Euskal Herriko Dantzari Eguna 2010 Baionan
2010-04-29 18:03 KultureaDatorren maiatzaren 2an egingo da Baionan Euskal Herriko Jantzari Eguna. Dana dala, Euskal Dantzarien Biltzarrak preparau dauen egitarauan hiru egunez, apirilaren 30ean, maiatzaren 1 eta 2an izango dira ekitaldiak.
Honezkero salgai dagoz FANT jaialdirako sarrerak eta abonuak
2010-04-29 15:48 BarriakEmonaldi bakotxerako sarrerak 5 euroan eros daitekez Capitol Zine aretoko txarteldegietan. Saio guztietara sartzeko aukerea emongo daben abonuak be bertan erosi ahal izango dira, 30 euroan. Abonua dabenek zine aretoko txarteldegitik pasau beharko dabe beti euren sarrerea jasoteko.
Blas de Otero-Bilboko Uria Nazinoarteko Poesia Sariaren hirugarren edizinoa martxan dago
2010-04-29 14:30 sariak-autortzakLehiaketeak 6.600 euroko bi sari banatuko ditu irabazle diran bi lanen artean, euskerazko eta gaztelaniazko modalidadeetan. Lanak paperean aurkeztu edo Bilboko Udaleko webgunearen bitartez bialdu ahal izango dirala, bagilaren 15a baino lehen.
‘Nafarroan euskeraz biziteko eskubidea’ manifestazinorako deialdiagaz bat egin dabe honezkero 1.600 lagunek
2010-04-29 11:31 Euskerea berbagaiEkimenaren aurkezpena Kontseiluko bazkideakaz batera 80 bat lagunek egin dabe. Ordutik, atxikimenduak gehitzen joan dira etenbarik. Momentu honetan 1.600 atxikimendu batu dira ekimenerako sortutako blogaren (www.blogak.com/maiatzak15) bitartez.
Jantzearen Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, makinatxu bat ekitaldi bazterretan
2010-04-29 10:55 KultureaJantzea disziplinea da, lana da, irakaskuntzea da, komunikazinoa da. Jantzeagaz berbak aurrezten doguz, akaso beste pertsona batzuk ulertuko ez zituen berbak, eta guztiontzat ezagun gertatzen jakun hizkuntzea ezartzen dogu.
Tolo Calafat mendizalea hil egin da Annapurnan
2010-04-29 10:19Martitzenean, Juanito Oiarzabalegaz eta Carlos Paunerregaz tontorra egin ondoren, Calafat laugarren kanpamentura ailegau ezinik geratu zan, 7.600 metroan, antza, buruko edemeak jota.
'Dinosauro Parkea' Getxon, udalerrira bisitariak erakarteko eta bertoko merkataritza eta ostalaritzearen jarduerea sustatzeko apostua
2010-04-28 18:33Maiatzaren 1etik urriaren 31ra, Getxon, Areetako Txurruka moilan 'Getxo Dinosauro Parkea' ikusi ahal izango da. Erakusketa tematikoa aro Kretazikoan eta Jurasikoan, hau da, dinosauroen urrezko garaian bizi ziran izaki ikusgarrienetako batzuen tamaina errealeko 16 erreprodukzinoz osotutakoa da.
'Kultura Kalez Kale' egitarauak kaleko zenbait ikuskizun eroango ditu Bilboko 5. barrutira
2010-04-28 15:16 jardunaldiak'Kultura Kalez Kale' ekimena mota guztietako ikusleei zuzenduta dago eta kaleko jardueraz eta ikuskizunez betetako ekimena maiatzean eta bagilean egingo da, 5. barrutian, Ibaiondon. Barruti horretan dagoz Zazpi Kaleak, Solokoetxe, Atxuri, Bilbo Zaharra, San Frantzisko, Zabala, Miribilla, San Adrian eta Abusu.
Leioako XI. Umore Azokeak 49 ikuskizun eskainiko ditu maiatzaren 20tik 23ra
2010-04-28 14:14 KultureaUmore Azoka-Leioako Kaleko Artisten XI. Azokeak Euskal Herriko zein mundu osotik etorritako artistei euren azken sorkuntzak publiko orokorrari zein profesionalei ezagutzeko aukerea eskainiko deutse. Danetara, Euskal Herritik 10 konpainia, Estadu espainoletik 26 eta nazinoartetik 13k parte hartuko dabe aurtengo egitarauan.
Euskerearen Herri Hizkeren Atlasa-ren I. eta II. Liburukiak aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak
2010-04-28 12:24 Euskerea berbagaiHizkuntzaren ahozko aldaera desbardinak mapetan agirian emoteko egiten dira hizkuntza atlasak. Beraz, Euskerearen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskerearen aldaerak mapetan jasotea dau helburu. Euskaltzaindiak 1983an onartu eban egitasmo hau.
