'Eraikitzen', KilometroaK'08ko kantua
2008-07-23 11:27 Euskerea berbagaiBideoklipean, ikasle batzuk agiri dira Irurako Ikastolea eregiten baina azkenean herritarren laguntzinoa behar dabela konturatzen dira. Danen laguntzinoagaz ikastolea eregi eta aurrera egitea lortuko dabela da mezua.
EAEtik kanpoko UNEDen zentroek euskera eta euskal kulturako ikastaroak emongo ditue
2008-07-23 10:36 Euskerea berbagaiEspainiako UNED-en datorren ikasturtetik aurrera eskainiko diran euskera eta euskal kultura ikastaro honeek aukerea emongo deutse Estadu osoko ikasleei ikastaroak jarraitzeko urrutiko irakaskuntzan espezializautako unibersidade honetan, kontuan izanda Euskadiko UNED-eko eskoletan eskaintzen zirala hemengo ikasleentzat.
Gaztelania-euskerea itzultzaile automatikoa aurkeztuko dabe Donostian
2008-07-23 10:27 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak testu orokor ez espezializatuak itzuliko dituan gaztelania-euskerea itzultzaile automatikoa aurkeztuko dau.
XVI. Euskal Encounter eguenetik domekara Barakaldoko BECen
2008-07-22 15:40Danetara, 120 kilometro sare-kable, 60 kilometro elektrizidade-kable eta 10 kilometro zuntz optiko lako zifrek erakusten dabe 35.000 metro koadroko pabiloian instalauko dan azpiegiturea. 6.000 parte-hartzaile inguru eta 96 orduz etenbarik lanean arituko diran 4.000 ordenagailu inguru, BECen biziten.
Kubatar Zinema Pobrea Gernikan
2008-07-22 15:15 BarriakZine pobrea hegoaldean nahiz iparraldean produzidutako zine alternatiboa da, baliabide ekonomiko gitxigaz, baina kalidade artistiko handiagaz. Zinema pobreko filmek hainbat arazo sozial lantzen ditue eta herritarrak modu egokian informetea eta arazo sozialei buruz era kritikoan hausnartzea da euren helburua.
Zubipeko Swing taldea Plaza Barrian eskainiko dauen kontzertu bakarrerako batuko da barriro be
2008-07-22 14:04 MusikeaZubipeko Swing izan zan 1983ko Aste Nagusi haretan abuztuaren 26ko gauean Unamuno Plazan kontzertua eskaini behar eben taldeetako bat, baina emonaldia bertan behera itxi behar izan eben.
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreko formatu barrienak aurkeztuko ditue 19 euskal enpresek MIPCOM azokan
2008-07-22 10:30 BarriakEuskal ordezkaritzea ondokoek osotuko dabe MIPCOM Azokan: 3Koma, Baleuko, Canal Euskadi, Expressive, Flying Apple, Gizer, Idem, Irusoin, Jarkatza, K2000, MediaBost, Orio Produkzioak, Pausoka, Retelsat, Western, Signo Digital, Silverspace, Somuga eta Virtualware.
Kontseiluak ur-botiletan etiketak euskeraz jarteko eskaerea luzatu dau
2008-07-21 17:45 Euskerea berbagaiEuskal Herrian bertan botilaratzen diranek oso euskera gitxi darabilte; zer esanik ez, beraz, kanpotik ekarten diran ur-botiletan, ez baita euskeraz berbarik agertzen.
XV. Emakumeak Kontari Literatur Lehiaketea jarri dau martxan Bilboko Udalak
2008-07-21 15:40 KultureaLehiaketeak beste literatura mueta bat sortzea bilatzen dau, estiloaz gan, gizonezkoen eta emakumezkoen estereotipoak ezabatzen saiatu daitezan. Lengoaia sexistea gainditzea da lehiaketearen asmo nagusietako bat.
Nazinoarteko Dantza Jaialdia eta Udako Musika Zikloa Sopelanan
2008-07-21 11:34Sopelana herri bizkaitarrak kultur hitzordu garrantzitsu bi izango ditu datozen egunetan, Nazinoarteko Dantza Jaialdia, hilaren 25ean, eta Udako Musika Zikloa, garagarrilaren 26tik 30era, hain zuzen be, Udal sopeloztarreko iturriek iragarri dabenez.
