Nazinoarteko Zinema eta Gastronomia Jardunaldiak Gasteizen apirilaren 4tik 7ra
2011-04-04 12:37 BarriakMundu bat begirada anitz lemapean, apirilaren 4tik 7ra, arabiar herrietako, Alemaniako, Kataluniako, Frantziako, Galiziako, Greziako, Italiako, Japoniako, Poloniako eta Errusiako zinemagaz eta gastronomiagaz gozetako aukerea izango da. Ekitaldietarako sarrera libre eta dobakoa da, edukiera bete arte.
Gaur, apirilak 4, UPV/EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, Gasteizen Mundu bat begirada anitz lemapean, Zinema eta Gastronomia Jardunaldiak hasiko dira UPV/EHUko Lektore-irakasleak antolatuta. Apirilaren 4tik 7ra arte arabiar herrietako, Alemaniako, Kataluniako, Frantziako, Galiziako, Greziako, Italiako, Japoniako, Poloniako eta Errusiako zinemagaz eta gastronomiagaz gozetako aukerea izango da. Ekitaldietarako sarrera libre eta dobakoa da, edukiera bete arte.
Inaugurazinoan izango dira: Kepa Sojo: Arabako Campuseko, Unibertsitate Proiekziorako zuzendaria eta Nerea Madariaga, Letren Fakultateko Euskera eta Gizarterako proiekzinorako dekanordea.
Inaugurazio ekitaldian Un mundo muchas miradas-Mundu bat begirada anitz aldizkariko bigarren alea aurkeztuko da. Argitalpen honetan irakasle-lektoreek kolaboretan dabe eta beren irakaskuntzarako zein ikerketarako trebetasunak agirian jarriz, UPV/EHUren kultur eta hizkuntzalaritzako aberastasuna erakutsiko dabe.
Inaugurazinoaren ostean, 17:00etan, Taniya Gustaren ¿Habla Vd. mi idioma? berbaldia izango da azpititulazinoa eta bikoizketea gaiak ardatz hartuta. Hitzaldian bideo batzuk erakutsiko ditue azpititulazinoa eta bikoizketea informatikako programen bitartez zelan gauzatzen diran ezagutzera emoteko; holan ikus-entzuleek pelikula bateko alkarrizketak, gigoia itzultzeko eta bikoitzeko prozesua zelakoa dan hurretik ikusiko dabe.
Arratsaldeko 18:15ean, ‘De bares’ film galiziarraren proiekzinoaren ondoren, Galiziako produktuen dastaketea izango da. Aurten, Valdeorras eskualdea izango da protagonista eta hango produktu tipikoenak probau ahal izango ditue hurrratzen diranek: ardaoa, enpanadea edo queimadea.
Jardunaldien egitaraua
- Apirilak 4, astelehena:
16:30etan. Jardunaldien zabaltze ekitaldia eta Un mundo muchas miradas-Mundu bat begirada anitz aldizkariko bigarren alearen aurkezpena.
17:00etan. Hitzaldia Taniya Gustaren eskutik: Nire hizkuntza htz egiten al duzu?
18:15etan. Galiziera lektoradutza: De bares filma.
20:00etan. Galiziar janariaren dastaketea.
- Apirilak 5, martitzena.
10:00etan. Poloniera lektoradutza: Wojna polsko-ruska filma.
12:05ean. Errusiera lektoradutza: 12 filma.
14:45ean. Poloniar eta errusiar janarien dastaketea.
16:00etan. Japoniera lektoradutza: Despedidas filma.
18:20etan. Italiera lektoradutza: Ladri di biciclette filma.
20:00etan. Japoniar eta italiar janarien dastaketea.
Apirilak 6, eguaztena.
16:00etan. Alemaniar lektoradutza: Kirschblüten – Hanami filma.
18:25etan. Frantziar lektoradutza: Nuit noire filma.
20:00etan. Frantziar eta alemaniar janarien dastaketa.
Apirilak 7, eguena.
10:30etan. Arabiar lektoradutza: Un hombre en nuestra casa filma.
16:00etan. Greziar lektoradutza: Ifi genia fi lma.
18:20an. Kataluniar lektoradutza: Forasters filma.
20:15ean. Arabiar, greziar eta kataluniar janarien dastaketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!