Jose Inazio Lasa, Antton Kazabon eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren lliburu bana kaleratu dau Ereinek

Bizkaie! 2012-05-04 13:18   Kulturea

Erein argitaletxeak Jose Inazio Lasaren Denboraren hosto artetik poema liburua, Antton Kazabonen Ai, Ximun, Ximun! umeentzako narrazinoa eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren Behorraren ondarea liburuak aurkeztu ditu.

Jose Inazio Lasak Denboraren hosto artetik poema liburua argitaratu barri dau Erein etxeagaz. Gipuzkoarrak aspalditik lantzen ditu filosofia eta poesia, baina hauxe dau argitaratutako lehenengo lana. Antton Kazabonen Ai, Ximun, Ximun! umeentzako narrazinoa eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren Behorraren ondarea be kaleratu ditu Ereineik.

Lasa Olaberrian jaio zan, 1956an, eta filosofiako irakaslea da Durangoko Institutuan. Denboraren hosto artetik poema liburuan barru-barruko sentimenduak batzen ahalegindu da egilea; gaur egun kontzientzia zatikatzailea daukagula erixten deutsa, eta horrek errealidadea be zatika ikustarazoten gaituela.

Antton Kazabonek Ai, Ximun, Ximun! 7-10 urte bitarteko liburua aurkeztu dau, Igelio Igela sailean. Naturearen aldeko kontua idatzi dau Kazabonek, eta Ximun mutikoa eta Txirrist sagutxoa dira personaia nagusiak. Liburuak Jon Zabaletaren ilustrazinoak ditu.

Jose Antonio Perez-Fonseca donostiarraren Behorraren ondarea, Iban Aldenurikoa saileko bigarrena, Perzebal bilduman kaleratu dabe. Jesus Maria Lasa Barandiaranek itzuli dau liburua.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu