Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Saria aurkeztu dau Artez Blai alkarteak
2011-03-28 11:11 KultureaAntzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz (martiaren 27a) bat eginez, Artez Blai kultur alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Nazinoarteko Sariaren laugarren edizinoa aurkeztu barri dau. Arte eszenikoen inguruko ikerketa eta ikasketak sustatzea da ekimenaren helburua.
Antzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz (martiaren 27a) bat eginez, Artez Blai kultur alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Nazinoarteko Sariaren laugarren edizinoa aurkeztu barri dau. Arte eszenikoen inguruko ikerketa eta ikasketak sustatzea da ekimenaren helburua.
Sariaren deialdia munduko edozein lekutako egileei zuzenduta dago. Arte eszenikoetako diziplina guztietako ikerketa, azterketa, teoria edo praktikak aurkeztu daitekez. Antzerkia, jantzea, magia, zirkua edo beste edozein arlotako lanak bialdu daitekez, bai arlo artistikotik edo teknikotik landuta.
Lanak originalak izan beharko dabe, euskeraz edo gaztelaniaz. Ganera, argitaratu bakoak izan behar dira; ez zatika, ez euskarri digitalean, ezta unibersidadean be. Argitaratzeko dagozanak be ez dira onartuko.
Testuak jasoteko epea 2011ko irailaren 20an amaituko da. Lanak Artez Blai Kultur Elkartera (Aretxaga 8. 48003 Bilbao) bialdu beharko dira, edo artez@artezblai.com helbide elektronikora. Lanik onenak 1.000 euroko saria jasoko dau eta testua Artezblai argitaletxearen Teoría y práctica atalean argitaratuko da.
Igazko sariduna Denis Rafter irlandarra izan zan. Rafter-en Hamlet en España lana laster egongo da kalean. Aurreko irabazleak ondoko honeek izan ziran: Zulai Macias Osorno mexikarraren El poder silencioso de la experiencia corporal en la danza contemporánea; Borja Ruiz bilbotarraren El arte del actor en el siglo XX - Un recorrido teórico y práctico por las vanguardias; eta, José Luis Arce argentinarraren La máquina border. Cuadernos de decoloniaje.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!