Bilbok Angela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2010-11-02 13:20   Kulturea

Bilboko Udalak Ángela Figuera poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau gaur, martitzena, zemendiak 2, poesia eta piano errezitaldiagaz; hitzordua Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan da 19:30ean.

Rolan Barthes idazlearen berbak hartu ditu abiapuntu Bidegainek bere sarrera-berbaldian

Bizkaie! 2010-11-02 10:50   Euskerea berbagai

Jean-René Etchegaray alkateordeak emon deutse ondoetorria bertaratutakoei eta, ondoren, Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu dau berbea. Gero, Patxi Uribarren eta Jean Haritschelhar euskaltzainek lagunduta, batzar aretoan sartu da Xarles Videgain 'Baionan' izenburuko sarrera-berbaldia irakurteko. Erantzuna Beñat Oihartzabal euskaltzainak emon deutso, 'Bokal koloratuei jarraikiz' berbaldiagaz.

Jean-Baptiste Coyos proposatu dabe euskaltzain oso izateko

Bizkaie! 2010-11-02 10:09   Euskerea berbagai

Euskaltzain oso izateko, Jean-Baptiste Coyos euskaltzain urgazlea proposatu dabe Jean Haritschelhar, Jean-Louis Davant, Txomin Peillen eta Andres Urrutia euskaltzain osoek.

Miren Amurizak sekulako nagusitasuna erakutsi dau Bizkaiko azken-aurreko kanporaketan

Bizkaie! 2010-11-02 09:37   Bertsolaritzea

Ia 600 bertsozaleren aurrean, Igorreko polikiroldegian izan zan hitzordua pasa dan domekan eta Miren Amuriza berriztarrak 446,5 puntu jaso zituan, bigarren sailkatu Peioo Ormazabalek (392) baino 54'5 puntu gehiago eta oraintsu Mungiako saioan Oihana Bartrak ataratakoak baino 34 puntu gehiago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alberto Etxebarrieta moda diseinatzailearen instalazino baten estreinaldiagaz eta bideo-jantza erakusketeagaz abiatu da XII. BAD

Bizkaie! 2010-10-29 16:37   jardunaldiak

Danetara, 24 konpainiak hartuko dabe parte BAD-en edizino barrian. Bertan aurkeztuko diran ikuskizunen artean, 8 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 12, ikus-entzuleek Euskadin edo Estaduan lehenengo aldiz ikusi ahal izango dituen ikuskizunak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Eutsi Gogor! eskolako kirol esparruan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2010-10-29 15:31   Euskerea berbagai

Alkarbidek, Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak koordinau, Bizkaiko Foru Aldundiak babestu eta BBK-k diruz lagundutako egitasmo honen helburu nagusia da euskerearen erabilerea sustatzea eskolako kirol alorrean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbotarrak nagusi bidaiak eta jantzea bateratzen dituan 'Bidairi Dubi Dubi' I. Bideo Labur Lehiaketan

Bizkaie! 2010-10-29 12:32   Barriak

Bidaiari Dubi-Dubi I. Bideo Labur Lehiaketako epaimahaiak honako bideo honeek saritu ditu: Victor Aristondoren Txina 2010, Patxo Landaren Dantzan eta José Luis Márquezek aurkeztutako Italian Bidaidantzan. Hiru sarituak bilbotarrak dira.

Bilbaopoesia arrakasta handiz amaitu da aurten

Bizkaie! 2010-10-29 11:48   jardunaldiak

Bilbaopoesiak amaierea emon deutso XI. edizinoari upealako arrakasteagaz, izan be, ikus-entzuleek behin baino gehiagotan bete dabe Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen literatur ziklo osoaren erdigunea.

Etxepare Euskal Institutuak ateak zabaldu ditu

Bizkaie! 2010-10-29 02:00   Euskerea berbagai

Euskerea eta euskal kulturea mundura atarateko sortua da Etxepare Euskal Institutua, Espainiako Instituto Cervantesek, Kataluniako Ramón Llull institutuak edota Frantziako Alliance Francaisek, besteak beste, egiten daben moduan. Baina horrezaz gan, Etxepareren helburua da munduan euskal kultureari leihoak zabaltzea, kultur ekintzak sustatu eta ikusgai jarriz.

