Jare eta Basaki talde bizkaitarrek disko barri bana atarako dabe udabarrian

Bizkaie! 2011-04-04 13:37   Musikea

Oihuka diskoetxeak udabarrirako nobedadeak prest daukaz. Disko barri bigaz dator diskoetxe gipuzkoarra: Jare talde barriaren Itxaropenaren ertzean eta Basakiren Egunero hasten da.

Oihuka diskoetxeak udabarrirako nobedadeak prest daukaz. Disko barri bigaz dator diskoetxe gipuzkoarra: Jare talde barriaren Itxaropenaren ertzean eta Basakiren Egunero hasten da.

Hard rocka, popa eta rock alternatiboa dira Jare talde bizkaitarraren osogai nagusiak. Esperientzia eta gaztetasuna bitzuak batu ditu Jarek. Idi Bihotz eta Flyn’Freak taldeetan ibilitako Mikel eta Gorka Bizar anaiek abiatu eben proiektua 2010 amaieran, eta ostean batu dira Jagoba Ormaetxea eta Iñigo Benito (Autostereo), eta Kepa de Miguel. Apirilaren 12an aurkeztuko dau boskote bizkaitarrak hamaika abestiko Itxaropenaren ertzean lana. Oihuka etxeko arduradunen esanetan, Jare euskaraz kantetako rockaren patente barria da, mota guztietako musikazaleentzat egokia.

Leioako Basaki taldeak be behar barria dauka, Egunero hasten da izenburuko diskoa, hain zuzen be. Basaki 1996an sortu zan. Lehenengo kontzertua urte berean eskaini eben, bagilean. Ordutik ehun kontzertu baino gehiago emon ditue. 2000an, 2002an eta 2003an maketa bana atara ostean, 2006an Esperantzaren zain diskoa argitaratu eben. Diskoa aurkezteko birearen ondoren geldialditxu bat egin eben, eta orain hiru bat urte Egunero hasten da diskorako kantak preparetan hasi ziran. AEBetako rock modernoaren ikutu handia dauka diskoak, Creed, Alter Bridge eta Stone Sour taldeena, esaterako. Oinarri sendo, rockzale eta indartsua bada be -azaldu dabe Oihukako arduradunek- melodiak asko jagon ditue eta horrek lanari argi-ilunak, dualidadea, emon deutso. Iker Herrero, Alfonso Rodriguez, Natxo Velez eta Xabi Diez musikariak dira Basaki taldea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu