Fav, Japanese Voyeurs eta Enkore, Bilbao BBK Liveko azkenengo nobedadeak

Bizkaie! 2011-05-24 15:19   Musikea

Lau talde gehitu dira Bilbao BBK Live jaialdira: The Twilight Singers, Les Savy Fav, Japanese Voyeurs eta Enkore. Festibalaren antolatzaileek jakinarazo dabenez, horreekaz aurtengo kartela itxita dago. Bilbao BBK Live Kobetamendin egingo da, garagarrilaren 7tik 9ra bitartean.

The Twilight Singers lehenengo aldiz dator Europara bost urteren ostean. Greg Dulli-ren taldeak garagarrilaren 7an, eguena, joko dau. Disko barria aurkeztuko dabe Bilbon, Dynamite Steps. New Yorkeko Les Savy Fav (post-hardcore/punka, art-rocka) bandak Root For Ruin diskoko abestiak eskainiko ditue. Boskotearen estudioko bosgarren lana da.

Londreseko Japanese Voyeurs-ek be disko barria eroango dau Kobetamendira. Enkore talde bilbotarrak zapatuan joko dau, Les Savy Fav-ek eta Japanese Voyeurs-ek legez. Enkore Gaztea Maketa Lehiaketako aurtengo irabazlea izan da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu