Apirilaren 2an izango da 18. Sopelako Esaera Zaharren Txapelketea
2011-03-22 10:42 BertsolaritzeaIzena emoteko epea martiaren 28ra arte egongo da zabalik. Izena emoteko 618 574 445 / 695 774 015 telefono zenbakiak erabili edo jose-p@aek.org/ aitor-f@aek.org posta helbideetan egin eskabidea.
Aurtengo edizinoan Bizkaiko txapelduna dan Arkaitz Estiballes bertsolariak hartuko dau parte, Alaia Martinegaz batera. Eurek botako ditue bertsoak arratsalde partean taldeek horreen barruan ezkutatzen diran esaera zaharrak zein diran asmau deien.
Ohikoa dan legez, herrian zehar jokatuko dira txapelketako lehenengo kanporaketak goizeko 11:00etatik aurrera, musikeak eta bertsoek lagunduta. Finalerdia eta finala, barriz, Ander Deuna Ikastolan ospatuko dira.
Sariak ez dira edozelakoak izango, talde irabazleak lau lagunentzako asteburuko egonaldia irabaziko dauelako landetxe batean. Bigarren, hirugarren eta laugarren geratzen diran taldeek, barriz, lau kiderentzako afari bana eskuratuko dabe.
Izena emoteko epea martiaren 28ra arte egongo da zabalik. Izena emoteko 618 574 445 / 695 774 015 telefono zenbakiak erabili edo jose-p@aek.org/ aitor-f@aek.org posta helbideetan egin eskabidea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!