The Mars Volta, Twisted Sister, M.Ward eta Rich Robinson be Azkena Rock jaialdian izango dira

Bizkaie! 2012-04-12 15:53   Musikea

Azkena Rock jaialdiako kartelean hainbat izen barri ipini ditue, besteak beste, The Mars Volta, Twisted Sister, M.Ward eta Rich Robinson. Festibala Gasteizeko Mendizabalan izango da, bagilaren 14tik 16ra bitartean. Oraindino, beste talde bi falta dira dira konfirmetako, astegoinean jakinarazoko ditue

Azkena Rock jaialdiako kartelean hainbat izen barri ipini ditue, besteak beste, The Mars Volta, Twisted Sister, M.Ward eta Rich Robinson. Festibala Gasteizeko Mendizabalan izango da, bagilaren 14tik 16ra bitartean. Oraindino, beste talde bi falta dira dira konfirmetako, astegoinean jakinarazoko ditue.

Aitatutako bandakaz batera, beste batzuen barri be iragarri dabe Azkenako arduradunek: Steel Panther, Si Cranstoun eta Dr. Maha's Miracle Tonic (ostegunean) eta Dick Brave And The Backbeats.

Eguenean, bagilaren 14an, ondokoek joko dabe: Twisted Sister, Status Quo, Blue Öyster Cult, Dropkick Murphys, Pentagram, Graveyard, Steel Panther, Israel Nash Gripka, Si Cranstoun, Porco Bravo eta Dr. Maha´s MiracleTonic.

Bagilaren 15ean, taula ganean egongo dira: Ozzy Osbourne & Friends, The Mars Volta, Black Label Society, Danko Jones, Rich Robinson, Gallows, Gun, The Screaming Tribesmen, Lisabö, Lüger, Pontus Snibb 3, Lions in the street, Willis Drummond, Dick Brave and The Backbeats.

Eta, bagilaren 16an: Lynyrd Skynyrd, The Darkness, My Morning Jacket, M. Ward, Charles Bradley and his Extraordinaries, Hank 3, North Mississipi Allstars Duo, Brian Jonestown Massacre, Ben Kweller, FRank Turner and The Sleeping Souls, Sallie Ford & The Sound Outside, The Union eta Triggerfinger.

Antolatzaileek eskaintza barria egin dabe, Black Sabbath taldearen kontzertua bertan behera geratu ostean, hain zuzen be bonu eskiantzea egingo dabe barriro be. Beraz, barikutik aurrera, maiatzaren 10era arte, hiru eguneko bonoa 85 euroan salduko dabe, eta orain arte bonoa 102 euroan erosi dabenei dirua bueltauko jake.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu