Berri Txarrak nafarrek Gernikan emongo deutse amaierea 'Jaio. Musika. Hil' bira luzeari
2008-08-12 14:43 MusikeaEuskal talde batek sekula egin dauen birarik handiena izan da talde nafarrarena, ia 200 kontzertugaz, Suitza, Espainia, Alemania, Austria, Japonia eta Frantzia lako 15 herrialde ingurutan. Azken kontzertua abuztuaren 16an izango da, 22:00etan.
Jaurlaritzeak 1,7 miloe euro banatuko ditu euskera planak garatzeko
2008-08-12 14:35 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzak EAEko udaletako euskera arloetan banatuko dituan diru-laguntzinoak Gaintzako Udalak jasoko dituan 928 eurotik Irungo Udalak jasoko dituan 89.370 eurora doaz.
Naturearen ganeko munduko argazki onenen erakusketea dago ikusgai Gernika-Lumon
2008-08-12 12:42'Shell Wildlife Photographer of the Year 2007' lehiaketako irudi irabazleen aukeraketa batek osotzen dau erakusketea eta Euskal Herria Museoan izango da irailaren 27ra bitartean.
Aitor Elizegi eta Isabel Isazelaia, 2008ko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinlari
2008-08-11 15:28Bilboko Jai Batzordeak Aitor Elizegi sukaldaria eta Isabel Isazelaia konpartsaria izentau ditu modu ofizialean, hurranez hurran, 2008ko Aste Nagusiko pregoilari eta txupinlari. Aurkezpena Bilboko Udaletxean egin dabe gaur.
Stray Cats rockabilly taldeak Barakaldoko Rockstar Live aretoan hasiko dau bere agurraren birea
2008-08-11 15:17 MusikeaTalde estatubatuar mitikoak zapatu honetan hasiko dau bere agurraren birea izango dana. Europako uri nagusienetatik pasau ostean (Helsinki, Stockholm, Amsterdam eta Londres, berbarako), birea Dublinen amaituko da irailaren 16an.
Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak Lekeition eskainiko dau kontzertua abuztuaren 10ean
2008-08-11 12:21 MusikeaTaldeak azken diskoetako 'onena' interpretauko dau 'Iparraldetik Hegoaldera eta Ekialdetik Mendebaldera' izenburuko saioan. RTVE Música zigiluagaz kaleratu dituan bere bi diskoetako abestiak interpretauko ditu talde bilbotarrak.
Landa-ingurunean emakumeek daben garrantzia aintzat hartzeko argazki-lehiaketea antolatu dabe
2008-08-11 12:17Bizkaiko Foru Aldundiak, Urkiolako eta Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkartek antolatutako lehiaketeak Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetako landa-ingurunean emakumeen bizimodu tradizionalak eta barriak islatu gura ditu.
Gernikako Gaudeamus koralak urrezko domina bi lortu ditu V. Koru Olinpiadetan
2008-08-08 15:44 Musikea Grazeko (Austria) V. Koru Olinpiadetan urrezko domina bi eta zilarrezko bat lortu dituen umeak harrerea jaso dabe Gernika-Lumoko udaletxean.Orain, koru gernikarreko umeek ondo merezidutako oporrak hartuko ditue eta irailean barriro hasiko dira datorren denporaldiko programea preparetan.
Jonathan Demme izango da Donostiako Zinemaldiko epaimahai ofizialeko presidentea
2008-08-08 11:40 Barriak'The Silence of the Lambs' (1991) filmagaz zuzendari onenaren Oscar saria irabazi eban eta, besteak beste, 'Something Wild' (1986), 'Philadelphia' (1993), 'The Manchurian Candidate' (2004) eta 'Neil Young: Heart of Gold' (2006) lanak egin ditu.
Bunburyk Donostian joko dau zemendiaren 7an
2008-08-08 11:10 MusikeaDatorren urriaren 7an kaleratuko dauen 'Hellville de Luxe' izenburuko disko barria aurkezteko birearen barruan dago Donostiako kontzertua. Birea bere jaioterrian hasiko dau irailaren 6an.
Iron Maiden, Sex Pistols, REM eta Alanis Morissette izango dira Hungariako Sziget Jaialdian
2008-08-07 15:02 MusikeaAbuztuaren 12tik 18ra bitartean Obuda ugartean (Budapest, Hungaria) egingo dan jaialdian, musika izarrez gan, aisialdi- eta kirol-jarduera bitxiak be izango dira: oge elastikoak, txokolatezko ugerlekuak, lokatzezko burrukak...
Jaurlaritzeak munduko euskal etxe danak batuko dituan webgunea sortuko dau
2008-08-07 14:27 Euskaldunak munduanEuskalEtxeak.net webgune barrian, euskal etxe bakoitzak bere atala izango dau eta antolatzen dituen ekimen guztien barri emateko aukerea izango dabe, baita irudiak jarteko be.
AnimaBasauri zinemaldiaren V. edizinoa martxan dago
2008-08-07 14:24 BarriakHonezkero, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiko V. edizioan preparetan hasi dira antolatzaileak. 2009ko martiaren 20tik 27ra egingo dan ekimenean, aurreko edizinoetan legez, lehiaketa-sailak eta bestelakoak be izango dira.
Wall-E, Pixar estudioen protagonista barria
2008-08-07 12:16 BarriakUmorez, sentimentuz eta ironiaz beteriko Wall-E filma sortu dabe Pixar estudioek, elementu gitxigaz eta irudimenagaz egindako animazinozko filma. Gure zinema aretoetan estreinau barri dan filmak robot zahar eta zikin baten istorioa kontetan dau.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren % 65ak frutea jaten dau egunero
2008-08-06 15:14 Jan edanakHalanda be, barazkien kasuan portzentaje hori % 30ekoa baino ez da, 2007. urteari jagokozan Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko datuen arabera.
Kimuak programako hamaikagarren edizinoak honezkero baditu protagonistak
2008-08-06 14:18 BarriakEuskal film laburrak sustatzea helburu dauen katalogo honetan parte hartzeko aukeratutako lanen artean, zortzi lanetatik zazpi Gipuzkoan egindakoak dira. Katalogoan sartutako zortzigarren lana Bizkaian egindakoa da.
Azken bost urteotako irabazleak, nor baino nor, Bilboko Aste Nagusiako su artifizialen lehiaketan
2008-08-06 12:05 2008 honek bost urteko zikloa zarratuko dau lehiaketa arloan eta, beraz, Txapeldunen Txanda edo Erronda edizino berezia izango da aurtengoa, azken bost urte honeetako irabazleen arteko lehiaketeagaz.Bilboko Aste Nagusiak folklore, gastronomia eta kirol arloetako 50 jarduera baino gehiago eskainiko ditu
2008-08-05 11:39Ekintza guztien artean, Bilboko 24 erraldoien bilketa nabarmendu dabe Bilboko Udaletik; abuztuaren 17an izango da, 12:30ean, Arriaga Plazan. Ganera, txiki eta helduen gozamenerako, Bilboko erraldoiak Euskal Museoaren klaustroan izango dira ikusgai Aste Nagusian osoan.
Gazteizko Artium Museoak izaera oso desbardineko bost erakusketa antolatu ditu aldi berean abuzturako
2008-08-05 11:17 KultureaAbuztua izango da 'Objeto de réplica' izeneko erakusketea ikusteko azken aukerea. Gainontzeko lau erakusketak 'Power Food', '¡Viva el color!', 'Entornos próximos' eta Artium Museoaren azken erosketak dira.
'Ahots aniztasunean - A più Voci' topaketea egingo da abuztuaren 5etik 20ra Gernika-Lumon
2008-08-04 14:02 jardunaldiak'Ahots aniztasunean - A più Voci' Gernika eta Gazoldo degli Ippoliti urien arteko kultur topaketea da. Espresinobide desbardinen bitartez (pinturea, musikea, bideoa eta zinemea, argazkiak, zeramikea, poesia…) eta adierazpide artistiko eta gizatiarrak tarteko, topaketearen helburua alkar ezagutzea eta aberastea da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...