Magia ikuskizun ugari Txurdinaga eta Otxarkoagako VIII. Magia Topaketetan

Bizkaie! 2012-05-02 15:49

VIII. Magia Topaketak barikuan, maiatzaren 4an, hasiko dira Bilboko Otxarkoaga-Txurdinaga barrutian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jakinarazo dauenez. Aurten, ganera, egun gehiago ditue topaketek, izan be maiatza osoa hartuko dabe 16 ikuskizunen emonaldiek.

VIII. Magia Topaketak barikuan, maiatzaren 4an, hasiko dira Bilboko Otxarkoaga-Txurdinaga barrutian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jakinarazo dauenez. Aurten, ganera, egun gehiago ditue topaketek, izan be maiatza osoa hartuko dabe 16 ikuskizunen emonaldiek. Barrutiko plazak eta Otxarkoagako udaltegian egingo ditue saioa.

Edizino honetan, ikuskizun gehiago egingo dira leku txikietan. Otxarkoagako udaltegiak magia berbaldi-erakusketea jasoko dau hilaren 15ean, eta beste ekitaldi berezi bi bere bai, 16an eta 17an. Artearen magia hitzaldian bost ilusionista gazte bizkaitarrek hartuko dabe parte, eta jolasen bitartez, magiaren eta artearen beste arlor batzuen (musikea, literaturea, pinturea eta zinemea) arteko loturea erakutsiko dabe.

Maiatzaren 16an, udaltegian bertan, Los Taps konpainia madrildarrak Magic Taps aurkeztuko dau. Magia Komikoko Espainiako Sari Nazionala irabazi eban ikuskizunak. Hurrengo egunean, Laura Muñoz argentinar clown gazteak Un Ramón de mandarinas… o la historia de amor más grande jamás contada lana eskainiko dau. Jon Zabal mago eta mentalista bizkaitarrak aurkeztuko dau saioa.

Ganerako ikuskizunak Otxarkoagako eta Txurdinagako plaza eta kaleetan egingo ditue, lekuotan jente gehien ibilten dan orduetan, hain zuzen be. Egitaraua astegoinean abiatuko da. Ondoko magoak ibiliko dira kalez kale: Christian Miró, Txoborro, Anahí Bogus, Taylor, Balbi, Cesar Bueno eta Tor.

Ganera, VIII. Magia Topaketakaz bat, ikastaro bi prestau ditue; magia express eta berezitua. Magia express ikastaroa maiatzaren 7, 9, 14 eta 16an egingo da, 19:30etik 21:30era. Espezializazino ikastaroa hilaren 21, 23, 28 eta 30 izango da, ordutegi berean. Dana dala, daborduko ez dago lekurik ikastaroetan.

Egitarau osoa, hemen: www.kulturabarrutik.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu