Iparraldeko musikarien lanen bloga

Bizkaie! 2006-05-11 02:00

Thierry Biscaryk Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako musikarien ganeko blog bat zabaldu barri dau. Sei urtez informazinoa batzen egon ostean jaio da Kalapita izeneko bloga (http://kalapita.blogspot.com).

Getxoarte, artista gazteen erakuslehioa

Bizkaie! 2006-05-11 02:00   Kulturea

Maiatzaren 19tik 21era, Getxoarte 2006 ekimenak 60 artista gazteren partaidetzea izango dau aurten.

Antxoa kiloa 24 euroan

Bizkaie! 2006-05-11 02:00

Ondarroako lonjan antxoa kiloa 24 euroan saldu eben atzo, inoiz baino karuago hain zuzen be.

Herrien Arteko Berba Probea Mungian

Bizkaie! 2006-05-10 02:00   Bertsolaritzea

Datorren zapatuan, maiatzaren 13an, Mungia eta inguruko gazteek desafio garrantzitsua daukie Herrien Arteko Lehenengo Berba Proban.

Gusa Rock astegoienean Durangon

Bizkaie! 2006-05-10 02:00   Musikea

Gusaren aldeko jaialdia antolatu dabe astegoien honetarako Durangon. Ken Zazpi, Gatibu edota Bebe lako talde ezagunak izango dira bertan.

Britney Spears bigarren semearen zain

Bizkaie! 2006-05-10 02:00

Zurrumurruak aspaldi bueltaka ibili arren, azkenean baieztu da barria: Britney Spears abeslaria umedun dago barriro.

Lata baten irudia 11,7 miloe dolarretan

Bizkaie! 2006-05-10 02:00

Andy Warhol artistearen ‘Small Torn Campell Soup Can (Peper Pot)’ obrea 11,7 miloe dolarretan (amerikar) saldu barri da.

Fant Zinema Fantastikoa, barikura arte Bilbon

Bizkaie! 2006-05-10 02:00   Barriak

Bilboko Fant Zinema Fantastikoaren jaialdian hainbat film egongo dira ikusgai gaurtik domekara bitartean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Osaba Bin Floren' liburua gazteleraz argitaratu da eta katalaneraz argitaratzear dago

Bizkaie! 2006-05-10 02:00   Euskerea berbagai

Planeta argitaletxeak gaztelerazko edizino atara dau eta, laster, katalanez irakurgai egongo da La Galera argitaletxearen eskutik.

Bizkaiko Pop Rock Taldeen XXI. Erakustaldian parte hartzeko azken egunak

Bizkaie! 2006-05-10 02:00   Musikea

Bizkaiko Pop Rock Taldeen XXI. Erakustaldian parte hartzeko maketak aurkezteko epea maiatzaren 15ean amaituko da.

Gipuzkoako jantzak sarean

Bizkaie! 2006-05-10 02:00

'Gipuzkoako Dantzak' webguneak (http://gipuzkoa.dantzak.com) lau urteko lanaren ondoren, lurralde historiko horretako jantzen ganeko informazino ugari jaso dau.

Van Morrisonen Bilborako bi kontzertuetarako sarreren erdiak baino gehiago saldu dira honezkero

Bizkaie! 2006-05-09 02:00   Musikea

Van Morrison musika irlandarrak Bilboko Euskalduna Jauregian joko dau bagilaren 27an eta 28an, eta bi egunetarako sarreren erdiak baino gehiago saldu dira honezkero.

Euskal Film Laburren Zikloa Berrizen

Bizkaie! 2006-05-09 02:00   Barriak

Berrizko Udaleko Euskara Sailak eta Kultura eta Bardintasun Sailak Euskal Film Laburren zikloaren hirugarren edizinoa antolatu dabe maiatzaren 11n hasi eta bagilaren 1era bitartean.

Bilboko Caóstica Film Laburren IV. Jaialdia martxan

Bizkaie! 2006-05-09 02:00   Barriak

Caóstica Film Laburren IV. Jaialdian 56 film ikusteko aukerea dago Bilbon datorren domekara bitartean. Injinerutza Eskolan, Caos Club pubean eta Vanguardia arte galerian eskainiko dira laugarren edizino honetako emonaldiak.

'The case of Basque: past, present and future' ale monografikoaren jarraipena argitaratu dabe

Bizkaie! 2006-05-08 02:00   Literatura

Soziolinguistika Klusterrak euskerearen egoera sozilinguistikoa aztergai dauen 'The case of Basque: past, present and future' ale monografikoa argitaratu dau, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeagaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiagaz lankidetzan.

Durangaldeko Bertsolari Txapelketea 2006

Bizkaie! 2006-05-08 02:00   Bertsolaritzea

Finala maiatzaren 27an, Otxandioko pilotalekuan jokatuko da arratsaldeko 18:00etan eta parte hartuko daben 6 bertsolariak ondokoak izango dira: Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo, Gorka Lazkano, Garikoitz Sarriugarte, Amaia Aurrekoetxea eta Jon Unanue.

Literatur Musikatuaren Hilebetea Kalderapekon

Bizkaie! 2006-05-05 02:00

Gazte jenteari euren proiektuak aurkezteko leku fisiko bat baino gehiago eskaintzeko helburuagaz, literaturea eta musikea gustuko dituan jente talde baten aurrean emonaldia egiteko aukerea emongo deutsegu taldeei. Esaldi horrek laburbiltzen dau Kalderapeko Euskal Kultur Guneak antolatutako Literatur Musikatuaren Hilebetea egitasmoa.

Oskorriren 'The Pub Ibiltaria' CD barriko 17 kantuak telebistarako filmauko ditu TVEk

Bizkaie! 2006-05-05 02:00   Musikea

Oskorrik urtero plazaratzen dauen 'The Pub Ibiltaria' bildumeak hamar urte beteten dituanez, TVEk gauza berezi bat egitea pentsau dau, eta CD barriko 17 kantuak telebistarako filmauko ditu, ondoren, 17 egunetan, kantu bana emitiduteko.