Kutxak bat egingo dau bihar Internet Eguneko ospakizunakaz, bere eragiketa guztien % 46,8 Saretik egiten baitira

Bizkaie! 2006-05-16 02:00

Gipuzkoa Donostia Kutxak, Interneten erabilereari begira, euskal finantza-sisteman dabilzan erakunde tradizionalen artean buruan dagoala erakusteko asmoagaz, bat egingo dau bihar eguaztena, maiatzak 17, Internet Eguna dala eta egingo diran ospakizun danakaz.

Berbaldi interesgarria Felipe Arrese eta Beitiaren heriotzearen 100. urteurrenaren harian

Bizkaie! 2006-05-16 02:00

Maiatzaren 20an, Felipe Arrese eta Beitiaren heriotzearen 100. urteurreneko ospakizunen barruan, Gerediagak eta Otxandioko Udalak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz, Enriqueta Sesmerosek berbaldi bat emongo dau Otxandion 'Euskal Herria eta Otxandio Felipe Arreseren garaian' izenburupean.

SPRIk nazinoartekotzeari buruzko I. Euskadi Intergune Foroa antolatu dau

Bizkaie! 2006-05-16 02:00   Euskaldunak munduan

Jardunaldiak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazokan izango dira, eta bertan izango dira SPRIren Kanpo Sareko kide guztiak, hau da, SPRIk 25 herrialde baino gehiagotan dituan agente eta aholkulari espezializatuak, euskal enpresei banan-banan azaltzeko jomugatzat dabezan herrialdeen berezitasunak eta han topau leikiezan aukerak.

Joseba Gojenolak irabazi dau Plazatik Gaztetxerako 2. kanporaketea

Bizkaie! 2006-05-15 02:00   Bertsolaritzea

Pasa dan barikuan jokatu zan Debako Gaztetxean, Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako bigarren kanporaketea. Jentez gainezka egon zan aretoa, izan be, 80 bat lagun inguru hurreratu ziran.

Arrakalak zarratu, CDa grabau

Bizkaie! 2006-05-15 02:00   Musikea

Bihotz Bakartien Klubak bagilean zarratuko ditu ARRAKALAK.

Labayruk Balendin Berriotxoaren lanak argitaratu ditu

Bizkaie! 2006-05-15 02:00   Literatura

Labayru Institutuak Balendin Berriotxoak 1845 eta 1858 artean euskeraz idatzi zituan hogei eskutitzen bildumea argitaratu dau.

Guns N´Roses Bilbao Live Festival jaialdian

Bizkaie! 2006-05-15 02:00   Musikea

Garagarrilaren 14an, Guns N'Roses talde amerikarrak joko dau Bilbao Live Festival jaialdian. Ganera, Pretenders eta Placebo musika-talde ezagunak be izango dira.

XVI. eta XVII. mendeetako Terranovako arrantzalekuen ganeko gorabeherak Mutrikun

Bizkaie! 2006-05-15 02:00

Michael Barkham kanadarrak Mutrikuko Historia Jardunaldien III. edizinoaren barruan, bigarren berbaldia eskainiko dau etzi, hilaren 17an, arratsaldeko 19:00etan hasita, Zabiel Kultur Etxean.

Madrileko I. Feria Erotikoa (Exposex)

Bizkaie! 2006-05-12 02:00

Madrileko San Isidro jai ospetsuakaz bat eginik, maiatzaren 12tik 17ra orain arteko hutsunea beteko dauen Lehen Feria Erotikoa izango da Leganesen, Exposex.

Sugan: gazte gara gazte

Bizkaie! 2006-05-12 02:00   Musikea

Gaztetasunak emoten dauen freskotasuna islatu guran, Beasaineko bost gaztek Sugan lehenego diskoa plazaratu barri dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alkarrizketen alde ezezaguna

Bizkaie! 2006-05-12 00:00   Bidaide
Korapiloa askatzea Hortik aurrera, Taiwaneko ‘espioiak’ beharrean ibili dira buru-belarri nire bizitzaren ganeko gorabehera guztiak jakin guran. Hogeita bost urteko gaztea naz, tokiko komunikabideetan nabilena eta hasiera batean zerbitzu sekretuek ukatu egin eustien alkarrizketarako eskabidea ‘Gara' eta ‘Berria’ egunkarietan kolaboretan dodalako. Euren esanetan, egunkari horreei holako alkarrizketa bat eskainiz arazoak sortu daitekez Espainiako gobernuagazko hartu-emonetan. Halan da guztiz be, zeozelako konpentsazino moduan edo Taiwaneko giza eskubideen eta demokraziaren aldeko erakunde batzuetako lagunen kontaktua emon eustien eta, horren ondorioz, ‘Gara’ egunkariko ...

Ardaoaren eta arrainaren bidea

Bizkaie! 2006-05-12 00:00   Antxinakoak Geurera
Bidearen azkena Baina garaiak aldatzen joan ziran eta beste bide batzuetan egindako hobekuntzek bide honen amaierea edo behintzat joan-etorrien murriztea eragin eben. Egindako aldaketak Errege eta agintarien interesen babeserako izan ziran eta, horren ondorioz, Bilbokoa edo Santanderrekoa bihurtu ziran bide nagusiak 1800. urtearen inguruan. Asier Madarieta, Abertzaletasunaren Museoko teknikaria

Gerra Zibilean fusilautako zortzi gorpu atara dabez hobitik Burgosen

Bizkaie! 2006-05-12 00:00   Kulturea
Aranzadik indusketa kanpainea hasi dau Zarautzeko Santa Maria La Realeko aztarnategian Aranzadi alkarteko arkeologoek indusketa kanpaina barri bat hasi dabe, daborduko laugarrena, Zarauzko Udalak Arte eta Historia Museoaren bitartez sustatutako ekimenaren barruan, herri gipuzkoarreko Santa Maria La Realeko aztarnategiaren iparraldeko eremuan. Orain arte, aztarnategiak aparteko emoitzak eskaini ditu, izan be, ondasun museistiko legez erregistrauak izan dira, eleizearen barruan nahiz kanpandorrean, Urola Kostako historia erromatarraren eta Erdi Aroaren ikerketarako eta ulerkuntzarako hondar arkeologiko bakarrakaz. Indusketea Santa Maria La Real aztarnategiaren ikerketa ...

Literaldia 2006

Bizkaie! 2006-05-12 00:00   Kulturea
Centre Cultural Euskal Etxea Placeta Montcada 1-3 08003 Barcelona Tel.-93.310.22.00 Fax.-93.268.40.80 barcelona@euskaletxeak.org www.euskaletxeak.org

Ardaoren kontsumoak behera egin dau

Bizkaie! 2006-05-12 00:00   Jan edanak
Labur-zurrean, datu horreekaz guztiakaz ondorio bi atara geinkez: alde batetik, mahaiko ardaoaren kontsumoa beherantz doala, nahiz eta gehien kontsumiduten dan ardaoa izan (% 60) eta, bestetik, ardao kontsumitzaileek beste ezaugarri batzuei erreparetan deutsela gero eta gehiago, batez be, ardaoaren kalidadeari. Imanol Sarasola, enologoa

Berri Txarrak Europara Viñarocken ondoren

Bizkaie! 2006-05-12 00:00   Musikea
Bizkaie!

Gaztetxe Martxea, 'Pausoz pauso autogestioari ateak zabaltzen' lemapean

Bizkaie! 2006-05-12 00:00   Kulturea
Gaztetxe Martxea // Ibilbidea: - Apirilaren 21ean, Maulen, hasiera ekitaldia. - Apirilaren 22an, Maule, Donapaleu, Izura, Donibane Garazi, Makea, Itsasu, Ezpeleta, Uztaritze (Gaztetxearen inaugurazinoa), Hazparne. - Apirilaren 23an, Hazparne , Mugerre, Baiona, Angelu, Miarritze, Senpere, Sara, Azkaine, Donibane Lohizune, Hendaia, Irun. - Apirilaren 24an, Bera, Elizondo. - Apirilaren 25ean, Lekunberri, Leitza, Tolosa, Ibarra, Anoeta, Billabona, Andoain. - Apirilaren 26an, Andoain, Hernani, Astigarraga, Donostia, Añorga, Lasarte, Usurbil, Orio, Zarautz. - Apirilaren 27an, Zarazutz, Zumaia, Zestoa, Azpeitia, Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Oñati, Arrasate. - Apirilaren 28an, Bergara, Plaentzi-Eibar, Elgoibar, Mendaro-Deba, Mutriku, Ondarroa, Berriatua ...