30 ikuskizun baino gehiagok osotzen dabe 'Ikusi eta Ikasi'-ren aurtengo edizinoa

Bizkaie! 2010-01-12 13:53   Euskerea berbagai

Ikusi eta Ikasi Euskera Sailak Topagunearen laguntzinoagaz antolatzen dauen ekimen egonkorra da. BBK eta Bizkaiko Foru Aldundia proiektuaren babesleak dira. Kultur zirkuituaren helburu nagusia Bilboko umeen artean, euren aisialdian euskerearen erabilerea sustatzea da. Era berean, Ikusi eta Ikasi-k umeen artean bidezko heziketea, parte hartzea eta sormena bultzatzea bilatzen dau.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Deabruak Teilatuetan zuzenean ikusteko azken aukeretakoa

Bizkaie! 2010-01-12 11:25   Musikea

Deabruak Teilatuetan, Deabruak Teilatuetan & Colemans zuzenean ikusteko azken aukeretakoa urtarrilaren 21ean izango da Bilboko Kafe Antzokian, gaueko 21:30etatik aurrera. Sarrerak salgai dagoz 8 euroan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Neguko bidaia' kontzertu-hitzaldien zikloa barriro martxan Getxon

Bizkaie! 2010-01-12 10:48   Musikea

Lehenengo kontzertua urtarrilaren 15ean izango da Angel Unzu gitarra jolearen eskutik. Hilaren 22an, txiruleak eta pianoak osotutako SustraiArt bikotearen txandea izango da, eta urtarrilaren 29an, Elisa Belmontek kantu eta piano emonaldia eskainiko dau. Zezeilaren 5ean, Nakara perkusino laukoteak joko dau eta 12an Quiroga harizko laukoteak amaierea jarriko deutso zikloari.

Euskaltzaindiak eta Bizkaia Irratiak bigarren lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2010-01-12 10:39   Euskerea berbagai

Hitzarmen horregaz, erakundeok alkarregaz lan egingo dabe, batez be euskerearen normalizazinoari buruzko proiektuak gauzatzeko eta Euskaltzaindiak euskerearen arloan ezarritako arauak zabaltzeko.

BOSek umeentzako hogei kontzertu inguru eskainiko ditu

Bizkaie! 2010-01-11 14:55   Musikea

Ekimen honegaz BOSek bere konpromiso nagusienetako bat bete nahi dau: musika sinfonikoa Bizkaiko herritar danakana hurreratzea. Kontuak kontu, 8.700 lagun inguru hasiko dira aurten musika klasikoaz gozetan programa honi esker.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Merkealdian euskerearen erabilerea sustatzeko CD lagungarria kaleratu dau Berrizko Udalak

Bizkaie! 2010-01-11 11:40   Euskerea berbagai

CD horretan, errotuluak eta bestelako agiriak euskeraz jarteko behar daben materiala eta laguntzinoa topauko ditu dendariak. Klik bakarra nahikoa izango da behar dana eskuratzeko.

David Delfin eta Bimba Bose izango dira Guggenheim Bilbao Museoaren 'Art After Dark'-en lehen saioan, urtarrilaren 15ean

Bizkaie! 2010-01-11 11:04   Musikea

Hollywoodeko komedia baten izena dauen 'Musika dibertimentua' eskainiko dabe. Gauerdi aldera, David Delfinek, Michelle DJ moduan, 'wedding' dalako estiloa jarriko dau eta The Cabriolets taldeko abeslari Bimba Bose Romy DJ izango da 'prom dance' estiloa eskaintzeko.

'Literaturea eta musikea euskeraz' programeari esker, berbak eta doinuak buztartuko dira Bilboko Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2010-01-08 14:29   jardunaldiak

Urtarrilaren 12an, programeari hasierea emoteko, Xabier Lete idazlea eta Joxan Goikoetxea musikaria batuko dira. Hurrengo errezitaldia martiaren 16an emongo dabe Bernardo Atxagak eta Juan Carlos Perezek. Maiatzaren 10ean, azken errezitaldia izango da, Itxaro Borda olerkariagaz eta Pier Paul Berzaitz konpositore eta abeslari zuberoarragaz, Xanet Arozena gitarristea laguntzaile dabela.

'Kubako emakumeak, Iraultza Iraultzaren barruan' izeneko erakusketa ibiltaria antolatu dabe Gernika-Lumon

Bizkaie! 2010-01-08 09:55   Kulturea

Erakusketea Kultur Etxeko erakusketa-gelan izango da ikusgai, urtarrilaren 15era arte. Zortzi paneletan, emakumeek Kubako Iraultzearen prozesuan eta osasuna, kultura edo beste arlo batzuetan izan daben zeregina erakusten da, antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.

Antxinako argazkien erakusketea dago ikusgai Getxon

Bizkaie! 2010-01-08 09:50

Algortako eta Andra Mari auzoetako antxinako argazkien erakusketea antolatu dabe datorren urtarrilaren 19ra arte Algortako Azokan Getxoko Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Euskaltzaindiak. Helburua argazkietan agertzen diran lekuen ganeko informazinoa batzea da, ondoren, egiten dabizan etimologia liburuan sartu ahal izateko.

Markeliñek 'Uharte ezezaguna' obrea estreinauko dau Amorebieta-Etxanon

Bizkaie! 2010-01-07 13:25   Kulturea

Markeliñe antzerki taldeak Jose Saramagoren Uharte ezezaguna ipuin laburrean oinarritutako obrea taularatuko dau bihar, urtarrilak 8, Amorebieta-Etxanoko Zornotza aretoan. Ikuskizuna umeei zuzenduta dagoan arren, helduak be atrapetea dau helburu.

'D bitamina. Aberastu bere heziketa!' lelopean, umeak D ereduan matrikuletako kanpainea abiarazoko dabe Bizkaiko 45 udalerrik

Bizkaie! 2010-01-07 13:23   Euskerea berbagai

Kanpainan zehar, 7.600 liburuxka banatuko dira 2-3 urteko umeak dituen gurasoek matrikulazino-kanpainea hasi aurretik hezkuntzako D eredua zer dan eta zein arrazoi dagozan euskera hutsean eskaintzen dan eredu hori aukeratzeko jakin dagien.

Kiroletan eta teknologia barrietan euskerea erabilteko saioak dinamizauko ditu Koikili Athletic-eko jokalariak Berrizen

Bizkaie! 2010-01-07 11:20   Euskerea berbagai

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko eta DBHko ikasleek parte hartuko dabe. Euskeraz trebatzeko saioak izango dira eta eskolaz kanpo egingo dira. Tartean, jentaurrean norbere burua aurkezteko trebetasuna landuko dabe eta, horregaz batera, teknologia barriak euskeraz erabiliko ditue. Saioak urtarrilean izango dira.

José Mercék 'Ruido' izeneko lana aurkeztuko dau gaur Arriagan

Bizkaie! 2010-01-07 09:23   Musikea

Kontzertua 20:00etan hasiko da eta taula ganean lagun izango ditu Manuel Moreno Moraito eta Dani de Morón gitarra-joleak, El Grito perkusionistea eta Rafa, El Negro, koruak eta txaloak egiten.

'Ttakun Ttan Ttakun' ikuskizunaren estreinaldi ofiziala egingo dabe zapatuan

Bizkaie! 2010-01-05 13:22   Musikea

Juan Mari Beltranen 'Txalaparta' izeneko disko-liburuaren argitalpena dala eta, Mireia Gabilondo aktoreak, Jon Maya jantzariak eta Beltranek berak 'Ttakun Ttan Ttakun' izenburuko ikuskizuna aurkeztuko dabe zapatu honetan, urtarrilak 9, Tolosako (Gipuzkoa) Leidor Antzokian, iluntzeko 20:30ean hasita.

Urtarrilaren 10ean hasiko dira Maskaradak Zuberoan

Bizkaie! 2010-01-05 13:18   Kulturea

Aurten Larrainek antolatu eta eroango ditu herriz herri maskaradak eta, ohiturea danez, Larrainen bertan izango dira lehenengo eta azken saioak. Danetara, 14 emonaldi aurreikusi ditue, apirilaren 18ra bitartean.

'Goazen Txinara!' ekimena abiarazo dau Judas Arrietak

Bizkaie! 2010-01-05 13:04   Euskaldunak munduan

Igaz legez, euskal artistak Txinan promozionetako 'Goazen Txinara!' ekimenari ekingo deutso barriro 2010ean Judas Arrieta artista hondarribitarrak. Txinatarrez osotutako epaimahaiak lau euskal artista aukeratuko ditu eta irabazleek Pekineko egoitza batean egin ahal izango dabe lan hilebete bitan.

Guggehneim Bilbao Museoaren bisitari kopuruak nabarmen behera egin eban 2009an

Bizkaie! 2010-01-05 11:33   kulturbiz

Museoak 905.048 bisitari erakarri zituan 2009. urtean, 2008an baino % 4,73 gitxiago, hain zuzen be. Beherapen hori izan arren, museoaren arduradunen esanetan, ekitaldi horretarako aurreikusitako joerak bete zituan.

Zinema-musikea entzungai Kursaalen

Bizkaie! 2010-01-04 14:22   Musikea

Zinema-musikea gustetan jakenek zita berezia dabe Donostiako Kursaal Aretoan gaur arratsaldean, Euskal Herriko Gazteen Orkestrak, EGOk, emonaldi bitxia eskainiko baitau. Star Wars, Jurassic Park, Schindler´s List, Hook, The Lord of the Rings, Close Encounters of the Third Kind film ezagunen musikea interpretauko dabe, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Auditorioan.

Bakea, tolerantzia eta genero-bardintasuna bultzatzen dituan ipuin-lehiaketea antolatu dabe Bilbon

Bizkaie! 2010-01-04 14:19   kulturbiz

Txirula kultur taldeak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren laguntzinoagaz, Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketearen zortzigarren edizioa antolatu dau apirilaren 25ean eta 26an egingo diran Otxarkoagako (Bilbo) XXIX. Umeen Jardunaldien barruan, umeei zuzendutako ipuinaren inguruko literatur sorkuntza sustatzeko asmoz.