Durangaldeko historiaren zati bat Astola aldizkarian jasota

Bizkaie! 2010-10-28 18:16   kulturbiz

Gerediagak Durangaldeko arlo diferenteei buruzko ikerketa eta historia aldizkariaren 4. alea dakar. Hasi fundizinoek izan daben ibilbidetik, gero eskualdean egin ziran lehenengo bertsolari txapelketak aztertu, hurrengo Durangoko Kurutziaga gurutzearen irudi guztien analisi zehatza erakutsi eta amaitzeko Durangaldeko gaztetxeen errepaso zabala.

Ertzeko zatiak Jon Sarasuaren liburua plazan dago

Bizkaie! 2010-10-28 17:49   Kulturea

Asteon plazaratu dau Argiak Jon Sarasuaren Ertzeko Zatiak gogoeta liburua. Azken urteetan Hego Ameriketara egindako bidaietan batutako pentsamendu eta anekdotakaz osotu dau Jonek liburu hau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BSQ 2010-10-28 16:19

Ekimen interesgarria!

Erantzuna | VI. Kameratoia Ermuan hasiko da urriaren 30ean

Ken Zazpi taldeak Ortzemugak begietan lan barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2010-10-28 15:51   Musikea

Ken Zazpiren Ortzemugak begietan disko barriaren zuzeneko aurkezpena zemendiaren 4an izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Zemendiaren 12an, Bilboko Euskalduna Jauregian joko dabe eta 2011ko urtarrilaren 8an, Donostiako Kursaal Auditorioan.

AlhondigaBilbaok 'Alhóndigaren sekretua' liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2010-10-28 14:58   kulturbiz

Liburuan, zenbait komikigile ospetsuk Kultura, Aisialdi eta Ariketa Fisikoko Zentro barriari buruzko ikuspegia islatu dabe istorioen bitartez. Argitalpenak eraikinaren eta inguruaren arkitektureari eta espirituari buruz egileek dituen ikuspegien istoriotxoak jasoten ditu. Danetara, 100 orrialdetan, liburuak AlhóndigaBilbaoren funtsa marrazki original eta koloretsu bihurtzen dau, marrazkilarien ikuspegi eta trazuen bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zemendiaren 11n 'Enpresa eta euskara, sareak sortzen' jardunaldia egingo da Gasteizen

Bizkaie! 2010-10-28 12:49   Euskerea berbagai

Euskalitek eta Innobasquek alkarregaz antolatu daben Kalidade eta Bikaintasunaren Europar Astean hartuko dau parte Ziurtagiriaren Alkarteak eta, esangura horretan, zemendiaren 11rako 'Enpresa eta euskara, sareak sortzen' izenburupean jardunaldia antolatu dau Gasteizen.

Vomitok 'En la Zona Zero' diskoa aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2010-10-28 12:18   Musikea

Vomito taldearen disko barriko kantuak zuzenean entzuteko, hitzordu bi azpimarratuko doguz: zemendiaren 5ean, Donostiako Doka Antzokian eta zemendiaren 6an, Bilbon Zorrozako Gaztetxean.

Aitor Gonzalez gernikarrak irabazi dau 2010eko Gazte Bidaia Argazki Lehiaketea

Bizkaie! 2010-10-28 11:38

Aitor Gonzalez Barinagarrementeriak (Gernika, 1978) aurkeztutako Euskal Herria ezagutuz argazkiak irabazi dau Bermeoko Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) seigarren urtez antolatutako Gazte Bidaia Argazki Lehiaketea. Irudi irabazlea aurtengo udan hartutakoa da, Gaztelugatxeko San Juanen (Euskadi).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

VI. Kameratoia Ermuan hasiko da urriaren 30ean

Bizkaie! 2010-10-28 11:23   Barriak

Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezko Rallyaren seigarren edizinoa datorren zapatuan hasiko da. Lehiakideek goizeko 10:30etan dabe lehiaketeari hasiera ofiziala emongo deutson hitzordua, Ermuko Lobiano Kultur Etxean.

'Aldaketa' eskulturea dagoeneko jarri dabe Berrizeko sarreran, Abeletxe auzoan

Bizkaie! 2010-10-28 10:30

Berrizko Udalak antolatuta lehenengoz egin da aurten Eskultura Lehiaketea eta dagoeneko, Aldaketa izeneko eskulturea, jarrita dago, Manuel Fontiveros lehiaketako irabazleak proposatutako lekuan.

Arabako Diputazinoak 18.000 euro emon ditu euskerazko prentsaren irakurketea sustatzeko

Bizkaie! 2010-10-27 18:35   Euskerea berbagai

Arabako Foru Aldundiak mota honetako ekimen bat abian jarten dauen lehenengo aldia da.