Ahmad Jamal, Lucia Lacarra eta Donostiako Orfeoia 43. Heineken Jazzaldiko izar nagusienen artean
2008-07-21 11:04 MusikeaDonostiako 43. Jazzaldia garagarrilaren 22tik 27ra izango da eta aurtengo izarren artean, Ahmad Jamal pianojole ospetsuak 2008ko Donostiako Jazzaldia Saria eskuratuko dau.
Iruñara, Gasteizera eta Berangora joan dira Spraikada'08ko sariak
2008-07-21 10:58Erandiora jente ugari hurreratu da joan dan zapatuan, maiatzaren 13tik bagilaren 27ra jasotako zirriborroen artean aukeratutako 10 lanakaz gozatzera. Danetara, 700 metro koadro pintau zituen milatik gora esprai ontzi erabilita.
Bilboko Artelan berreginen Museoak Joko Olinpikoei buruzko erakusketea inaugurau dau
2008-07-18 16:50 KultureaGaur, garagarrilak 18, hasi eta 2009ko urtarrilaren 11ra bitartean, ‘Olinpia: buru eta bihotz’ erakusketea egongo da ikusgai, funts propioak erabiliz Berreginen Museoak antolatu dauen aldi baterako lehen erakusketea, hain zuzen.
Euskadiko hirugarren BTT zentroaren inaugurazinoa Debabarrenan, Mintxeta-Elgoibarren
2008-07-18 15:49Euskadiko hirugarren BTT Zentroa, Gipuzkoako lehenengoa, Debabarrena eskualdean jarri da, Gipuzkoa eta Bizkaia artean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru uriburuetatik 30 minututara. Bere harrera tokia Elgoibarko Mintxetako Polikiroldegian dauka.
Kepa Junkerak inaugurauko dau Pozalaguako auditorioa
2008-07-18 15:21Karrantzan (Bizkaia) dagoan Pozalaguako kobazuloa topau ebela 50 urte bete dirala ospatzeko, lau urteko lanen ondoren, gaur inaugurauko dau Kepa junkerak 60 metroko luzerea, 30 metroko sakonerea eta 2.000 lagunentzako lekua daukan Pozalaguako auditorio barria.
Getxoko XXIV. Nazinoarteko Folklore eta Dantza Jaialdia
2008-07-18 11:02 KultureaGaragarrilaren 21tik 23ra, hiru gauetan, musikea eta dantzea buztartuz, hiru ikuskizun preparau ditue antolatzaileek. Hiru lurralde desbardinetatik etorritako taldeak izango dira protagonista aurten Getxon: Irlanda, Euskal Herria eta Eslovakia, hain zuzen be.
Aurelia Arkotxa euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Hendaian
2008-07-18 10:54 Euskerea berbagaiGaragarrilaren 19an, zapatuan, goizeko 11:00etan, Aurelia Arkotxa euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egingo dau Hendaian, Herriko Etxean.
The Chieftains, Ismaël Lo, Eliades Ochoa eta Korrontzi izango dira aurten Getxoko Nazinoarteko Folk Jaialdian
2008-07-17 18:48 MusikeaJaialdiak irailaren 4tik 7ra ekarriko ditu barriro be Getxora mundu osoko musikak; hain zuzen be, Bizkaiko udalerriak alkarren artean sano desbardinak diran herrialdeek musikea joteko eta sentiduteko dituen ikuspegi diferenteak islatuko ditu, antolatzaileek nabarmendu dabenez.
Eako Poesia Egunak
2008-07-17 15:16 KultureaHerrijeri Emon Arnasa Kultura Taldearen ekimenez, bosgarren urtez egingo dira Gabriel Arestiren omenezko Poesia Egunak Ean, garagarrilaren 19an eta 20an.
Deustuko Unibersidadeak lankidetza-hitzarmena sinatu dau Txinako unibersidade bategaz ikasleak trukatzeko
2008-07-17 14:45Ikasleak trukatzeko hitzarmena 2009-2010 ikasturtean hasiko da gauzatzen. Holan, Donostiako campuseko ikasleek ikasketen seihileko bat Shanghain egin ahal izango dabe, bertako unibersidadean. Bestalde, Donostiako campusak ikasle txinatarrak hartuko ditu eta holan, bi unibersidadeek eta herrialdeek alkar ezagutzen eta aberasten jarraituko dabe.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...