'Mundu hobe batean' zinema-aretoetan ikusgai, Zinema Euskaraz programearen eskutik
2011-04-01 13:26 BarriakMundu hobe batean (In a Better World) filma euskeraz estreinauko dabe barikuan, hilaren 1ean, Euskal Autonomi Erkidegoko uriburuetan. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Zinema Euskaraz programearen barruan dago euskerazko hau estreinaldi hau.
Mundu hobe batean (In a Better World) filma euskeraz estreunako dabe barikuan, hilaren 1ean, Euskal Autonomi Erkidegoko uriburuetan. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Zinema Euskaraz programearen barruan dago euskerazko hau estreinaldia. EAEko hiru uriburuetan egongo da ikusgai; Bilboko Golem Alhondigan, Donostiako Trueban eta Gasteizko Floridan, hain zuzen be.
Zinema Euskaraz ekimenaren sustatzaileek adierazo dabenez, Mundu hobe batean filmak hainbat sari jaso ditu: Atzerriko Film Onenaren Oscar saria eta Urrezko Globoa. Horrezaz gan, 2010eko Sevillako Europar Filmen Zinemaldian epaimahaiak Zuzendari Onenaren saria emon eutson Susanne Bier-i, eta Gidoi Onenarena Bier-i berari eta Anders Thomas Jensen-i.
Filmaren argumentuari jagokonez, Anton medikua da protagonistea. Tarteka, Danimarkako herri txiki baten eta Afrikako errefuxiatu-eremu baten bizi da. Mundu guztiz desbardinak dira. Antonek eta familiak mendekua eta parkamanaren artean aukeratu beharra eukiko dabe.
Zinema Euskaraz programearen helburua herritarrei zinea euskeraz ikusteko aukerea eskaintzea da; zinema euskeraz eskatzen dabenentzako eskaintza nahikoa bermatzeko eta euskera kultura eta gizarte-erabilpeneko hizkuntza lez sustatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!