Munduan galtzeko arriskuan dagozan hizkuntzen artean dago euskerea
2009-02-20 10:28 Euskerea berbagaiAma Hizkuntzaren Nazinoarteko Egunaren bezperan (Zezeilak 21) aurkeztu dau Unescok munduan galtzeko arriskuan dagozan hizkuntzen atlasa eta ondorio nagusienen artean, bost kontinenteetan 2500 hizkuntza dagoz galtzeko arriskuan, baita euskerea be.
Elebiden kexa, kontsulta eta iradokizunen kopurua % 25 igon da 2008an
2009-02-19 17:58 Euskerea berbagaiElebide, Hizkuntza Eskubideak bermatzeko zerbitzuan jasotako intzidentziak 2008an % 25 igon ziran aurreko urteagaz alderatuta. Jasotako kexa guztien artean, % 87 esparru publikoan gertatu zan. Hizkuntz urraketakaz lotutako kexak (% 97 euskeraz ez egiteagaitik) EAEren administrazino publikoan % 66tik 2007an % 45ra jatsi ziran 2008an.
Txirri, Mirri eta Txiribitonek txistulariaren figurea omendu dabe 'Petriri Danbolin' izeneko diskoan
2009-02-19 17:28 MusikeaTxirri, Mirri eta Txiribiton euskal pailazoak orain dala urte asko hasi ziran kantak sortzen eta moldatzen, publikoaren aurrean abesten eta diskoak grabetan. Oraingoan, Petiri Danbolin izeneko lana kaleratu barri dabe, txistu-doinuz osotuta.
Def Con Dos taldeak 'Hipotecate tu' disko barria aurkeztuko dau Bilboko Fnac dendan
2009-02-19 16:57 MusikeaGure inguruetan, Def Con Dos taldearen disko barriaren zuzeneko aurkezpenak datorren zezeilaren 27an, Iruñeako Totem aretoan eta martiaren 7an, barriz, Bilbon, Santana 27 aretoan izango dira.
Zurgai aldizkariaren XXX. urteurrena Juan Gelman poeta argentinarrari eskainitako monografikoa tarteko dala
2009-02-19 14:28Zurgai aldizkariko monografikoetan ohikoa dan legez, zenbaki berezi hau oso-osorik Gelmani eskainia izango da, bere bertsoen sailkapen bategaz. Baita, bere irudi eta obreari buruzko zenbait artikulu eta omentzen dan autorearen inguruan zenbait autorek idatziriko olerkiak argitaratuko dira.
Microsoft Local Language Program Award saria jaso dau Eusko Jaurlaritzeak
2009-02-19 10:29 Euskerea berbagaiSari honegaz, Microsoftek bere esker ona adierazo deutso Eusko Jaurlaritzeari, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen bidez, Estaduko eleaniztasuna teknologia barrietara eta Internetera zabaltzeko pausu sendoa emon dauelako.
Eusko Ikaskuntzak 13 lankidetza hitzarmen barri sinatu zituan 2008an
2009-02-18 14:14Eusko Ikaskuntzak 13 lankidetza hitzarmen barri izenpetu zituan 2008. urtean zehar Euskal Herriko beste horrenbeste udalakaz: sei Nafarroan, bost Bizkaian, bat Gipuzkoan eta beste bat Araban.
Bilbo heavyaren uriburu, Marilyn Manson, Mötley Crüe eta Anthrax taldeakaz
2009-02-18 10:51 MusikeaHeavy zaleen gozamenerako, bagilaren 19an eta 20an, II. Kobetasonik Jaialdia egingo da Bilboko Kobetas mendian eta honezkero badakigu bi egunetarako sarrera-bonoa 85 euroan jarriko dabela salgai.
Jaurlaritzeak 'ontzat' emon dau euskera gaietarako Euskerearen Erakunde Publikoagaz daukan hitzarmena
2009-02-17 17:08 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak ontzat emon dau gaur euskerearen ganeko hizkuntza-politikako gaietan mugaz bestaldeko lankidetzea garatzeko eta erakunde mailako hartu-emon iraunkorrak ezartzeko eta garatzeko Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoaren 2009. urteari jagokon alkarlanerako hitzarmena.
Badatoz Bilboko 30. aratusteak
2009-02-17 14:502009an, Bilboko Aratusteek 30 urte beteko ditue eta Farolin eta Zarambolas, Aratusteko personaiarik bertokoenak, barriz, zilarrezko ezteiak. Hori dala-eta aurtengo Aratusteei hasierea emoteko Bilboko Musika Bandak Aratusteetako Kontzertu Berezia eskainiko dau zezeilaren 19an, Bilboko Zabalgune Eraikinean.
Murakami artista japoniarraren obra koloretsuak ikusgai Guggenheimen
2009-02-17 11:33 KultureaGaur hasita eta maiatzaren 31ra arte, Takashi Murakami (Tokio, 1962) artista japoniarraren atzera-begirako erakusketea izango da ikusgai Bilboko Guggenheim museoan. 90. hamarkadako lehen lanetatik hasita neurri handiko eskulturak eta animazinoak dira erakusketearen ardatz nagusiak.
Injinerutzearen aplikazinoak ikusgai 16 erakustokitan
2009-02-16 14:21Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak 'Injinerutzak Aurkezteko Jardunaldiak' antolatu ditu bigarren urtez, ikastetxe honetan preparautako profesionalen lanek izan leikiezan egungo eta geroko aplikazinoak erakusteko asmoz. Ekimenaren bitartez, gizarte modernoen zutabetzat joten dan lanbide honetara erakarri nahi dira Batxilergoko ikasleak.
'Ospela', Xabi San Sebastianen lan barria plazan
2009-02-16 13:58 Musikea'Ospela' Xabi San Sebastianen bakarkako bigarren diskoa da. Nortasunez beteriko rock melodiko interesgarria eskaintzen deusku, argi-itzaletan distiratzen daben 13 kanta zuzen, samur, bizi, gozo, sentibera eta, aldi berean, indartsu, bizitzaren iraganak ixten dituan zertzeladen lekuko musikal erakargarria osotuz.
Kirmen Uribe eta Vicente Molina Foix 'Eztabaidak Literatureagaz' programearen 2. topaketan
2009-02-16 13:36Jentaurreko berbaldi batez literaturgileakana hurreratzea proposatzen dauen Kultura eta Hezkuntza Sailaren 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenak bigarren topaketea dakar zezeilaren 17an, Kirmen Uribe eta Vicente Molina Foix idazleakaz. Topaketea, Felix Linares kazetariak zuzendurik egongo da eta 19:00etan hasiko da Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldien aretoan. Sarrera dobakoa da.
Ezusteko barik, Tafallan irabazi eta finalaurrekoetan da Silveira lesakarra
2009-02-16 12:07 BertsolaritzeaUrtebete txapelketetatik kanpo izan ostean, Nafarroako txapeldun bost aldiz izan ostean, saioa irabazteko faborito nagusia zan Xabier Silveira, eta ez zan ezustekorik izan. Edozelan be, bigarrenari, Xabier Legarreta Aranori atarako aldea sano txikia izan zan, puntu bakarrekoa, hain zuzen be.
'Ander' filmak Arte eta Saiakera Zinema saria irabazi dau Berlinalen
2009-02-16 11:54 BarriakFilma pasa dan eguaztenean emon eben Zoo Palasten aretoan, Panorama Berezia izeneko sailean. Osteko prentsaurrekoan, Caston pozik agertu zan, batez be filmak iraun bitartean ez ebalako inork aretotik alde egin, zuzendaria oso arduratuta egoan-eta filmaren erritmo trankilagaz.
Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena sariak bost jakintza-arlotako tesiak saritu ditu
2009-02-13 15:40 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibersidadeak euskerazko ikerketea bultzatzeko eta sustatzeko asmoz sortu barri daben saria bi urterik behin deituko da eta bost jakintza-arlo nagusi hartzen ditu. Aurtengo saridunak, bakotxa jagokon jakintza arloan, honako honeek izan dira: Francisco de la Hoz Mendez, Ekaitz Agirregoitia Marcos, Oroitz Jauregi Nazabal eta Ane Larrinaga Renteria.
AbTx09, sustraiak errotuz
2009-02-13 14:26 BertsolaritzeaAsier Otamendi 10. txapelaren bila
Zuhaitz forman dator 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketea baina zuhaitzetako adarretan gora igon beharrean, behera joanez: sustraiak aspaldi botatako zuhaitza da Arabako bertsozaletasuna, eta sustrai horreek errotzeko, indartzeko helburua dauka aurtengo txapelketeak.
Nabigatzaile euskaldunen kopurua gora doa gero eta erabiltzaile gehiago dituan Sarean
2009-02-13 13:39Euskeraz nabigau eben erabiltzaileen portzentajea % 21,8 hazi zan. Ingelesez nabigau ebenen portzentajeak gora egin eban, % 18,1, hain zuzen eta gaztelaniaz nabigau ebenenak be % 2,5 egin eban gora.
Ska musikearen birsortzea 'Vendetta' taldearen eskutik
2009-02-13 11:20 MusikeaEtapa profesional luze baten ostean, Luisillo Kalandraka eta Javier Etxeberriak proiektu musikal barri bati ekin deutse. Nazinoartean intensidade handiko ibilbidea bizi izan ondoren, proposamen barri bategaz datoz: 'Vendetta'. Zezeilaren 16an, taldearen izen bera daroan diskoa kaleratuko dabe.



Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...