Martxan da 2012ko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2012-05-02 18:26   Bertsolaritzea

Martxan dagoz herrialdeetako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak; lehenengo saioak eguaztenean, hilaren 2an, hasi dira. Idatzizko sariketatan zein bat-bateko saioetan parte hartzeko aukerea eukiko dabe ume eta gaztetxuek, maila bitan banatuta, adinaren arabera: 14 urtera artekoak eta 14-18 urte bitartekoak. Finala bagilaren 16an izango da, Aguraineko Harresi aretoan.

Eskolarteko Txapelketearen bitartez ikastetxeetan eta bertso-eskoletan bertsolaritzea lantzen daben gaztetxuek bertso saioak ikusi, idatzizkoan parte hartu eta jentaurrean abesteko aukerea dauke, nabarmendu dabe Bertsozale alkarteko iturriek.

Ikastolen Alkarteak eta Bertsozale alkarteak antolatutako ekimen hau desbardin garatu da orain arte eskualde zein herrialde bakotxean. Txapelketearen egitura bateratzeko asmoz, 2013rako Eskolarteko Txapelketa eredu barria ipini gura dabe martxan, besteak beste bertso-eskolei parte hartzeko aukerea emonez. Hori dala eta, eskolarteko txapelketearen inguruko gogoeta eguna antolatu dabe maiatzaren 12an, Villabonako egoitzan.

Eskolarteko Bertsolari Txapelketako saio guztiak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu