Capsula bilbotarrak bikain AEBetan
2011-03-28 12:39 MusikeaCapsula taldea 2011n barriro be izan da Austingo (Texas) SXSW nazinoarteko jaialdian eta barriro be oso harrera ona izan dau. Oraingoan, Nuvola aretoan eskainitako hogeita hamar bat minutuko emonaldiak oihartzun handia izan dau jaialdiko egunkari ofizialean, The Austin Chronicle kazetan.
Capsula taldea 2011n barriro be izan da Austingo (Texas) SXSW nazinoarteko jaialdian eta barriro be oso harrera ona izan dau. Oraingoan, Nuvola aretoan eskainitako hogeita hamar bat minutuko emonaldiak oihartzun handia izan dau jaialdiko egunkari ofizialean, The Austin Chronicle kazetan. Izan be, indar eta sasoi aparta dauen euskal taldetzat jo dabe, The Stooges eta Sonic Youth taldeak gogorarazoten dituala dinoe, aretoa ganezka egoala, ikus-entzuleak guztiz bereganatu zituala aparteko indar erakustaldia eginaz.
SXSW jaialdian presentzia handia dauen Kexp irratiak, Seattle uriko irratiak babes osoa erakutsi deutso taldeari, eta haren azken albuma, In The Land Of Silver Souls izenburukoa, egunero entzun daiteke hartan. Azken album hau, gainera, behin eta barriro nabarmendu eben jaialdiak iraun eban egunetan.
Nazinoarteko prentsan be nabarmendu egin dabe taldearen presentzia, eta David Fricke jn.ak (Rolling Stone aldizkariko Argitaldari Nagusia) barriro be Capsula taldearen jarraitzaile sutsua zala adierazo eban, izan be, taldeak Red Eyed Fly aretoan eskainitako kontzertuan izan zan eta hurretik gozau ahal izan eban emonaldiagaz, lehenengo lerrotik.
Bestalde, New Yorkeko seme Ivan Julian (The Voidoids, The Outsets) musikariak beste emonaldi arrakastatsu bat eskaini eban The Continental Club aretoan. Gaztelupeko Hotsak-en eskutik argitaratutako The Naked Flame diskora batutako kantuak aurkeztu zituan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!