Udaleku teknologikoak antolatuko ditue bagilean eta garagarrilean Zamudion

Bizkaie! 2012-04-12 14:29

Teknologia-udalekuak antolatuko ditue aurten be Zamudioko Parke Teknologikoan, 8 eta 14 urte bitarteko gaztetxuentzat. Igaz egin ziran udalekuak lehenengo aldiz, arrakasta handiagaz. Udalekuak bagilaren 25ean hasi, eta garagarrilaren 27an amaituko dira.

Teknologia-udalekuak antolatuko ditue aurten be Zamudioko Parke Teknologikoan, 8 eta 14 urte bitarteko gaztetxuentzat. Igaz egin ziran udalekuak lehenengo aldiz, arrakasta handiagaz, eta estadu espainiarreko hainbat lekutan antzeko egitasmoak ipini ditue martxan. Udalekuak bagilaren 25ean hasi, eta garagarrilaren 27an amaituko dira.

Udaleku teknologikoen helburua gazteak errobotika eta teknologian modu dibertigarrian trebatzea da, holan teknologiara zaletzeko. Udalekuak astebetekoak edo aste bikoak izango dira, 9:00etatik 15:00etara bitartean. Tailerrak euskeraz zein gaztelaniaz izango dira. Aste bateko udalekuak 245 euro balio ditu, eta aste bikoak, 470 euro, jatekoa eta autobusa barne. Ganera, aurton surf ikastaroa egiteko aukerea eukiko dabe gaztetxuek, 100 euro gehiago ordainduta.

Streila enpreseak antolatu ditu udalekuak, eta BTEK eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeaz gan, Deustuko Unibersidadearen partaidetzea dauka.Tecnalia, Innobasque, Novia Salcedo Fundazioa eta Vodafoneren laguntzinoa be badauka.

Izena emoteko, 669 806 332 telefono-zenbakira deitu edo www.camptecnologico.com webgune jo behar da. Epea maiatzaren 31an amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu