Bigarren Errepublikako Misino Pedagogikoen ganeko zikloa Bilboko Guggenheim Museoan

Bizkaie! 2011-03-28 17:54   jardunaldiak

Espainiako Bigarren Errepublikan egin ziran Misino Pedagogikoak programen ganeko berbaldiak eta ikus-entzunezkoak eskainiako ditue martiaren 29an, 30ean eta 31n Bilboko Guggenheim Museoko Zero Espazioan.

Espainiako Bigarren Errepublikan egin ziran Misino Pedagogikoak programen ganeko berbaldiak eta ikus-entzunezkoak eskainiako ditue martiaren 29an, 30ean eta 31n Bilboko Guggenheim Museoko Zero Espazioan.

Zikloa Kaosa eta klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936 erakusketearen barruan antolatu dabe, eta Museoak urtero eskainiko dauen Pedagogia berritzaileak ikus-entzunezko programearen zati da.

Misino Pedagogikoek Bigarren Errepublikaren garaian (1931-1936) Espainiako hezkuntzan ikuspegi barritzailea ezarri eben. Maisu-maistrek, artistek eta intelektualek nekazal giroko herri txikietako biztanleen alfabetatzearen alde egin eben lana izango da berbaldien gaia. Misinoen iturria Irakaskuntza Erakunde Librearen filosofia izan zan, eta sasoi haretan Espainiako hezkuntzearen egoera txarraren ondorioz sortu ziran. Izan be, Europako ganerako herrialdeekaz konparau ezkero, eskolara joaten ez zan umeen kopurua oso handia zan, herri txikietan batez be.


Hona hemen zikloaren egitaraua:

- Martiak 29

Gonzalo Tapia zinemagilearen aurkezpena eta A lomos de una mula: las Misiones Pedagógicas de la Segunda República ikus-entzunezkoaren emonaldia.


- Martiak 30

Eugeni Bonet-en aurkezpena eta Estampas 1932, Los pueblos; 100% Residencia. Una tradición recuperada; eta Calle de la Paz ikus-entzunezkoak.


- Martiak 31

Aitor Larrabideren aurkezpena eta Miguel Hernández. Aniversario ikus-entzunezkoa.

Emonaldi guztiak 18:30ean izango dira, Zero Espazioan. Sarrerak 4 euroan salduko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu