Teknoskopioa ideia-lehiaketan, ikasleek blog bat sortu behar izango dabe
2008-10-01 15:24Lehiaketearen helburuak honako honeek dira: gazteen artean zientzia eta teknologiagazko zaletasuna eta jarrera ekintzaileak sustatzea. Blogak urriaren 31ra arte landu ahal izango dira eta sari-banaketea Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astean izango da, zemendiaren 10etik 16ra bitarteko egun batean.
'Bularretik mintzora' CD-liburuak irakurzaletasuna sustatuko dau 0 eta 6 urte bitarteko umeen artean
2008-10-01 13:01 Euskerea berbagaiLiburua irakurzaletasuna bultzatzeko urritik aurrera eta 2009ko apirilera bitartean egingo dan kanpaina batean erabiliko da. Hasieran Iurreta, Ermua, Oñati eta Amurrion egingo da, eta 2009ko apirilera arte EAEko herri guztietan eskainiko da, nahi izan ezkero kanpaineari ekin daiotsen.
'Atlas Historikoa. Euskal Herria munduan' liburua kaleratu dau Elkar argitaletxeak.
2008-10-01 12:32Euskal Herriko historiari 'gainbegiratu bat' emon gura deutso Eduardo Perez Rodriguezek eginiko atlas historikoak. Izaki bizidunen sorrerearen ganeko sarreratxu baten ondoren, Historiaurretik orain arteko Euskal Herriaren historia dau aztergai.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak Mariaren Bihotza eleizearen ganeko liburua argitaratu dau
2008-10-01 12:01Liburua Elias Mas Serra arkitektoak idatzi dau eta elizeak erakusketa-gunetzat eskaintzen dituan bereizgarriak eta San Frantzisko eta Bilbo Zaharra berregokitzeko daukan garrantzia nabarmentzen ditu.
'Gizon ikusezina Azokan' kartelak iragarriko dau aurtengo Durangoko Azokea
2008-09-30 17:54 KultureaDanetara, 22 kartel aurkeztu dira bigarrenez Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokako kartela aukeratzeko antolatu dauen lehiaketara. Aritz Zabala 25 urteko gasteiztarrak 'Gizon ikusezina Azokan' leloagaz aurkeztu dauen lana aukeratu dau epaimahaiak. Egileak 1.300 euroko saria jasoko dau.
Sagardotarako Sagarren I. Erakusketeak 49 sagar bariedade batuko ditu astegoienean Pagoetako Parke Naturalean
2008-09-30 17:45Pagoetako Parke Naturaleko Ibarrola Goikoa eta Orbelaun baserrietan ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak sagarrondo mintegiak, eta honeen helburua fruta-arbolen ezarpena sustatzea da, sagardotarako sagarrondoen landaketak berenberegi, egun dagozan bariedadeak hobetuz eta sagardaoaren kalidadea hobetzen lagunduz.
Kepa Junkerak 'Etxea'-n alkartu ditu lagunak
2008-09-30 16:02 MusikeaEstrella Morente, Victor Manuel eta Ana Belen, Miguel Rios, Miguel Bosé edota Loquillo euskeraz kantetan entzutea berezia da. Eta are bereziagoa euskal kantagintzearen altxorrak kantetan baditue. Bada, aitatutako artista horreek eta beste gehiago entzun daitekez Kepa Junkerak gaur aurkeztu dauen 'Etxea' diskoan.
Getxoko kirol alkarteen entrenamenduen berri emoten dauen gida bat kaleratu dabe
2008-09-30 15:50 Euskerea berbagaiGetxoko Udalaren eta Bizarra Lepoan euskara alkartearen arteko lankidetzearen emoitzea da gida hau. Danetara, 10.000 gida argitaratu ditue eta 6 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituen gurasoei bialduko deutsee.
'Star Wars' da zientzia fikzinozko pelikularik onena, inkesta baten arabera
2008-09-30 15:01George Lucasen historia izan da galdeketearen irabazlea botoen % 31gaz, 'Blade Runner', '2001: A Space Odyssey', 'Planet of the Apes' edo 'Star Trek' lako klasikoen aurretik.
BBKren hezkuntza-programek ikasturte barriari ekin deutsie Briñasko eta Sukarrietako egoitzetan
2008-09-30 14:30BBKren Gizarte Ekintzaren ikasle bizkaitarrentzako hezkuntza-programak abiarazo ziran joan dan astegoienean Briñasko (Errioxa) eta Sukarrietako (Bizkaia) egoitzetan, aurtengo hari pedagogiko legez ekologia, alkartasuna eta komunikazinoa aukeratuta.
Baga-biga diskoetxearen udagoieneko nobedadeak: OST, Gatibu, Korrontzi...
2008-09-30 11:54 MusikeaEl Desván de... Mungiako taldearen lehenengo lana 'Volver a empezar' da. Pop eta rock estiloak buztartzen dituan taldea 2006ko udan sortu zan eta diskoa egunotan aurkeztu dabe, Baga-biga diskoetxearen eskutik. Hona hemen diskoetxe bizkaitarrak datozan hileotan aurkeztuko dituan diskoak:
'Mugagabe – Arte guztiak guztientzat’ zirkuituaren antzerki lanak Ondarroan
2008-09-29 19:02 Kulturea‘Mugagabe — Arte guztiak guztientzat’ izeneko zirkuitua Bizkaiko antzerkien konpainiak batzen dituan zirkuitua da.
Euskaltzaindiaren Nazinoarteko XVI. Biltzarra, Iruñean
2008-09-29 17:33 Euskerea berbagaiBiltzarraren izenburua 'Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina' izango da eta Pirinioetako mendikate zabalaren bi aldeetako hizkuntzak eta kulturak ikertuko dira bertan.
Bilboko Udalak X. Miguel de Unamuno Saiakera lehiaketarako deia zabaldu dau
2008-09-29 15:56 Astelehena, irailak 29: Miguel de Unamuno EgunaAurreko edizinoan, nabarmen handitu zan aurkeztutako lanen kopurua, 29 saiakera lehiatu baitziran (bi euskerazko modalidadean eta 27 gaztelaniazkoan), 2007an saria lortu nahian aurkeztu ziran bederatzi lanen aldean.
Dantzaldia jaialdiak Erresuma Batuko hainbat konpainia ezagun ekarriko ditu Bilbora
2008-09-29 15:32 KultureaNazinoartekotasuna, bertokoa dana bultzatzea, gogoetarako eta ikerketarako gune izatea, komunikazinoa, lotura profesionala, erakundeen arteko kolaborazinorako zubia eta sortzaileen ikusgarritasuna dira, besteak beste, urritik abendura arte Bilboko Euskalduna Jauregian eta La Fundición Aretoan eskainiko diran jantza ikuskizunen helburu nagusiak.
Nerea Gomez bilbotarrak irabazi dau Bidaiariaren Txokoaren Postal Lehiaketea
2008-09-29 15:26Indiako errealidadearen aurrean harrituta eta mirestuta geratzen dan mendebaldeko begiradearen islak irabazi dau Begoñako Udaltegiak Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenez antolatzen dauen 'Bidaiariaren Txokoa' postal-lehiaketearen hirugarren edizinoa.
Donostiako Zinemaldiak Paul Newman eta Pedro Maso gogoratu zituan amaiera ekitaldian
2008-09-29 14:25 BarriakBien bitartean, Turkiako 'Pandora's box' filmak irabazi dau Donostiako 56. Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Yesim Ustaoglu zuzendariaren pelikulea da.
Deustuko Unibersidadeak Gertrude Ryan Katedra sortu dau amerikar eta europar ordenamendu juridikoak hurreratzeko
2008-09-29 11:52Katedra horren sorrereagaz, Deustuko Unibersidadeak, oro har, eta Zuzenbide Fakultadeak, berenberegi, bikaintasun akademikoan aurrerapausuak emoteko eta Zuzenbideko ikasketak etenbarik barritzeko konpromisoari erantzuten deutso.
'Kuadrillategi' egitasmoa egingo da Bermeoko Gaztelekuan urriaren 4tik aurrera
2008-09-29 11:22 Euskerea berbagaiAurreko urte bietan 12 eta 14 urteko bitarteko gazte koadrilek parte hartzeko aukerea izan dabe eta aisialdiko jarduera honek gaztetxuen artean izan dauen harrera ona eta arrakastea ikusita, ikasturte honetan zabaldu egingo da eskaintzea eta 16 urtera arteko gazte koadrilek be parte hartu ahal izango dabe. Izena urriaren 3a baino lehenago emon behar da.
Hizkuntza gitxituen egoerea aztergai Bilbon
2008-09-29 11:12 Euskerea berbagai EUDELek, Eusko Jaurlaritzeak eta EAEko foru aldundiek antolatu dabe UNESCO Etxearen laguntzazUrriaren 9an eta 10ean egingo daben biltzarra Nazino Batuen Erakundeak izetautako Hizkuntzen Nazinoarteko Urtearen barruan antolatu dabe, eta teknikariei eta hizkuntza gitxituen alorrean lan egiten dauen edozeini dago zuzendua.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...