Juanito Oiartzabal Annapurnaren (8.091 m.) tontorrera heldu da
2010-04-27 15:11Carlos Pauner eta Tolo Calafategaz batera, 12 orduko igoerearen ondoren heldu da arabarra tontorrera eta honezkero beherantza doaz, 4. kanpalekura gaua egin orduko heltzeko. Juanito Oiartzabalen 24. zortzimilakoa da.
Oh Eun-Sun korearrak Annapurnako tontorra zapaldu dau
2010-04-27 14:22Annapurna zan falta jakon bakarra eta, beraz, zortzi mila metrotik gorako 14 mendiak igon dituan munduko lehenengo emakumea da (Dudak argitzea falta dan arren).
'Ideiak biluztu, busti Huezinema', III. euskal film laburren jaialdia apirilaren 27tik 29ra
2010-04-27 11:15 BarriakDanetara, 66 film labur aurkeztu dira, 13 euskerazkoak eta 53 gaztelaniazkoak; aukeraketa lana, barriz, Ane Muñozek, Alberto Gorritibereak eta Itziar Ituñok osotutako epaimahaiak egin dau. Aurkeztutako lanen artean, 49 dira fikzinozkoak, hamabi dokumentalak eta bost animazinokoak.
III. Animabasque-Business azokea Bilbon
2010-04-27 10:52 BarriakAzokea animazinoko edukiei buruzko nazinoarteko foroa da, eta euskal enpresek sortutako animazino produktuak, gehienbat zinema eta telesailak, beste merkatu batzuetan ezagutzera emotea dau helburu.
Bilboko Aste Nagusiko Pop Rock erakustaldiak 25. urteurrena beteko dau
2010-04-26 15:38 MusikeaLehiaketan parte hartu gura daben taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gitxienez lurralde honetan erroldauta izan behar dabe. Maketak aurkezteko epea gaurtik, apirilaren 26a, maiatzaren 21era, bi egunak barne, egongo da edegita. Taldeek gitxienez 4 kanta original batzen dituan maketea aurkeztu beharko dabe.
Nontzefilmak 2010erako 28 film aukeratu ditu
2010-04-26 15:37 BarriakNontzefilmak lehiaketako epaimahaikideek FANT, Bilboko Zine Fantastikoaren barruan, maiatzaren 8an, pantailaratuko diran 28 filmak aukeratu ditue.
Estreinauko diran nazinoarteko 8 film eta Hitchcock-i egingo jakon omenaldia, besteak beste, Bilboko XVI. Zinemaldi Fantastikoan
2010-04-26 15:23 BarriakAtal ofiziala maiatzaren 3an, zabalduko da, Capitol Zineman, Paul Weitz-en 'El circo de los extraños' filmagaz. Lan hori, fantasia eta komedia makabroa bikain buztartzen dituan Darren Shanen eleberrien luxuzko egokitzapena da. Filmak antzezle talde bikaina batzen dau, eta antzezle horreen artean dagoz, besteak beste, Willem Dafoe banpiroa eta Salma Hayek emakume bizarduna.
Euskal arrantzea Europan erakusgai
2010-04-26 14:20 Euskaldunak munduanEuropean Seafood Exhibition azokearen 18. edizinoa egingo da Bruselako (Belgika) Parc des Expositons deituriko azoka-esparruan apirilaren 27tik 29ra bitartean, eta han izango dira arrainaren eta produktu eratorrien sektoreko zortzi euskal enpresa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren babesagaz.
Normalizazinoan pauso bat harago joateko deia egin dau Paul Bilbaok Kontseiluaren idazkari nagusi kargua hartu ondoren
2010-04-26 11:58 Euskerea berbagai'Funtzino sozial guztiak euskeraz garatzeko aukerea ahalik eta azkarren lortzea ezinbestekoa da eta horretarako euskalgintzearen eta eragile sozial, politiko eta sindikalen arteko sinergiari eutsi behar deutsagu', esan dau Bilbaok.
Elorrio Institutuko ikasleak Teknoskopioa ideia-lehiaketan jaun eta jabe
2010-04-26 11:11 Lehiaketako 3. eta azken fasea be martxan da eta maiatzaren 31ra arte iraungo dauElhuyar Fundazinoak eta Innobasquek antolatzen daben Teknoskopioa gazteentzako ideia-lehiaketan, martiaren 31n amaitu zan 2009-2010eko lehiaketearen bigarren fasea, eta Elorrio Bigarren Hezkuntza Institutuko 2. mailako ikasle Intza Olabarrieta eta Miren Arriagaren bloga, 'Darwin Elorrion 2' izan da irabazle.





Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...