Gernikako bonbardaketearen 75. urtemugea, askatasuna, bakea eta autodeterminazinoa aldarrikatuz
2012-04-18 15:15Gernika bonbardeau ebeneko 75. urteurrenaren harian, hilaren 19tik 26ra, ekitaldi ugari antolatu ditue datozen egunetarako. Gernika 1937-2012 Batzordeak Euskal Herriaren izakereari zein iraganari buruzko hausnarketea sustatu nahi dau, etorkizunera begira jarteko.

Gernika bonbardeau ebeneko 75. urteurrenaren harian, hilaren 19tik 26ra, ekitaldi ugari antolatu ditue datozen egunetarako. Gernika 1937-2012 Batzordeak Euskal Herriaren izakereari zein iraganari buruzko hausnarketea sustatu nahi dau, etorkizunera begira jarteko. Esangura horretan, datorren zapatuko, hilaren 21ekoa ekitaldi nagusia izango da, Hemen gaude antzezlana, hain zuzen be. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Gernikako Jai Alai frontoian hasiko dan antzezlanean historiari gainbegiratua emongo jako. Ez genduan bonbardaketea bakarrik kontau gura, azaldu dau ikus-entzunekoaren gidoia egin dauen Gotzon Barandiaran idazleak; Herri oso bat desagerrarazoteko saioa izan zan bonbardaketea; baina Euskal Herria desagerrarazoteko saioak ez ziran Gernikan hasi, askoz lehenago baino.
Antzezlanak lau personaia izango ditu, eta Kukubiltxo antzerki taldeko kideak ikusiko doguz beharrean. Barandiaranek azaldu dauenez, protagonisteak bere burua euskalduntzat dauka, baina duda ugarigaz. Beste hiru personaiek protagonistearen kontzientziaren lana beteko dabe, euskaldun sentiduteko sentipen eta zalantzak areagotuz edo gitxituz. Gidoilariaren esanetan, modu honetan, euskaldun sentidutearen eta identifikazino nazional horren mutur guztiak landu nahi izan ditue.
Musika arloan, Rafa Rueda musikagilearen zuzendaritzapean, betiko kantuei egindako bersinoak zuzenean joko ditue, besteak beste, Txomin Artola, Benito Lertxundi edota Ken Zazpiren lanak. Sarrerea dobanekoa izango da.
Kontuak kontu, Askatasuna, bakea... Autodeterminazinoa lelopean, Euskal Herriaren autodeterminazioa aldarrikatuko dau Gernika 1937-2012 Batzordeak, egungo gatazka politikoaren muina horixe dala uste dauelako.
Hilaren 19tik 26ra, Gernikan izango diran ekitaldien ganeko informazinoa ikusteko klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!