Miren Amuriza bikain

Bizkaie! 2010-05-31 10:59   Bertsolaritzea

Durangaldeko Bertsolari Txapelketako finalean, pasa dan zapatuan, 200 lagun inguru batu ziran Berrizko frontoian eta Miren Amurizak jantzi eban txapela Kristina Mardarasen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Olaeta Balletak: Euskal balletaren laurogei urte'

Bizkaie! 2010-05-31 02:00   Kulturea

Olaeta Balletaren 80 urteko historia 168 orrialdeko liburu batean batu eta argitaratu dabe Bassarai argitaletxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Euskeraz eta gaztelaniaz, liburu banatan aurkeztu dabe Alberto López Echevarrieta kazetariaren lana.

Aizpea Goenaga izango da Etxepare Institutuko zuzendaria

Bizkaie! 2010-05-28 15:47   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuaren Patronatua gaur goizean batu da eta hor jakinarazo dau Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak Aizpea Goenaga izango dala erakundeko zuzendaria. Udea baino lehen martxan jarri nahi dabe euskerearen institutua.

Rockaren eta literaturearen arteko buztarketea ardatz, 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenaren beste hitzordu bat

Bizkaie! 2010-05-28 14:56   Kulturea

'Eztabaidak Literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturara hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, musikearen eta literaturearen arteko topaketea jasoko dau datorren martitzenean, bagilaren 1ean, Benjamín Prado idazle eta poetearen eta Gari abeslariaren eskutik.

Bizkaiko Txakolinak merezidu dauen tratu profesionala gogoan, I. Ipar Kutxa Saria sortu dabe

Bizkaie! 2010-05-28 12:00   Jan edanak

Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arauemoileak, Ipar Kutxaren babesagaz, Ipar Kutxa Saria sortzea erabagi dau, ostalaritzako sektorearentzat pizgarri izan daiten eta ostalariek merezidu dauen atentzinoagaz aurkeztu eta zerbidu daien Bizkaiko Txakolina.

Atom Rhumba taldea 'Bilbainada Supreme' lana grabetan hasiko da laster

Bizkaie! 2010-05-28 11:41   Musikea

Grabazinoaren aurretik kontzertu bakarra emongo dau Atom Rhumba taldeak eta zapatu honetan, hilaren 29an, izango da, gaueko 21:30ean Azkoitiko Matadeixen, Electric Riders talde nafarragaz batera. Bertan, disko barrira batuko dituen 10 kantuak joko ditue.

Mungiako leku-izenak batu eta aurkeztu ditu Labayru Ikastegiak

Bizkaie! 2010-05-28 10:35   Euskerea berbagai

Edozein erabiltzailek, dagoan lekuan dagoala, Mungiako leku-izenai buruzko informazino idatzi nahi ahozkoa, topau eta konsultau ahal izango dau bilatzaile baten bitartez. Bilaketak Mungiako Udaleko webgunetik zein Labayru Ikastegikotik egin daitekez.

I. Iñaki Ugarteburu Lehiaketeak baditu irabazleak

Bizkaie! 2010-05-28 02:00   sariak-autortzak

Sariak osasunaren arloko ikasleei zuzenduta dagoz, eta euskerazko Wikipedian ekarpenak egin izana saritu da. Lehiaketearen deialdia zezeilean egin zan, eta, besteak beste, aurkeztutako lanen kalidadea eta originaltasuna, edukia, euskerearen erabilera zuzena, eta multimedia baliabideen aplikazinoa (bideoak, argazkiak, eta abar) balorau dira.

Asier Mendozaren 'Beste gu' lanak irabazi dau I. Mikel Zarate Lehiaketea

Bizkaie! 2010-05-28 02:00   Kulturea

Banpiroei buruzko lan hau nabarmendu dau Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osotutako epaimahaiak, eta berak eroango dau 3.000 euroko saria. Liburua, barriz, udagoienean kaleratuko dau Elkar argitaletxeak.

EAEko 15 urteko edo gehiagoko biztanleen % 52,6 Internet erabiltzailea da

Bizkaie! 2010-05-27 18:28

Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urteko edo gehiagoko Internet erabiltzaileak 991.000 ziran 2010eko lehen hiruhilekoan, 2009ko datuen aldean % 4,3 gehiago, Eustaten datuen arabera.

'Getxo Sea Week' jaia bagilaren 21etik 27ra

Bizkaie! 2010-05-27 15:48

'Getxo Sea Week' edo Itsas Jaia Udalak, hainbat alkarte, erakunde publiko eta bertoko enpresakaz, antolatu dauen ekimen turistiko barria da. Gure itsasertza protagonista izango dau eta, besteak beste, erakusketak, musika, antzezkizunak eta merkataritza eta gastronomia azokak izango dira.

