Mikel Urdangarinen disko barriak urriaren 1ean ikusiko dau argia

Bizkaie! 2009-07-28 10:06   Musikea

Mikel Urdangarin (Zornotza, 1971) abeslariak urriaren 1ean atarako dau disko barria. Lanaren izenburua 'Zubiak' da eta garagarrilaren hasieran Mikel F. Krutzaga soinu teknikariagaz batera sartu da bizkaitarra estudioan, kantak grabetako.

'Munduko Haizeak' jaialdiak nazinoarteko folklorea ekarriko dau Ondarroara

Bizkaie! 2009-07-27 14:19   Kulturea

'Munduko Haizeak' jaialdiak nazinoarteko musikariak eta jantzariak batuko ditu beste behin be Ondarroan eguen honetan hasi eta abuztuaren 7ra bitartean. Itsasaurre Plazako karpan egingo dan ekitaldi honen bigarren edizinoak bost emonaldi izango ditu aurten, munduko leku desbardinetako folkloreko kantari eta jantzariak entzun eta ikusi ahal izateko.

'Zorion perfektua' filma Donostiako Zinemaldian estreinauko dabe

Bizkaie! 2009-07-27 14:16   Barriak

Anjel Lertxundiren Zorion perfektua nobelan oinarrituta Jabi Elortegi bizkaitarrak zuzendutako filma Donostiako 57. Zinemaldiaren Zabaltegi-Zuzendari Barriak sailean lehiatuko da, Elisabet Cabeza eta Esteve Riambauren Màscares eta Miguel Angel Jimenez Colmenarren Ori pelikulakaz batera.

Zortzi euskal film labur izango dira Kimuaken 2009ko katalogoan

Bizkaie! 2009-07-27 11:51   Barriak

Kimuak programea Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dabe eta aurtengo edizinorako aurkeztutako 63 film laburretatik zortzi aukeratu ditue. Aurten, bi genero nabarmentzen dira beste guztien gainetik: komedia eta dokumentala

Euskal Herriko Unibersidadeak Itsas Turismoko Nazinoarteko Masterra jarriko dau martxan datorren ikasturtean

Bizkaie! 2009-07-24 15:18 Euskal Herriko Unibersidadeak Bologna planari egokitutako 87 gradu eskainiko ditu 2010-2011 ikasturtetik aurrera. Gehienek 240 kreditu izango ditue eta bost ezagutza arlotan banatuko dira: Zientzia esperimentalak, Arkitekturea eta Injinerutzea, Osasun zientziak, Zientzia sozial eta juridikoak, eta Artea eta Gizarte zientziak

EHUk hainbat titulu barri eskainiko ditu datorren ikasturtetik aurrera, horreen artean, IV. Belaunaldiko Itsas Turismoko Nazinoarteko Masterra. Ekimen aitzindaria da hau eta bere helburua itsas turismoaren sektorean azterketa akademikoa burutu eta adituak preparetea da.

Hamar kontzertu Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor zikloan

Bizkaie! 2009-07-24 14:29   Musikea

Garagarrilaren 25etik abuztuaren 15era bitartean, VI. Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Egileor musika zikloan hamar kontzertu izango dira Busturialdean.

Gernika-Lumo ‘Anfitriones’ proiektuaren egoitza izango da

Bizkaie! 2009-07-24 11:38

Foru herria Estaduan ekimen hau hartuko dauen 40 egoitzatako bat izango da, Bizkaiko bakarra

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak bultzatu eta Basquetour Euskal Turismo Agentzia laguntzaile moduan dauen ekimen honen asmoa turistak Bizkaira etorten diranean euren etxean bezela sentiarazotea da.

Abian Okelar Bertso Paper Sariketea

Bizkaie! 2009-07-24 10:47   Bertsolaritzea

Urriaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira idatzizko bertso sortak Okelar XVI. Bertsopaper Sariketara, mutrikube@gmail.com zein Okelar Bertso Paper Sariketea, Mutrikuko Bertso Eskola, Luardo etxea (Barrenkalea, z/g), 20830 Mutriku (Gipuzkoa) helbideetara.

Carlos Villochek itsaspean egindako 70 irudi erakutsiko ditu garagarrilaren 27tik Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan

Bizkaie! 2009-07-23 14:28

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak 'Blues' izenburuko erakusketea izango dau ikusgai garagarrilaren 27tik zemendiaren 1era arte. Erakusketeak munduko itsaspeko argazkilaririk ospetsuenetariko bat dan Carlos Villoch bizkaitarrak egindako 70 irudi ikusgarri batzen ditu.

Bilbainada Lehiaketearen 2009. edizinoko epaimahaiak sariak banatu ditu

Bizkaie! 2009-07-23 14:22   Musikea

Jesús María Sanz eta Fernando Ibarraren 'Bilbao, ahora y siempre Bilbao', eta José María Larrazabal eta Matías Berrocalen 'Bilbao Botxo maitea' dira, hurranez hurran, euskeraz eta gaztelaniaz lehenengo sariak irabazi dituenak, 1.000na eurokoak.

51. Zinebin izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2009-07-23 12:09   Barriak

Bilboko 51. Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak, Zinebik, izen emoteko epea zabaldu dau. Aurtengo jaialdia zemendiaren 23tik 28ra bitartean egingo da eta lehiaketan, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako atzerriko filmak eta 2009ko urtarrillaren 1etik aurrera egin diran Estaduko filmak eta bideoak onartuko dira.

Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak 'Nicanor Zabaleta' Saria irabazi dau

Bizkaie! 2009-07-23 11:31   Musikea

Ara Malikian eta Raffaela Acella biolinistek, eta Juan José Ocón orkestra zuzendariak osoturiko epaimahaiak erabagi dau, ikasketak sakontzeko 17.000 €ko Sari-Beka ospetsu hori, parte hartzaile guztien artean, gazte bilbotarrari emotea.

'Motor Jaia Urdaibikers' konzentrazinoan 2.000 motor inguru batuko dira Gernika-Lumon astegoienean

Bizkaie! 2009-07-23 11:04

Garagarrilaren 24tik 26ra bitartean 2.000 motor inguru batuko dira Gernika-Lumon. Euskal Herriko zein Katalunia, Galizia edo Estaduko beste leku batzuetatik kirolerako, turismorako zein personalizautako motorrak ekarriko ditue penintsulearen iparraldean egiten dan kontzentrazino garrantzitsuenetakoa dan honetara.

Badator Eusko Dance Live, momentuko dance ikuskizunik handiena

Bizkaie! 2009-07-22 15:26   Musikea

Eusko Dance Live Birea, garagarrilaren 25ean hasiko da gaueko 22:00tan, Zarautzeko malekoian.

Euskerearen sustapena eta jasangarritasuna batu ditue Nafarroa Oinez-en martxan jarriko dan 'Oinez Basoa' ekimenean

Bizkaie! 2009-07-22 15:15   Euskerea berbagai

'Oinez Basoa naturea indartzeko baso bat izango da, CO2 gasak xurgatuko dituan baso bat, Nafarroa Oinez lako jai batek eragiten dauen CO2 gasen isurketea konpentsauko dauen baso bat, euskerea eta ingurumenagazko kontzientzia bultzatzeko balio izango dauen baso bat'

XVII. Euskal Encounter, informatika zaleen topagunea, garagarrilaren 23tik 26ra

Bizkaie! 2009-07-22 14:23

Barakaldoko BECen 5.000 lagun eta 4.000 ordenagailu batuko dira jarduera teknologiko erraldoian eta segunduko 12.000 MBeko Internet konekzinoa egongo da, era honetako jardueretan inoiz eskainitako abiadurarik handiena.

Gaur hasiko da 44. Donostiako Jazzaldia

Bizkaie! 2009-07-22 13:02   Musikea

Donostiako 44. Heineken Jazzaldia garagarrilaren 22tik 26ra bitartean izango da eta nazinoarte mailako artista asko izango dira bertan, besteak beste, Hank Jones & Joe Lovano, Abdullah Ibrahim, Randy Weston, Roy Haynes, Carla Bley, Dave Douglas edota Jamie Cullum.

Potatoren 'Re-vuelta'

Bizkaie! 2009-07-22 11:46   Musikea

Potato, Gasteizen 1984an jaio eta 2007an zaleei agur esan eutsen gure ska eta reggae banda ezagunak erabagi bat hartu dau: eszenatokietara itzultzea, hain zuzen, hau da, euren 'Re-vuelta' edo itzuli-mitzulia abiatzea.

Gabriel Aresti XXVII. Ipuin Lehiaketeak 12.000 eurotik gora banatuko ditu saritan

Bizkaie! 2009-07-21 15:43   Kulturea

Gabriel Aresti ipuin lehiaketako aurreko edizinoan, 700 lan aurkeztu ziran erdaraz eta 42 euskeraz. Irabazleak Mikel García Idiakezen Bi bizitza eta erdi lana eta Ildefonso Morillasen La libertad del alacrán lana izan ziran.

Mikel Laboa gogoan UEUren Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2009-07-21 15:09   Musikea

'Euskal pop musika, euskal pop gizartearen eredu?' ikastaroaren barruan, eguaztenean, hilaren 22an, Lekeitioko ikastolako frontoian Mikel Laboari omenaldi ekitaldia egingo jako, iluntzeko 21:00etan. Xabier Montoia hirukotearen kontzertua izango da bertan, eta sarrera doban izango da.