Getxoko toponimia bizikleta ganetik ezagutzeko aukera ederra

Bizkaie! 2011-05-13 13:25

Getxoko Udalak eta Bizarra Lepoan euskera alkarteak Getxo ezagutzeko ibilbideak ekimena abiatu eban apirilean, eta maiatzaren 14an bigarren urteerea egingo dabe. Zapatuko ibilbide toponimiko hau bizikletaz izango da. Hitzordua 9:00etan da, Getxoko Andra mari eleizan.

Hiru ordu inguruko osteratxua izango da, kostaldetik eta baserrien aldetik. Inguruko landaretzea, animaliak, baserrien arkitekturea, geologia, historia, paisajea eta aspaldiko lanbideen ganeko azalpenak eskainiko ditue gidariek, eta horreek guztiorreek lekuen izenetan, toponimian, euki daben eragina be azalduko dabe.

Getxoko Udaleko arduradunek jakinarazo dabenez, izena emotea beharrezkoa da, horretarako 688 635 350 telefonora edo getxo.toponimia@gmail.com posta elektronikora jo daiteke.

Beste hiru ibilbide antolatu ditue hurrengo asteetarako: maiatzaren 28an, Getxo Barria; bagilaren 2an, Kostaldea; eta, bagilaren 25ean, Betiko Getxo (bizikletaz).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu