Hamar urteko lanen ostean, gaur inaugurau dabe Bilboko Alhondiga

Bizkaie! 2010-05-18 12:03   kulturbiz

2000. urteko abenduan hasitako zahabarritze lanak amaitu ziran eta 71 miloe euroko inbertsinoagaz, gaurko inaugurazino ekitaldi ofizialaren ondoren, eguenean zabalduko ditu ateak, besteak beste, publikoarentzat ugerleku bi, 6.000 metro koadroko atrioa eta zutabe ikusgarriak zein 1.100 m2-ko gimnasioa dituan Alhondiga Aisia eta Kultura Zentroak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Isidro Elezgarai izango da 2010eko Aste Nagusiko pregoilaria

Bizkaie! 2010-05-18 11:27

Elezgarai bilbotarra da eta 52 urte ditu. Bizitzan zehar gauza asko egin ditu orain arte, beti Bilbogaz eta gizarte ekintzakaz lotuta. Azken 25 urteotan Caja Laboral-Euskadiko Kutxan dabil beharrean, Kanpoko Harremanetarako Zuzendariaren karguan.

Arabar Errioxako sei upategi izango dira London Wine 2010 ardao azokan

Bizkaie! 2010-05-18 10:41   Jan edanak

Merkadu ingelesa tradizinoz Errioxako ardao kontsumitzaile garrantzitsua da, Europa mailan ardao inportatzaile garrantzitsuenetarikoa baita.

XXII. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea Myspace-n

Bizkaie! 2010-05-17 18:49   Musikea

Dagoeneko 'Bilbao Hiria XXII. Pop-Rock Lehiaketeak' MySpace-en dauka lekua. Bertan talde parte-hartzaileen informazinoa, musikea, kontzertuen bideo eta barri guztiak eskuragarri dagoz holakoak kontsultau nahi dituen lagun guztientzat.

Hilaren 21ean amaituko da 2010eko Aste Nagusiko Bertoko Taldeen Pop-Rock Erakustaldian izena emoteko epea

Bizkaie! 2010-05-17 17:43   Musikea

Aurtengo Aste Nagusiko Bertoko Taldeen XXV. Pop Rock erakustaldian parte hartzeko maketak aurkezteko epea datorren barikuan, maiatzaren 21ean, zarratuko da, baina hortik aurrera heltzen diran lanak be onartuko dira, aitatutako epearen barruan jarritako zigilu-markea badakarre.

Atxakirik ez egunotan museoetara osterea egiteko

Bizkaie! 2010-05-17 15:16   kulturbiz

Museoen Nazinoarteko Egunagaz (Maiatzak 18) bat eginik, Bizkaiko museoak doban bisitetako eta okasinorako antolatutako ekitaldiakaz gozetako aukerea dago.

Maite Agirrek sortutako La Celestinaren bertsinoa antzeztuko dau Agerre Teatroak Buenos Airesen

Bizkaie! 2010-05-17 14:49   Kulturea

Maite Agirre zuzendari, antzerkigile eta aktore gipuzkoarrak Fernando de Rojas, Feliciando de Silva eta Arcipreste de Hitaren testuetan oinarrituta idatzi dauen ikuskizuna taularatuko dau Agerre Teatroak, ‘¡Puta vieja alcahueta Celestina!’ Argentinako Otoño Azul Nazinoarteko Antzerki Jaialdian. Hitzordua maiatzaren 23an izango da.

Homofobiaren Kontrako Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, BFAk 'Bizkaia homofobiaren kontra' kanpainea aurkeztu dau

Bizkaie! 2010-05-17 14:16

Bizkaiko Foru Aldundia, gure lurralde historikoan sexu-bazterkeria mota guztien kontra burrukatzeko eta herritarrak arlo horretan sentsibilizetako Euskadin mota honetako ekimena egingo dauen lehenengo erakundea da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Balendin Txiki IV. Bertso-Paper Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2010-05-17 12:41   Bertsolaritzea

Maiatzaren 14an emon zituen Balendin Txiki IV. Bertso-paper lehiaketako sariak, VIII. Euskal Eguna eta X. Getxoko Bertsolari Gaztetxuen jaialdiaren barruan.

Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartela aukeratzeko prozesua abian

Bizkaie! 2010-05-17 12:20

Durangoko 45. Euskal Liburu eta Disko Azokea iragarriko dauen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketea abian da maiatzaren 15etik. Lanak 2010. urteko garagarrilaren 15a (egun hau barruan) baino lehen aurkeztu behar dira Gerediaga Alkarteko egoitzan: Larrasoloeta, 3 (48200 Durango).

Nafarroan euskerearen alde inoiz egin dan manifestazinorik jentetsuena

Bizkaie! 2010-05-17 12:05   Euskerea berbagai

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak egindako deialdiari erantzunez, aurreikuspen guztiak gaindituz, ‘Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea' lelopean, milaka lagun batu ziran Iruñeako kaleetan pasa dan zapatuan. Nafarroan euskerearen alde inoiz egin dan manifestazinorik jentetsuena.

Joseba Artzarentzat txapela Lea Artibaiko Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2010-05-17 11:13   Bertsolaritzea

Danetara, 160 bat lagun batu dira bart Berriatuko Saizarren pabiloian, Aitor Arrizubieta 'Toko', Eneko Arrate, Gorka Ostolaza 'Potxis', Joseba Artza, Lander Ibarluzea 'Aitxulua' eta Xabat Galletebeitia kantuan entzuteko. Idoia Aldekoa gai emoilearen aginduei erantzunez, Joseba Artzak jantzi dau bigarrenez txapela, Juan Mugartegi bertsolariaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Edurne Pasabanek Shisha Pangmako tontorra zapaldu dau

Bizkaie! 2010-05-17 10:42

Tolosarrak 14 zortzimilakoen tontorra zapaltzea lortu dau

Gaur, goizeko 07:52an, Edurne Pasabanek eta bere taldeak (Asier Izagirre, Alex Txikon, Nacho Orviz eta Mingma eta Pasang sherpak) Shisha Pangmaren tontorra zapaldu dabe. Azken kanpamentutik urten eta zazpi ordura lortu dabe tontorrera ailegetea. Tontor honegaz (8.091 metro), Pasabanek munduko 14 zortzimilakoak igotea lortu dau.

Euskalerriaren Adiskideen Alkarteak Amerikako independentzia prozesuei buruzko zikloa egingo dau datorren astean Bilbon

Bizkaie! 2010-05-14 15:48

Maiatzaren 17tik 21era bitartean, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean eta Deustuko Unibersidadean egingo diran jardunaldietan Amerikako independentzia prozesuak landuko ditue, eta baita kontinente horretan izandako eraldaketak be, askatasunerako aldaketen testuinguruan.

Jon Unzueta durangarrak irabazi dau Ipuin Erotikoen 15. Lehiaketea

Bizkaie! 2010-05-14 12:29   sariak-autortzak

Jon Unzueta Ajuria durangarrak idatzitako Absentzien kronika izan da Basauriko Euskarabila Alkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen 15. Lehiaketan lehenengo saria jaso dauen lana. Bigarren saria, barriz, Itziar Abad Ramirez gasteiztarraren Buenos Airesen, 2001eko abenduaren 19an lanarentzat izan da.

'Art After Dark' saio berezia izango da Guggenheim museoan maiatzaren 14an

Bizkaie! 2010-05-14 11:43   Musikea

Nazinoartean oso ezaguna dan Superpitcher DJ alemaniarra eta Alber Moya-k eta Jordi Labanda-k osotzen daben Rushmore Academy bikotea alkarrekin izango dira Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako Art After Dark egitarauaren saio berezian.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Toponimia ardatz Euskerearen Jatorriaren V. Biltzarra

Bizkaie! 2010-05-13 17:53   Euskerea berbagai

Toponimiak hizkuntzalaritzearen barruan dauen garrantzia azpimarratu nahi da, maiatzaren 15ean Arteagan egingo dan biltzar honetan, beraren bidez, orain milaka urte sortu ziran berben esanahia ulertuz, hizkuntzearen sorrerea aditzeko gakoak eskuratu daitekezalako.

Unai Basurkok eta Getxoko Udalak hitzarmena sinatu dabe bela sustatzeko

Bizkaie! 2010-05-13 15:14

Unai Basurkok adierazo dau helburua belaren kirola indartzea eta zabaltzea dala. Belaren jarduereak Frantzia lako herrialdeetan dauen oihartzun ekonomikoa nabarmendu dau eta belaren kirolak giza baloreak, lana, alkartasuna eta itsasoaganako errespetua emoten dituala.

Eibar, Interneten gune nagusia

Bizkaie! 2010-05-13 13:03

'Konekta zaitez. Bizitza erraztuko dizu' lemapean, ekimena maiatzaren 14tik 17ra bitartean gauzatuko da, Internet&Euskadi alkarteak, SPRIk, KZguneak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eibarko Udalak bultzatuta, Euskaltelen laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Antonio Ozores aktorea hil da

Bizkaie! 2010-05-13 12:27   Barriak

Bi hamarkadatan, antzeztaldeko etenbako aktore lanetan edo sainete eta komedietako protagonista moduan egin eban lan. Antzerki eta zinema munduetan egindako lanakaz bilduma aberatsa lortu eban eta, geroago, arinegi berba egiteko bere modu berezi eta ezagun horretara bideratu eban izaera komikoa, Jose Luis anaiaren edo Cantinflas mexikarraren berba-moduak gogora ekarriz.