Harkaitz Canoren 'Twist' nobelea, 2011ko Beterriko Liburu
2012-04-12 13:01 sariak-autortzakTwist nobelea da 2011ko Beterriko Liburua sariaren irabazlea, 111 Akademiak jakinarazo barri dauenez. Aurten inoiz baino lehenago erabagi da, izan be Harkaitz Canoren liburuak ez dau hirugarren bozketa-txandarik behar izan boto kopuru nahikoa lortzeko.
Twist nobelea da 2011ko Beterriko Liburua sariaren irabazlea, 111 Akademiak jakinarazo barri dauenez. Aurten inoiz baino lehenago erabagi da, izan be Harkaitz Canoren liburuak ez dau hirugarren bozketa-txandarik behar izan boto kopuru nahikoa lortzeko. Susa etxeak argitaratu eban eleberria, igazko abenduan.
Aurtengo urtarrilean ipini zan martxan lehenengo bozketa-txandea, 111 Akademiakoa kidek 2011ko liburu gogokoena aukeratzeko. Lehenengo ekinaldi haretan Beterriko Liburu izentetako behar zan botoen % 30 lortu eban lanik ez egoanez, boto gehien euken lehenengo sei obrak akademiakideen esku itxi zituan 111 Akademiako batzorde eragileak: Argi-itzalen neurria (Xabier Artola), Etxeko hautsa (Anjel Lertxundi), Sakoneta (Xabier Mendiguren), Twist (Harkaitz Cano), Ur arreak, ur garbiak (Joan Mari Irigoien) eta Zamaontzia (Iñigo Aranbarri), hain zuzen be.
Bigarren txandan, saridun izateko derrigorra zan botoen % 40 izatea sikeran. Txanda sistemea martxan jarri zanetik lehenengo aldiz, Canoren eleberriak kopuru hori gainditu egin dau, jasotako botoen % 47 eskuratu dau eta, azaldu dabe 111 Akademiako iturriek. Beraz, hirugarren bozketa txandearen beharrik barik, 111 Akademiak Harkaitz Canoren Twist izentau dau 2011ko Beterriko Liburu. Danetara, 82 akademiakidek hartu dabe parte prozesuan.
Maiatzaren 10ean jasoko dau saria Canok, 2011ko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aitamena ezagutzera emoteko ekitaldian, Amasako kultur etxeko ekitaldi aretoan, 19:30ean.
2010eko Beterriko Liburua saria Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak lanak jaso eban, eta 2009an, Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori nobeleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!