'Toponimia Administrazinoaren eguneroko jardunean' jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiak Durangon
2008-11-05 14:28 Euskerea berbagaiIkastaroa bihar, zemendiak 6, Durangoko Landako Guneko Elkartegian izango da. Jardunaldien helburua administrazino desbardinetako euskera eta kultura sailetako beharginei eta euskalgintza zein kulturgintzako bestelako entidade edota taldeei toponimiaren gaia zelan landu azaltzea eta erakustea izango da.
Emir Kusturicaren musikeak zabalduko dau Zinebiren 50. urteurrena
2008-11-05 11:38 BarriakUrteurrenaren inguruko ekitaldiak aspaldi hasi ziran, 'Zinebi eta Bilbo: 50 urte laburrean' erakusketea gaur hasi eta zemendiaren 29ra arte izango da ikusgai baina egunotan jakin dogunez, Emir Kusturica zinemagile serbiarraren eta The No Smoking Orchestra bere taldearen kontzertuagaz ekingo jako Zinebiri. Zemendiaren 23an izango da emonaldia Arriaga Antzokian.
'The Dubliners' taldearen sortzaile Ronnie Drew omenduko dabe Bilbon
2008-11-05 10:46 MusikeaRonnie Drew kantariari omenaldia egingo jako gaur, zemendiak 5, Bilboko Kafe Antzokian 20:30ean. Bertan izango dira Phelim Drew semea, musikari eta aktorea eta Antonio Breschi bere Nomadic Piano proiektuagaz. Konbidau moduan Consuelo Nerea, Joe McHugh, Gabin Dabiré, Sue Collins, Josu Zabala, Joxe Angel Irigaray eta Benito Lertxundi izango dira.
Eusko Jaurlaritzeak 60.000 euro emongo deutsoz Euskal Kultur Erakundeari bere jarduerak laguntzeko
2008-11-05 10:35Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundeak euskal kulturearen adierazpideei jagokezan jardueretan hartzen dau esku, besteak beste, literaturan eta argitalpenean, antzerkian eta bertsolaritzan, ikus-entzunezkoetan, dantzan, kantuan eta musikan, arte plastikoetan, eta ondarean.
Euskal ordezkaritza zabala Habanako XXVI. Nazinoarteko Industria Azokan
2008-11-04 16:35 Euskaldunak munduanGaur egun 37 euskal enpresa dagoz Kuban kokatuta, gehienak energiaren eta hornidura industrialeko sektoreetakoak. Sektore horreetan euskal enpresak liderrak dirala Kuban azpimarratu dabe SPRItik, 'kalidade eta gaitasun tekniko altuko irudia eskainiz'.
Nierebanoa.com, 'Pauso bat harago'
2008-11-04 14:43 Euskerea berbagaiEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren hamargarren urteurrena tarteko dala, euskerearen normalizazinoan 'Pauso bat harago' joatea ezinbestekotzat jo eta 'Bai euskarari' leloa, 'Euskaraz bai' bilakatu da.
Jokin Muñoz eta Josu Zabaleta Euskadi Sarietan irabazle
2008-11-04 14:38 sariak-autortzakEuskerazko testuei jagokenean, Jokin Muñozek lortu dau 2008ko Euskadi Saria 'Antzarraren bidea' testuari esker. Itzulpengintzako saria, barriz, Josu Zabaletak jaso dau, 'Gaueko gezurra' lanagaz. Aurretik Euskadi Saria irabazita dagoz sortzaile biak.
Nestor Basterretxearen 'Euskal kosmogonia' Bilboko Arte Eder Museoan
2008-11-04 14:23 Kulturea'Euskal kosmogonia' bildumako obrek XX. mendeko bigarren erdialdean, euskal eskulturagintzeak izan eban sorta ospetsuenetako bat osotzen dabe. Lehenengoz, 1973an erakutsi ziran Bilboko Arte Eder Museoan eta orain, barriro jarri ditue ikusgai 2009ko zezeilaren 1era arte.
Bilboko Udalak Unesco Bilbao Saria babestu dau giza eskubideen inguruko kulturea sustatzeko
2008-11-04 10:45Nazinoarteko sariaren bidez, giza eskubideen inguruko kulturea sustatu nahi da eta eremu horretan ereduzko ekarpena egin daben instituzino edo banakoak (hezitzaileak, ikerlariak eta ekintzaileak) sarituko dira.
Zallako XXXII. Musika Astea zemendiaren 8an hasiko da eta bost kontzertu eskainiko ditu bi astegoienetan
2008-11-03 17:39 MusikeaZallako (Bizkaia) Aste Musikalaren 32. edizinoa zemendiaren 8an hasiko da, eta herriko zine-antzokian izango dira aurtengo bost kontzertuak, 20:00etan eta bi astegoienetan.
Leioako XXIX. Artisautza eta Gastronomia Azokea datorren astegoienean egingo da 25 erakusketa-postugaz
2008-11-03 14:45Leioako Artisautza eta Gastronomia Azokea herri bizkaitarreko Boulevardean egongo da kokatuta, zapatuan eta domekan eta goizez 10:30etatik 14:30etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00etara zabalduko ditu ateak.
Artelan Berreginen Museoan Belen-erakusketea izango da Bizkaiko Belenzaleen Alkartearen 50. urteurrena ospatzeko
2008-11-03 13:48 KultureaBizkaiko Belenzaleen Alkartearen sorrerearen berrogeita hamargarren urteurrenean eta Estaduko Belenzaleek Bilbon egingo daben XLVI. Biltzarraren haritik, Museoak jaiotza-estilo desbardinen historia laburbiltzen dauen ibilbidea eskainiko dau zemendiaren 16ra arte.
'Lau oinak emonda' argazki erakusketea Bilbon
2008-11-03 11:56 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bilboko Udaleko Euskara sailak antolatutako saio osogarrien barruan, argazki erakusketa berezia izango da astelehenetik aurrera Zazpi Kaleetako La Bolsa eraikinean.
Balmasedako sutearen 200. urteurrena gogoratzeko antzezpen bat antolatu da
2008-11-03 11:32Zemendiaren 8an 200 urte beteko dira 1808an Balmasedan (Bizkaia) sutea izan zanetik, eta, hori dala eta, iragana babestu eta zabaltzeko asmoz, Balmasedako Udalak sute haren antzezpena antolatu dau herriko bizilagun ugariren laguntzinoagaz. Antzezpena zemendiaren 8an izango da, 18:30etik 20:30era.
Miren Amurizaren estreinaldi zoriontsua
2008-11-03 10:08 BertsolaritzeaTxapelketan lehenengoz kantau eta Miren Amuriza berriztarrak irabazi dau Larrabetzun Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketea eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara.
AC/DC taldeak BECen joko dau apirilaren 4an
2008-10-31 15:44 MusikeaAC/DC talde australiarra Bartzelona eta Madrilen kontzertuak emon ostean, Barakaldora etorriko da apirilaren 4an. Hitzordua Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan izango da.
Halcon Viajesek Unai Basurkoren abenturea babestuko dau
2008-10-31 14:55 Euskaldunak munduanHalcón Viajesek 6.000 euroko balioa dauen txeke bat emon deutso Unai Basurkori, nabigatzaileak Pakea Bizkaia ontzian munduari bira emotea lortzen badau diruan bihurtuko dana.
'Milloitik mundura', Angel Ugartebururen bizipenak plazan
2008-10-31 14:41 KultureaEz da erraza liburua zelakoa dan definidutea. Ez da biografia hutsa, ez da kontakizun etnografikoa eta ez da lehenagoko bizimoduaren goralmenak egitea be.
Baditu irabazleak Bermeoko Gazte Bidaia Argazki Lehiaketeak
2008-10-31 12:10Aitor Gonzalez Barinagarrementeria gernikarraren 'Gora Kurdistan' argazkiak irabazi dau GIZek antolatutako Gazte Bidaia argazki lehiaketea.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...