Markos Untzetak blues doinuak batu ditu 'Mississipi' disko barrian

Bizkaie! 2011-05-13 15:51   Musikea

Markos Untzetak blues doinuak batu ditu aurkeztu barri dauen Mississipi (Gaztelupeko Hotsak) diskoan. Robert Johnson, Buddy Holly, Elvis Presley eta Hank Williams musikariak gogoan hartu eibartarrak ditu lan barrian.

Diskoaren izenburuak berak argi erakusten dau nora eroango gaitue Untzetak, Mississipi errekaren ingurura, bluesaren, gospelaren eta country musikearen eremura, hain zuzen be. Lau urte emon ditu eibartarrak diskoa hirugarren diskoa atontzen. Aurretik, Gauaren basamortuan (Gaztelupeko Hotsak) atara eban, 2002an; eta Zenbat euri (Hirusta), 2006an.

Mississipi Sweet Soul estudioan grabau dau diskoa. Hamabost musikarik parte hartu dabe grabazinoan: Daniel Merino, Pit Idoyaga, Txomin Guzman, Mikel Fernandez, Juan Uribe, Saul Santolaria... Kolaboratzaileen zerrendea be kuzea da: Diego Lasheras, Manu Iturregi, Juan Gumuzio, Asier Ituarte, besteak beste.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu