Julio Sotok irabazi dau Elizondoko finalaurrekoa

Bizkaie! 2011-03-28 10:51   Bertsolaritzea

Elizondo finalaurrekoa jokatuta, erabagita gelditu da apirilaren 9an Iruñeako Labrit pilotalekuan kantauko dauen zortzikotea. Finalaurrekoak irabazita: Jon Barberena, Estitxu Arozena eta Julio Soto. Puntuazinoaren arabera sailkatuak: Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros.

Lotura berezia dauka Lur aretoak Nafarroako bertsolaritzeagaz. Txapelketako final asko egin izan dira bertan, baina azken urteotan txiki gelditu da. Astegoienean aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa hartu dau eta giro ezin hobea izan da, 440 bertsozalek bete dabe aretoa eta pozik joan dira sei bertsolariek egin daben lanagaz.

Taula gainean Nafarroako azken hiru txapeldunak egozan: Julen Zelaieta, Xabier Silveira eta Julio Soto eta hirurak sailkatu dira finalerako. Julio Soto nagusitu da (415,5 puntu), baina tarte txikia atara deutso Xabier Silveira (413) bigarren sailkatuari; hirugarren postua saio oso ona egin dauen Julen Zelaieta (398,5) beratarrarentzat izan da.

Beste hiru bertsolariek ez dira txapeldunen aurrean kikilidu eta saio ona egin dabe Aimar Karrikak (374,5), Aritz Saraguetak (372,5) eta Iñigo Ibarrak (352,5).

Kontuak kontu, Elizondo finalaurrekoa jokatuta, erabagita gelditu da apirilaren 9an Iruñeako Labrit pilotalekuan kantauko dauen zortzikotea. Batetik, finalaurrekoak irabazi dituen hiru bertsolariak zuzenean sailkatu dira: Jon Barberena, Estitxu Arozena eta Julio Soto. Horreekaz batera puntuazinoz sailkatu diran beste bost bertsolarik kantauko dabe finalean: Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga eta Xabier Terreros.

Apirilaren 9ko finalerako sarrerak dagoeneko salgai dagoz ondoko helbidean:

http://www.nafarroakotxapelketa.com/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu