Octave One 'Live' izango da maiatzeko Art After Dark saioko protagonista nagusia

Bizkaie! 2011-05-12 18:22   Musikea

Octave One Live eta Love of Lesbian DJ Set izango dira maiatzeko Art After Dark saioko protagonistak Bilboko Guggenheim museoan. Emonaldia maiatzaren 13an izango da.

Octave One Live eta Love of Lesbian DJ Set izango dira maiatzeko Art After Dark saioko protagonistak Bilboko Guggenheim museoan. Emonaldia maiatzaren 13an izango da.

Gauerdi aldean, AEBetako Detroit uriko Octave One Live taldeak bere doinu arrakastatsuenak ipiniko ditu. DJ ezagunek miresten dabe Detroitekoen lana, besteak beste, Little Louie Vegak, Danny Tenagliak eta Jeff Millsek. Lenny eta Lawrence Burden anaiek osotzen dabe taldea. Artista ezagunen lanetan parte hartu dabe urteotan, esaterako, Massive Attack, Derrick May, Underground Resistance eta Inner City taldeekaz.

Burden anaien aurretik, 23:00etatik aurrera, Love of Lesbian DJ Set arduratuko da musikea ipinteaz. taldeko hiru kideak pop-rock indie estiloan gustura dabilz. Baina, Madel Fever klubeko DJ egoiliarrak hasiko dau maiatzeko Art After Dark saioa, jantzarako musikea ipiniz.

Musikea entzuteaz gan, bisitariek erakusketa bi ikusteko aukerea eukiko dabe: Kaosa eta klasizismoa: artea
Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
eta Bitarte argitsua: The D.Daskalopolous Collection.

Museorako sarrerearen truke Fever kluberako dobako txartela emongo jake gau horretan bertan 00:00etik aurrera erabilteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu