Jorge Oteizaren 44.000 agiri ipini barri ditue Interneten

Bizkaie! 2011-04-01 16:30

Altzuzako Oteiza museoak Jorge Oteizaren 44.000 agiri ipini ditu Interneten. Besteak beste, artistearen artxibo personaleko 9.000 idatzi batu ditue www.museooteiza.org webgunean.

Altzuzako Oteiza museoak Jorge Oteizaren 44.000 agiri ipini ditu Interneten. Besteak beste, artistearen artxibo personaleko 9.000 idatzi batu ditue www.museooteiza.org webgunean.

Internet bidez agiri-ondarearen azterketea zabalik egotea Oteiza Museoaren helburu nagusienetakoa izan da, museoko arduradunek azaldu dabenez. Ondare hori Jorge Oteizaren obra eta pentsaera estetikoa ulertzeko beharrezkoa da, eta orain arte ezezagunak ziran agiri ugari erakusten ditu. Hainbat gairen ganeko idatziak dira: eskulturea, estetikea, artearen teoria, euskal linguistikea, euskal antropologia, eta abar. Agirietako batzuk ezin izango dira osorik erakutsi, pribadutasuna eta jaubetza intelektuala dirala-eta.

Aurkeztu barri dan sailkapen horregaz Jorge Oteizaren agiri-ondarearen konserbazinoaren, katalogazinoaren eta digitalizazinoaren zatia amaitzen da. Orain, Ikasketa Zentroak edukinak zabaldu eta gizarteratzeko ardurea hartuko dau. Horretarako, Jorge Oteizaren Liburutegira eta Artxibo personalera, Oteiza Museoko eskulturan espezializautako Liburutegira (3.500 agerkari baino gehiago dituana) eta Ikasketa Zentrorako bisita gidatuen egitaraua antolatuko dabe.

Bisitetan agiri-ondarearen gaur egungo egoerearen barri emongo da, eta katalogoa egiteko prozesua zein izan dan be azalduko dabe. Bisitak dobakoak izango dira, eta hileko bariku batean egingo dira. Hona hemen 2011rako jakinarazo dituen datak: apirilak 8, maiatzak 6, bagilak 1, garagarrilak 1, irailak 2, urriak 7, zemendiak 4 eta abenduak 2. Erreserbak egiteko 948 332074 telefono-zenbakira deitu behar da edo documentacion@museooteiza.org helbidera idatzi.

Ganera, Oteiza Museoko webguneak Liburutegi Digitala izeneko gunea zabalduko dau, museoak egiten dituan argitalpenak eta Jorge Oteizaren eta hari buruzko lan aitagarrienak batzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu