Hilebeteko epea dago 2011ko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketan lanak aurkezteko

Bizkaie! 2011-05-10 12:37
Lanak aurkezteko azken eguna 2011ko bagilaren 10a izango da. Lehiaketearen irabazleak 2.500 euro jasoko ditu.

Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak lehiaketea antolatu dau 2011ko Aste Nagusia iragarriko dauen kartela aukeratzeko. Ondokoak dira baldintzak: obrak originalak izango dira eta teknikea aukerakoa; egile bakotxak lan bi aurkeztu leikez gehienez be.

Neurriari jagokonez, kartela 70 zm. x 50 zm. neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik barik aurkeztu behar da derrigor. CD bat, 110 x 79 pixeleko eta 72 PPP bereizmeneko argazki txikiagaz eta 700 x 500 pixeleko 72 PPP bereizmeneko argazki handiagaz.

Karteleko testua hau izango da: Bilbao 2011, Aste Nagusia, abuztuak 20-28.

Lanak aurkezteko epea eta lekua: azken eguna 2011ko bagilaren 10a (13:00etara arte) Turismo eta Jaietako Sailean (Zabalgune Plaza, 11, 1º 48009 Bilbo) 09:00etatik 24:00etara.

Informazinorako telefonoa: 94 4203147.

Lanak lemeagaz eta egilearen izenpe barik aurkeztu beharko dira. Lema bera daroan gutunazal zarratu batean egilea nor dan jakiteko datuak adierazoko dira, curriculum laburra, telefono zenbakia eta NANaren zenbakia barne.

Saria: lehiaketearen irabazleak 2.500 euro jasoko ditu.

Saririk emon barik be itxi daiteke, aurkeztutako kartelek behar ainako kalidaderik ez badaukie. Kasu horretan, epaimahaiak uriko artista edo estudio entzutetsuren bati eskatu ahal izango deutso kartela egiteko.

Kartelak teknika aldetik tonalidade-aldaketaren bat beharko baleu hobeto inprimiduteko, edo Aste Nagusiko daten akatsak edota ortografiari buruzkoak balegoz, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta beragaz lankidetzan. Ordenagailuz egin ezkero, irabazleak kartela euskarri informatikoan (CD) aurkeztu beharko dau inprimiduko dan neurrian (70 zm. x 50 zm.).

Epaimahaia jaietako Batzordeak izentauko dau eta 6 kide izango ditu. Horreetako hiruk arte eta publizidade alorragaz zerikusia eukiko dabe, beste bat konpartsen ordezkaria izango da, beste bat Udalbatzaren ordezkaria eta azkena Jaietako batzordeburua izango da. Sei kartel aukeratuko ditue.


Kartel irabazlearen aukeraketea:

Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta Zabalgune eraikinean eta udalaren webgunean jarriko ditu ikusgai; ondoren, herritarrek parte hartzeko aldia zabalduko da, gitxienez hamar egunekoa. Herritarrek banakako botoaren bidez parte hartuko dabe eta boto gehien jasoten dauen kartela izango baita sariaren irabazlea. Herritarrek parte hartzeko aldia zein bozketearen prozedurea behar dan momentuan eta moduan iragarriko dira.

Epaimahaiak lehiaketatik kanpo itxi leikez lanak: egilea nor dan dudan dagoanean; personen duintasunaren kontra doazenean; beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituenak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspirautakoak izanik eta eurekaz dituen bardintasunez epaimahaia jaubeturik, originaltasunik ez dabela erabagiten dauenean; herri-bozketea hasi ondoren ixten bada lanen bat lehiaketatik kanpo, bozketeak jarraitu egingo dau ganerako finalistakaz.

Epaimahaiaren eskumenak bere horretan itxita, herri-bozketea egiteko epearen barruan aurkezten diran kexak baino ez dira kontuan hartuko. Epaimahaiaren erabagia atzera bueltarik bakoa izango da. Halan da be, epaimahaiak erabagia berriro aztertu eta balio barik itxi leike aurreko puntuko gorabeheraren bat gertatzen danean.

Bilboko Udalak kartel irabazlearen jaubetza ez eze, jentaurreko komunikazinorako, kopietako eta banatzeko eskubideak be eskuratuko ditu; eskubide horreek Udalarenak baino ez dira izango.

Lanak ikusgai jarri ahal izango dira Jaietako Batzordeak aukeratuko dauen lokalean. Espazio kontuagaitik, epaimahaiak erabagiko dau zeintzuk erakutsiko diran, kartelen kalidade artistikoa kontuan hartuta. Sei kartel finalistak aukeratu eta 2011ko abuztuaren 31ra arte ikusgai jarteko eta eurei zabalkundea emoteko eskubidea izango dau udalak. Epe horretan eskubideak doban eta berari bakarrik laga jakozala ulertuko da obren erakusketea amaitu arte.

Turismo eta jaietako Sailean jaso ahal izango dira saria irabazi ez daben lanak, 2011ko irailaren 6tik irailaren 30era bitartean, 09:00etatik 14:00etara. Hortik aurrera, Udalak erabagiko dau bere kabuz zer egin jaso ez diranakaz. Udalak ez dau bere gain hartuko aurkeztutako materialek alde batetik bestera eroan, erabili, ikusgai jarri, biltegian gordekeran edota antzekoetan izan leikiezan kalteen erantzukizunik.

Lehiaketan parte hartzeak baldintza guzti-guztiak onartu dirala esan nahi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu