Kultur kontsumoa sustatzeko 'Kultura Bonoa' erabili ahal izango da Gabonetan

Bizkaie! 2009-11-17 17:13   kulturbiz

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 'Kultura Bonoa' izeneko txartelaren bidez hainbat formatutako kultura-produktuen erosketak diruz laguntzeko baldintzak arautzen dituan agindua onartu dau. Ekimen horren bidez, kultur kontsumoa suspertu gura da, herritarrei kultura-produktuen erosketetan apliketako dan diru-osagarri bat zuzenean emonaz.

batBIRAlau, euskal kulturearen Nafarroako zirkuitua zemendiaren 22an hasiko da

Bizkaie! 2009-11-17 13:40   jardunaldiak

Zirkuitua zemendiaren 22an hasi eta abenduaren 11n amaituko da, eta formatu zein kalidade handiko bost ikuskizun eroango ditu Uharte, Etxarri Aranatz, Berriozar, Auritz eta Artika herrietara. Ruper Ordorika musikaria eta Euskarazetamol antzerki obrea izango dira, besteak beste, jentaurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (0)

'Basa dantza' Jimmy Arrabit Trio-ren lehenengo ekinaldia

Bizkaie! 2009-11-17 11:36   Musikea

'Basa dantza', Jimmy Arrabit beteranoaren (Itoiz, King Mafrundi, Sustraia...) jazz esperimentua da. Errabal jazz zigiluaren eskutik dator eta musika personala proposatsen deuskue: afro-beat erritmoen artean, Euskal Herriko betidaniko melodiei jazz eta elektro-dub eraginak erantsiz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zinebiren Ohorezko Mikeldi saria Jeanne Moreau frantziarrarentzat

Bizkaie! 2009-11-17 10:51   Barriak

Zinebi zemendiaren 23an hasiko da René Vautier zinegile frantziarrari eginiko omenaldiagaz eta zemendiaren 28an amaituko da Jeanne Moreau aktoreari, nouvelle vagueko musetako bat eta 60ko eta 70eko hamarkadaetako zinema europarreko arpegi ezagunetako bat izan zanari Ohorezko Mikeldi saria emonaz.

Bidasoako IX. Nazinoarteko Zinemaldi Arkeologikoa hilaren 17tik 21era

Bizkaie! 2009-11-16 17:52   Barriak

Zinemaldiaren helburua jenteari arkeologia ezagutzera emotea da, arkeologoek egindako lanen ondorioz preparautako ikus-entzunezko lanen bidez eta lan horreen sustapena eta zabalkundea ziurtatuz.

Guggenheim Bilbao Museoak argazki-lehiaketea antolatu dau Facebook-en

Bizkaie! 2009-11-16 17:14

'Frank Lloyd Wright' erakusketearen harira, museoak antolatutako 'Arkitektura eta ingurunea' izeneko argazki lehiaketan inguruneagaz bat egiten daben eraikinak eta arkitektura-elementuak erakusten dituen argazkiak sarituko ditu. Lehiaketea Facebook sare sozialaren bidez egingo da.

Zemendiaren 25ean amaituko da Leioako Bertsopaper Lehiaketan parte hartzeko epea

Bizkaie! 2009-11-16 16:58   Bertsolaritzea

Euskerearen Eguna ospatzeko eta leioaztarren artean euskal literatur genero hori sustatzeko asmoz, Leioako Euskera Zerbitzuak Bertsopaper Lehiaketea antolatu dau. Euskerea edo Euskeraren Eguna gaitzat hartuta, parte-hartzaile bakotxak nahi beste bertsopaper aurkeztu ahal izango dau.

XX. Errebonbillo Margo Lehiaketako lanak ikusgai Elorrion

Bizkaie! 2009-11-16 14:34   Kulturea

Lehenengo saria Jose Reyes-k irabazi eban 'La muralla de la guardia' izeneko lanagaitik. Bigarren saria Carlos Espigarentzat izan zan, 'Parraren ingurua' lanagaz. Hirugarren saritua, barriz, Iker Mugarra izan zan 'Vista aérea' proposamenagaz eta Elorrioko Herritarrarentzako saria Ana Mateo-k eroan eban, 'Elorrioko enparantza' izenburuko koadroagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bidezko Merkataritzearen VII. Astea Bilbon

Bizkaie! 2009-11-16 13:23

Aurreko sei edizinoetan legez, bidezko merkataritzan dabilzan hamar GKEk informazino zehatza emongo deutsee Arenaleko karpara hurreratzen diran guztiei, era horretan, bidezko merkataritzea zer dan eta mota horretako produktuak uriko zein lekutan topau leikiezan jakin daien.

Portugaleteko X. Nazinoarteko Otxote Jaialdia zemendiaren 18tik 22ra

Bizkaie! 2009-11-16 10:21   Musikea

Jaialdiaren X. edizinoaren harian, lau CD dakarzan kutxa berezia plazaratu dabe. Kutxara orain arteko bederatzi edizinoetan programautako taldeen 83 kantu batu ditue zuzenean grabauta. Salneurria: 24 euro.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jagon jardunaldiek etorkinen eta euskerearen arteko loturea landuko dabe aurten

Bizkaie! 2009-11-13 14:49   Euskerea berbagai

Zemendiaren 20an, barikua, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatuta, XIV. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan, 'Etorkinak eta euskara' gaiaren inguruan. Unesco Etxea eta Deustuko Unibersidadearen Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan ditu Akademiak jardunaldi honeek preparetako.

Erakunde etiko-erlijiosoen ekintza soziala aztergai Bilbon

Bizkaie! 2009-11-13 14:18   jardunaldiak

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zuzenbide Fakultadeko Bizkaiko Ataleko Estaduko Zuzenbide Eliztarrekoak 'Estadu soziala eta erakunde etiko-erlijiosoen ekintza soziala Europar Batasunean' izenburuko jardunaldia antolatu dau datorren astelehenerako, zemendiak 16, Bilboko Ercilla hotelean, goizeko 9:30etik aurrera.

Kirolean euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainea aurkeztu dau Bizkaiko Foru Aldundiak

Bizkaie! 2009-11-13 14:05   Euskerea berbagai

Kirol jardueretan euskerearen erabilerearen sentsibilizazino eta sustapen kanpainea aurkeztu dau gaur Bizkaiko Foru Aldundiak. Batez be 6 eta 16 urte arteko edade tartean egiten diran kirol jarduerei begira atondu dau kanpainea, eta kirola egiten daben umeei zein eurek ikustera doazen helduei zuzenduta dago.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Herriko Musika Eskolen Alkarteak 'Musikalean' antolatu dau zemendiaren 19rako

Bizkaie! 2009-11-13 11:26   Musikea

Zemendiaren 22an Santa Zezilia musikarien patroiaren eguna dala eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Alkarteak aurten be 'Musikalean' ekimena antolatuko dau; hitzordua zemendiaren 19an izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ra.

Gidoilariak trebatzeko ikastaroa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-11-13 10:29

Eiken Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Sektoreko Klusterrak eta EiTBk 'Gidoi Faktoria Eiken-EiTB. Gidoiaren eremua' hezkuntza-programea aurkeztu dabe Bilbon, Pre-Zinebi 51ren jardueren barruan. Ekimena ikus-entzunezko produkzinoan lan egiteko gidoilari adituak trebatzeko asmoz sortu da.

VIII. Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia zemendiaren 20an Getxon

Bizkaie! 2009-11-12 13:08   Musikea

Atzerritik aurten, Québec (Raynald Ouellet), Italia (Riccardo Tesi) eta Okzitaniako (Joan Francés Tisner eta Marc Castanet) artistak jatorkuz. Danak dira musika herrikoian adituak, eta musikari zein ikertzaile edo irakasle moduan ibilbide luzea egina dabe. Euskal Herritik trikitixearen modernizazinoa etorriko jaku (Laja eta Poxpi, Bunpada Sound, Esne Zopak eta Herrikojak).

Anarik disko barriaren aurkezpen-kontzertua eskainiko dau gaur Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2009-11-12 10:51   Musikea

X. Udagoieneko Ostera ekimenaren barruan, 'Irla izan' diskoaren aurkezpen-kontzertua 21:30ean hasiko da gaur, hilak 12, Mursego taldearen ondoren. Sarreren prezioa hamar eurokoa da.

Zemendiaren 18an ekingo jako 'Kuadrillaz kuadrilla euskeraz' ekimenari

Bizkaie! 2009-11-12 10:19   Euskerea berbagai

Arabako kuadrilla guztietara euskerearen erabilera sozialaren aldeko mezua zabaltzeko 'Kuadrillaz kuadrilla euskeraz' ekimena jarriko dau martxan Ziurtagiriaren Alkarteak Arabako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

Behatokiak bere proiektua aurkeztu dau Bretainian

Bizkaie! 2009-11-11 17:27   Euskerea berbagai

Ondorio bat atara dabe Bretainian diran Behatokiko ordezkariek: 'Asko gara hizkuntza gitxiagotuetako kide, lan handia egiten ari gara geure hizkuntzen berreskurapenerako, eta batasunak indar handiagoa emongo deusku geure hizkuntza-eskubideen defentsan'.

Ken Zazpik publikoagaz ospatu gura dau taldearen zazpigarren urteurrena

Bizkaie! 2009-11-11 14:56   Musikea

'Magia daukan lan bat da, jente askoren emozinoak batzen dituana. Lan hau gure eskerrak emoteko erea da, zazpi urteotan gugaz egon diranei oparia', azaldu dau Eñaut Elorrietak 'Ken Zazpi urte zuzenean' disko eta DVDaren aurkezpenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)