Arrasaten izango da bagilaren 6an V. Mintza Eguna

Bizkaie! 2010-05-27 15:39   Euskerea berbagai

Euskera alkarteek herrietako euskaltegiakaz eta euskalgintzako beste zenbait eragilegaz kudeatzen dituen mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen daben berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek alkar ezagutu eta egunpasa ederra egiteko aukerea dabe bertan.

Bilboko Udalak uriko gazteen banden errolda bat egin eta kontzertuak emoteko zirkuitu bat antolatuko dau

Bizkaie! 2010-05-27 15:27   Musikea

Barrutirock zirkuituan parte hartu ahal izateko, Bilboko banden erroldan izena emonda egon beharko dabe taldeek. Horretarako gaurtik aurrera erabilteko moduan egongo dan ondoko webgunea erabili leikie.

XLV. Euskal Jaia Eibarren gaur hasi eta domekara bitartean

Bizkaie! 2010-05-27 14:49

Aurtengoa, Eibarko Euskal Jaiaren 45. edizinoa da eta Klub Deportiboaren eta Kezka Dantza Taldearen antolatze-lanari esker jatorkun jaiak, besteak beste, 'Ezpalak' ikuskizuna, jantza-jauzien nazinoarteko jaialdia eskainiko dau.

Kirol Merituaren urrezko domina Edurne Pasabanentzat

Bizkaie! 2010-05-26 18:18

Edurne Pasabanek gaur Madrileko aireportura heltzeaz bat, prentsaurrekoa eskaini dau eta bertan ezer baino lehen eskerrak emon deutsez guztiei, bidean geratu diran danei, soka-lagunei, familiari, babesle eta lagun guztiei. Pozez zoratzen azaldu da 'orain hamar urte ez nebalako orain lortu dogun hau pentsau be egingo'.

Bizkaiko autoeskoletan, gidabaimena euskeraz atarateko prest

Bizkaie! 2010-05-26 15:42   Euskerea berbagai

Arrigorriagako, Elorrioko, Erandioko, Getxoko, Mungiako, Ondarroako Uribe Kostako Mankomunidadeko eta Txorierriko Mankomunidadeko udalek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen eta Eudelen laguntzinoagaz eta Bizkaiko Euskera Zerbitzuen Alkarbide Bilgunearen koordinazinoagaz, 27 bulego daukiezan 21 autoeskola bizkaitarretan martxan jarritako 'Gidabaimena euskaraz' kanpainea aurkeztu dabe Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Supertramp taldeak Barakaldoko BECen joko dau irailaren 17an

Bizkaie! 2010-05-26 15:42   Musikea

Supertramp talde britainiarrak kontzertu bat eskainiko dau Barakaldoko (Bizkaia) BECeko Bizkaia Arena pabiloian irailaren 17an, 'Supertramp' izenburuko lehenengo diskoa kaleratu ebaneko 40. urteurrena ospatzeko '70-10 Tour' birearen barruan, Live Nation kontzertu antolatzaileak jakinarazo dauenez.

Kalimotxoaren I. Txapelketa Profesionala egingo da Gasteizen, Gamarra Ostalaritza Eskolan

Bizkaie! 2010-05-26 14:55   Jan edanak

Gamarra Ostalaritza Eskoleak, Norbega Estaduko iparralderako Coca Cola botilaratzailearen babesagaz, Kalimotxoaren I. Txapelketa Profesionala antolatu dau biharko, maiatzaren 27rako. Irabazleen artean 1.000 euro banatuko dira.

AlhóndigaBilbaok '100x100 comic' erakusketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2010-05-26 13:07   Kulturea

'100x100 comic' erakusketea abuztuaren 20ra bitartean bisitau ahal izango da AlhondigaBilbaon. Komikiaren historiako egile garrantzitsuenen 100 orrialde batzen ditu, besteak beste, Krazy Kat, Dick Tracy, Spirit, Asterix edo Mortaledo y Filemónen egileenak.

Arte eszenikoetako sortzaile barriak protagonista, ACT 2010 jaialdian

Bizkaie! 2010-05-26 11:52   kulturbiz

Aurten bagilaren 1etik 5era da hitzordua Barakaldo eta Bilbo artean, eta jaialdia bagilaren 11tik 13rarte berrikusi ahal izango dau Basaurin

Datorren asteko martitzenean, bagilaren 1ean, hasiko da ACT, Nazinoarteko Eszena Sortzaile Barrien Jaialdiaren VII. edizinoa. Hilaren 5era bitartean arte eszenikoetako artista barrien topaleku izango dira Bilbo, Barakaldo eta Basauri. Barakaldo Antzokian, Bilborock aretoan, Kafe Antzokian, BBK Aretoan eta La Fundicion Aretoan egingo dira emonaldiak.