Gabriel Anandak emongo deutso amaierea Art After Darken azken saioari Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2009-12-10 14:33   Musikea

Abenduaren 11n, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren azken saioa eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta estaduko nahiz nazinoarteko DJen saioak buztartzen dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Artelan Berreginen Museoak zenbait jarduera antolatu ditu Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2009-12-10 13:03   kulturbiz

Gaur, hilak 10, Giza Eskubideen Nazinoarteko Egunean, bisitari guztiek Artelan Berreginen Museoaren 2010eko agendea jasoko dabe opari. Gainera, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 'Noren esku? Giza Eskubideak historian' aldi baterako erakusketara bisita gidatua eskainiko da. Era berean, 19:00etan, museoak bi orduko iraupena dauen perkusino tailerra eta ondorengo erakusketea eskainiko ditu. Jarduera guztiak doban izango dira.

Laia mutrikuarrek 'II' izeneko bigarren diskoa kaleratu dabe

Bizkaie! 2009-12-10 12:50   Musikea

Disko honi lehenengoari ('Izenbururik gabeko istorioak', Baga-biga, 2007) baino sentimentu gehiago jarri deutse, 'bihotzez eta astiro-astiro eginda dago'. Taldearen nortasunaren bila joan dira lan honetan eta diskorik zintzoena plazaratzea izan da euren helburua.

Dana prest abenduaren 13an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatzeko

Bizkaie! 2009-12-10 10:51   Bertsolaritzea

Goizean, 9:30etan zabalduko ditue Bizkaia Arenaren ateak eta 11:00etan hasiko da bertso saioa. 14:00etan, bazkaria eta arratsaldean, barriz, 15:40an, Zura taldeak Bertsoka-bertsoka' lana eskainiko dau. Bertso saioa 16:00etan hasiko da eta 20:00-20:30ak inguruan sari-banaketa ekitaldia izango da.

9.000 bisitari Getxoarteren bederatzigarren ekitaldian

Bizkaie! 2009-12-09 14:03   Kulturea

60 artista gazteren lanak ikustera 9.000 bat lagun hurreratu dira. Erakusketea domekan amaitu zan eta hiru egunez 60 artista gazteren lanak egon dira ikusgai. Artistak, galeristak eta artearen hainbat profesional batu dira arte barrien topagune bilakatu dan erakusketa horretan.

Topaguneako tokiko hedabideek Tokikom marka bateratua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-12-09 13:30

Hasierako fasean, 20 aldizkarik egin dabe bat ekimenagaz eta tokiko hedabideen talde izaera azpimarratzea eta alkarlanerako bideak garatzea da helburu nagusia eta lehen fruitua tokikom.com webgunea da, tokiko albistegi digitalen titularrak batzen dituana.

3. Sektoreko Hiztegi Teknikoa plazan

Bizkaie! 2009-12-09 11:23   Euskerea berbagai

Hiztegia teknikoa da izan, baina berba arruntak be batzen ditu, teknikoak izan ez arren, Hirugarren Sektoreko esparruan erabilten diran berbak diralako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jone Uria txapeldun Bertxoko Sariketan

Bizkaie! 2009-12-09 09:52   Bertsolaritzea

Gaueko protagonista handiak sei finalistak izan ziran, Mikel Artola alegiarra, Enaitz Alustiza bergararra, Jokin Labayen arrasatearra, Iñaki Viñaspre abetxukoarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Jone Uria algortarra. Azken honek, jantzi eban txapela saio on bat eginez.

Durangoko Azokeak krisiari eutsi egin deutsola dinoe antolatzaileek

Bizkaie! 2009-12-09 09:48   Kulturea

Diskoen artean, salduenak DesKontrol, Gari, Ruper Ordorika, Berri Txarrak eta Kemen Lertxundi izan dira, besteak beste. Liburuen artean, Kirmen Uriberen 'Bilbao-NY-Bilbao', Unai Elorriagaren 'Londres kartoizkoa da', Anjel Lertxundiren 'Eskarmentuaren paperak' eta Igor Estankonaren 'Iratzeen esporak' izan dira arrakastatsuenak.

'El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística' liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-12-04 15:27   Euskerea berbagai

Miquel Grosen lanaren planteamendurik nagusienak Espainiar Gobernuaren hizkuntza politikea eskatzen dau, estadu mailakoa, Espainia herrialde eleanitza dala behingoz autortuz.

