Bizkaiko 150 ikaslek parte hartu dabe gaur VIII. Coca-Cola Idazlan Lehiaketan
2011-04-01 15:23 sariak-autortzakBizkaiko hogeita hamairu ikastetxetako 150 ikaslek hitzordu berezia euki dabe gaur goizean Sarrikoko Fakultatean; izan be, Norbega enpresearen (Espainia iparraldeko Coca-Cola freskagarriaren botilaratze lantegia) Coca-Cola Idazlan Lehiaketearen zortzigarren edizinoa martxan dago.
Bizkaiko hogeita hamairu ikastetxetako 150 ikaslek hitzordu berezia euki dabe gaur goizean Sarrikoko Fakultatean; izan be, Norbega enpresearen (Espainia iparraldeko Coca-Cola freskagarriaren botilaratze lantegia) Coca-Cola Idazlan Lehiaketearen zortzigarren edizinoa martxan dago. DBHko 2. mailako gazteek gaur egindako proba idatzia probintzia mailakoa izan da.
Ikasle parte-hartzaileek aurretik erabagitako bost berba erabiliz osotu behar izan dabe idazlana. Sariketearen epaimahaian irakasleak, kazetariak eta kultur erakundeetako ordezkariak dagoz, Euskaltzaindiko buru Andres Urrutia be epaimahaikide da.
Bizkaiko hamabi idazlan onenek lehiaketearen finalean parte hartuko dabe, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako irabazleekaz batera. Finalista guztiek opari moltso bat jasoko dabe, eta probintzietako irabazleek sari bereziak eukiko ditue: lehenengo biek Europako uri batera bidaiatzeko aukerea izango dabe eta beste laurak Katalunia aldera joango dira.
Coca-Cola Idazlanen Lehiaketea 1960an sortu eben, eta euskerazko sariketea, 2003an. Urteotan 3.000 ikasle baino gehiagok parte hartu dau euskerazko idazlanetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!