Eusko Jaurlaritzeak 7,2 miloe euro baino gehiago bideratuko ditu ardaoaren sustapenerako
2010-02-10 09:58 Jan edanakArdaoaren Batzorde Aholku-emoile sortu barrian, sektoreko hainbat eragilek ideiak emongo ditue, eta ardaoaren sektoreak zer behar dituan eta alkarregaz zer estrategia erabili behar daben esango deutsie administrazinoari.
Amorebieta-Etxanoko Mangamore´10 lehiaketako kartela Facebook-en bitartez aukeratuko da
2010-02-09 14:13 kulturbizEkimen dibertigarri hori erabili dau Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gazte Informazio Bulegoa bitarteko, Mangamore’10 iragarri eta 400 euroko saria jasoko duen kartela aukeratzeko lehiaketea martxan jarteko. Jardunaldiek Facebook-en daukien hormearen bitartez, jarraitzaileek edizino barrirako kartelak proponidu eta aukeratu ahal izango ditue.
Bilboko Udal Musika Eskoleak aurtengo formazino tailerrak aurkeztu ditu
2010-02-09 13:03 MusikeaIkastaroen matrikula epea zezeilaren 8tik aurrera zabalik izango dabe kurtso bakotxeko plaza kopurua bete arte eta eskoletako ikasle zein irakasle eta interesauta dagoan publiko zabalarentzat dira. Ikastaroak, BilbaoMusikako egoitzan emongo dira, Bilboko Sorkunde kaleko 8. zenbakian.
Schommerren lanaren atzerabegirakoa, Bilboko Arte Eder Museoan
2010-02-09 12:00 Kulturea Schommer. Atzerabegirakoa 1952-2009Alberto Schommer (Vitoria-Gasteiz, 1928) argazkilariak bere lanaren lehen atzerabegirakoa aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoan. Bere ibilbide profesionaleko 55 urtetan egindako 100 lan batu ditue.
Zientzia euskal gizartera hurreratzeko eta zabaltzeko akordioa sinatu dabe Elhuyar Fundazinoak eta Jaurlaritzeak
2010-02-09 11:13 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak eta Elhuyar Fundazinoak alkarlan-akordioa sinatu dabe Gasteizen, euskal gizarteari 2010ean zientzia hurreratzeko eta zabaltzeko helburuagaz. Hitzarmenagaz, Jaurlaritzeak 150.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Elhuyar Fundazinoari, igaz baino 30.000 euro gehiago.
Guggenheim Bilbao Museoko 'Frank Lloyd Wright' erakusketeak 233.000 bisitari jaso ditu, amaitzeko egun gitxi falta dirala
2010-02-09 10:06 Kulturea2009ko irailaren 22an edegi zan erakusketea Iberdrolaren babesari esker, eta publikoak eta kritikak 'harrera ona' egin deutse. Frank Lloyd Wright arkitekto estadubatuarrari Europan inoiz eskaini jakon erakusketarik zabalena da.
Bidebarrieta Kulturguneak 'Darwinen Eguna' ospatuko dau
2010-02-08 17:18Bidebarrietako Liburutegiak hiru berbaldi eta mahainguru bat jasoko ditu datorren barikuan, zezeilak 12, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, orain 201 urte Charles Darwin jaio zan egunagaz bat etorriz mundu osoan ospatzen dan 'Darwinen Eguna' ospakizunaren barruan.
Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketea 2010
2010-02-08 14:15 BertsolaritzeaAurten, Arabako Bertsozale Alkarteak urteroko bertsolari txapelketea bi urtean behin egitea erabagi dau, eta tarteko urte horretan, modu herrikoi batean eta taldeka beste txapelketa bat antolatzea, bertsolaritzearen parte aktibo jente gehiago bihurtzeko, sarea handitzeko, eta erakusteko bertsolaritzea ez dala gitxi batzuen kontua.
Estitxu Arozenak Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan kantauko dau
2010-02-08 12:09 BertsolaritzeaGaresen jokatu zan pasa dan zapatuan, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken saioa, finalaurrekoen atarikoa, hain zuzen be, eta kopla barik Estitxu Arozena izan zan nagusi, bi aldiz Nafarroako txapelduna izandakoa, hiru urteko atsedenaldi baten ostean barriro itzuli dana.
Hazkundea eta zabalkundea dira Elhuyarren helburuak datozan hiru urteetarako
2010-02-08 11:48 Euskerea berbagaiHazi eta zabaldu. Horreek dira Elhuyarren helburu korporatiboak, datozan hiru urteetarako. Elhuyar Fundazinoak gogotsu eta baikor ekin deutso 2010. urteari. Elhuyarren Patronatua 2009. urteko balorazinoa egiteko eta 2010. urteko kudeaketa-plana onartzeko batu da. Bilera horretan, 2009ko irailean amaitu eban V. Gogoeta Estrategikoaren aurkezpena egin dau.
Francis Xavier Pasionen 'Jay' filmak irabazi dau Zinegoak 2010
2010-02-08 11:09 BarriakMichele Philibert, Cossimo Santoro eta Gorka Cornejok osotu dabe Zinegoak, Bilboko Gay-lesbo-trans VII. Nazinoarteko Zinemaldiko epaimahaia, eta aho batez ebatzi dabe zuzendari filipinarraren obrea saritzea. Fikzinozkoa izan arren, zinema dokumentalaren mugan dagoala balorau eta txalotu dabe.
Ander Iturriotz izango da aurrerantzean Euskal Idazleen Alkarteko buru
2010-02-08 10:26 KultureaAnder Iturriotz (Ordizia, Gipuzkoa, 1961) izentau dabe EIE Euskal Idazleen Alkarteko buru, Irurtzunen (Nafarroa) joandako zapatuan egindako batzar nagusian. Fito Rodriguezen lekukoa hartuko dau Iturriotzek eta beragaz batera beste sei idazlek osotuko dabe EIEren Zuzendaritza Batzordea: Castillo Suarez, Aitor Txarterina, Juan Mari Apaolaza, Carmen Valois, Josu Jimenez Maia eta Iñaki Frierak.
'Barrebarrabarra' ekimena abiarazo dabe Getxon
2010-02-05 14:04 Euskerea berbagaiGetxoko Udaleko Euskera Sailak euskaltegietan euskera ikasten dabizan ikasleak izan ditue gogoan Barrebarrabarra jardunaldiak antolatzerakoan eta antzezlan bi izango dira egitarauko ardatz nagusiak: Euskarazetamol eta Xabinator.
Abizenak euskal grafiaz jarteko kanpainea abiarazo dau UEMAk
2010-02-05 13:36 Euskerea berbagaiUEMAko herrietako etxe guztietara helarazo dabe abizenak euskalduntzeko kanpainea; izan be, neguko UEMAren Berripaperean tarte bat eskaini deutsie kanpaineari, eta herritarrek beren postontzian jasoten dabe Berripapera.
Elgoibarreko Udal Musika Bandearen 125. urteurreneko ekitaldiak martxan
2010-02-04 14:12 Musikea1885eko garagarrilaren 1ean sortu zan Elgoibarko Udalaren Musika Bandea eta, beraz, 2010ean Udal Musika Bandearen 125. urteurrena da. Urte horreetan guztietan, egoera gatx eta goxo ugari bizi izan ditu taldeak.
Pello Ramirezek 'Eskuz lurrari' izeneko bakarkako bigarren lana kaleratuko dau martian
2010-02-04 13:11 MusikeaPello Ramirez musikari eta konposatzaileak bakarkako bigarren diskoaren grabazino-lanak amaitu ditu Elkarreko estudioetan. Bigarren lan honen izenburua Eskuz lurrari izango da eta diskoa martiaren 25ean aurkeztuko da. Orain dala bost urte kaleratu eban Ramirezek bere lehenengo diskoa: Haize oihalak.
Bakeprozesua.org, bakeaz alkarrizketarako plaza publikoa
2010-02-04 11:06Bakea eta alkarbizitzan interesa daben pertsonek berba egin eta ekarpenak egin ahal izango ditue bakeprozesua.org blog kolaboratiboan bakea eta normalizazinoa lortze aldera lagun leikien gai orori eta helburu horreek lortzeko Lokarriren lanaren lehentasunei buruz.
Emakume etorkinei buruzko 'Giza Art' erakusketea Abanto-Zierbenan dago egunotan
2010-02-04 10:33 KultureaOraingo honetan, emigrazinoaren fenomenoari buruz bizkaitarrak sentsibilizetako Hibai Agorria argazkilari profesionalak zuri-baltzean egindako hogei irudi erakusten dira.
Keu Agirretxearen disko barria, doban
2010-02-04 09:40 MusikeaHilero abesti bana zabaltzea da asmoa, urtarrilean hasi eta urria bitartean. Abesti bakotxa eskuragarri ipiniko da Keu Agirretxea eta Hotsak webgunetan eta grabazinoari buruzko barriak Keu Agirretxea blogean jarraitu ahal izango dira testu, argazki, audio eta bideoaren bidez.
Pilar Zubiaurre: oihartzunik bako intelektuala
2010-02-03 17:45 LiteraturaPilar Zubiaurreren bizitza eta lanei buruzko liburua argitaratu dabe Garaiko Udalak, BBK eta Gerediaga Elkarteak, Nebraskako (AEB) Lincoln Unibersidadeagaz alkarlanean. Liburua zezeilaren 6an, eguerdiko 12:30etan aurkeztuko dabe Garaiko udaletxean.






Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...