Buber Sariek euskal webguneak omendu ditue

Bizkaie! 2009-12-04 14:36

Mimesacojea blogaren arduradunak -blog onenaren irabazleak-, Jose A. Perezek, euskal blog onenaren Buber Saria lortu ebanak, uko egin deutso saria jasoteari, 'sariak politikarien eta hareen txiringitoetako arduradunen tresnak' diralako.

Tuenti euskeraz

Bizkaie! 2009-12-04 13:26

Webeko erremintak euskerara itzultzeaz gan, atariak erabiltzaileentzako dauen laguntza-zerbitzua be euskeraz dago.

Kultura kataluiniarra ardatz, Durangon dogu hitzordua datozen egunotan

Bizkaie! 2009-12-04 09:39   Kulturea

Landakon kokatuko diran 292 stand-etan (14 eskari barri), danetara, 308 liburu barri (igaz baino 37 gitxiago) eta 69 disko (igaz baino bost gehiago) izango dira.

'Euskarari ekarriak': 913 idazle eta 2.200 idazlan

Bizkaie! 2009-12-03 17:07

Armiarma atariak gune barri bat abiarazo dau: 'Euskarari ekarriak'. Munduko literaturatik euskerara itzulitako lanen bildumea egitea dau helburu, eta dagoeneko 913 erdal idazle baino gehiagoren 2.200 idazlanen erreferentziak dakarz.

Gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoak omendu ditu Bilboko Udalak

Bizkaie! 2009-12-03 14:48   Euskerea berbagai

Gaur, abenduak 3, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, Bilboko Udalak gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoak omendu gura izan ditu eta udaletxeko Arabiar Aretora batu diran andreñoei esku-erakutsia emon deutse Iñaki Azkuna alkateak eta Ana de Castro Euskera Saileko zinegotziak, Bilbon euskerearen alde egindako lanaren esker onez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaztelugatxeko Doniene ermitea, 10 erlijino-monumentu onenen artean

Bizkaie! 2009-12-03 14:45

Trivago sare sozialaren erabiltzaileek egin dabe aukeraketea. Webgune horretan, milaka bidaiari batzen dira eta turismoaren ganeko informazinoa, eretxiak eta estekak emoten ditue. Sailkapena egiteko, kategoria horretan batutako 3.115 monumentuen ganeko 100.000 eretxi izan ditue kontuan.

Amorebieta-Etxanoko lehenengo hiztegi etnografikoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-12-03 13:19   Euskerea berbagai

Jose María Etxebarria ikerlariak egin dauen proiektu hau Udalak eta Eusko Ikaskuntzak 2005ean izenpetu eben lankidetza hitzarmenaren frutua da. Lanak hizkuntza ondarearen atal bat gordetea ahalbidetuko dau.

Joxerra Gartziak jaso dau 2009ko Abbadia Saria

Bizkaie! 2009-12-03 11:32   Euskerea berbagai

Urtero, euskerearen normalizazinoaren, eta batez be, erabilerearen alde lanean jarduten dauen pertsonaren edo alkarteren bati emoten deutso Gipuzkoako Foru Aldundiak sari hori. Epaimahaiaren arabera, Gartziak euskerearen normalizazinoaren alde arlo asko eta desbardinetan lan egin dau: komunikabideak, publizidadea, bertsolaritzea edota gazteen berbakerea landu ditu, besteak beste.

Luis Mari Bandres hil da

Bizkaie! 2009-12-03 11:01   Euskerea berbagai

Unibersidadeko irakaslea, politikoa eta euskerearen bultzatzaile ezaguna bart gauean hil da, 65 urte zituala. Irakaskuntzan, kulturgintzan zein politikan ibilbide oparoa bete eban Bandresek. Besteak beste, 1970eko hamarkadan unibersidade ikasketak modu ofizialean euskeraz emon zituan lehenengo irakasleetako bat izan zan.

Hainbat ekitaldi Euskerearen Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2009-12-03 09:42   Euskerea berbagai

Ekitaldiotako batean, argazki-mosaiko bat eratuko da jentearen argazkiakaz Bilbon. Horretarako, bi stand iminiko dira: bata Arriaga Antzokiaren aurrean eta bestea Moyua plazan. Leku horreetatik pasetan diranei argazki bat atarako jake —egitasmoan parte hartu gura dabenei— eta, gero, mosaiko erraldoi bat osotuko da argazki horreekaz.