Hogei taldek hartuko dabe parte Arrigorriagako XVI. Nazinoarteko Clown jaialdian

Bizkaie! 2011-03-28 14:20   Kulturea

Maiatzaren 5etik 8ra bitartean egingo da aurtengo Arrigorriagako XVI. Clown jaialdia. Hogei talde inguruk parte hartuko dabe festibalean eta bost Euskal Herrikoak izango dira. Emonaldiez gan jaialdiak ikastaro bat eskainiko dau, Johnny Melvilleren eskutik.

Maiatzaren 5etik 8ra bitartean egingo da aurtengo Arrigorriagako XVI. Clown jaialdia. Hogei talde inguruk parte hartuko dabe festibalean eta bost Euskal Herrikoak izango dira. Emonaldiez gan jaialdiak ikastaro bat eskainiko dau, Johnny Melvilleren eskutik.

Oraindino egitaraua goitik behera zehaztu barik badago be, bost estreinaldi egongo dirala aurreratu dabe festibalaren arduradunek. Ohiko zirku, antzerki eta pailazo ekitaldiez gan, jaialdiak ikastaro bat eskainiko dau astebete lehenago, apirilaren 29tik maiatzaren 1a bitartean, Johnny Melvillek gidatua. Esperientzia handiko artistea da Melville (Eskozia, 1948), munduko clownik onenetakoa. Hogeita hamar urteko ibilbide emonkorrean munduko hogeita hamar herrialde ingurutan aurkeztu ditu ikuskizunak. Kritikarien esanetan, ahotsa be erabilten dauen mimo honek sekulako erraztasuna erakusten dau ikus-entzuleekaz bat egin eta kontetan dituan istorioetan publikoa sartzeko, jantzak, akrobaziak edo kantak erabiliz.

Melvillek zuzenduko dauen ikastaroan (Performance dinamics) parte hartzeko beharrezkoa da izena emotea ondoko helbidera idatziz: inscripciones@aireaire.com. Informazino zabalagoa behar izan ezkero telefono-zenbaki honetara deitzeko aukerea dago: 620 543 668 (Isabel).

Melvillek mimoa, akrobaziak eta inprobisazinoa landuko ditu. Ganera, antzerki-jolasak eta ariketak, eta gorputz eta emozino formak eta beste hainbat teknika erabiliko ditu, group sensitivity-traing izeneko teknikea bere bai. Ikastaroa antzezle, kantari, jantzari, akrobata eta pailazoei zuzenduta dago, profesionalei zein ez profesionalei.

Horrezaz gan, maiatzaren 4an Ivan Pradok berbaldia eskainiko dau. Prado Payasos en Rebeldía taldeko kidea eta Festiclown jaialdiko zuzendaria da. Igaz Ramallah inguruan antzeko jaialdi bat atontzeko asmoz izan zan, baina Israelek kanporatu egin eban. Arrigorriagan orduan izandako bizipenen barri emongo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu