Euskaltzaindiak 'Anaitasuna' aldizkariaren Interneteko bilatzailea hobetu dau
2012-05-03 15:49Euskaltzaindiak Anaitasuna aldizkariaren Interneteko hemerotekan aldaketa batzuk egin ditu, eta bilatzaile barritua gehitu. Bilatzaile barri horrek aldizkariaren katalogoan egindako azken hobekuntzak aprobetxetan ditu, eta ondorioz, aldizkarietako artikuluen bilaketak hobeto egingo dira, besteren artean eremuka egin ahal izango diralarik.
Euskaltzaindiak Anaitasuna aldizkariaren Interneteko hemerotekan aldaketa batzuk egin ditu, eta bilatzaile barritua gehitu. Bilatzaile barri horrek aldizkariaren katalogoan egindako azken hobekuntzak aprobetxetan ditu, eta horren ondorioz, aldizkarietako artikuluen bilaketak hobeto egingo dira, besteren artean eremuka egin ahal izango diralarik.
Akademiako iturriek jakinarazo dabenez, 2010eko abenduan, Bilboko Udalagaz batera egin eban agerraldian, Euskaltzaindiak aurkeztu eban Anaitasuna aldizkariagaz egindako lana. Izan be, aldizkariaren ibilbide osoa -420 zenbaki eta 6.395 artikulu- sistematizau eta digitalizau ostean, bai Akademiaren webgunean (www.euskaltzaindia.net) baita Bilboko Udalarenean (www.bilbao.net) be konsultagai jarri zan.
Lana Bilboko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker egin zan, eta egitasmoa Joan Mari Torrealdaik zuzentzen dauen Jakin aldizkariaren taldeak egin eban.
Anaitasuna aldizkaria ia 30 urtetan zehar argitaratu zan: 1953ko bagiletik 1982ko apirilera. Webgunean, aldizkariak urte horreetan zehar argitaratutako 420 zenbakiak dagoz ikusgai. Zenbaki horreetako edukiak lau modu desbardinetan sailkatuta dagoz: egile, gai, artikulu eta urteen arabera. Artikulu bakotxari fitxa bat jagoko. Fitxen egiturea beti bera da: egilea, izenburua, saila, zenbakia, data eta orrialdea. Aldizkariaren 420 zenbakiak PDF eta HTML formatuko dokumentuetan ordenatuta dagoz, urtez urte eta zenbakiz zenbaki multzokatuta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!